Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
áskotza
astakúma
áskotza. (c). Modu honetan beti: ASKOTZAIK EZ. Kantidade handirik ez. Perretxikuak egon bazeren, baiña askotzaik ez./ Jentia etorri zan, baiña askotzaik ez.
askua. Ik. ásko.
ásma, ásmia. (b). izena. Asma (gaitza).
asmatzáille, asmatzaillía. (b). izena. Inventor, autor. Txiñuak izan zien polborian asmatzailliak.
asmáu. (a). du aditza. Inventar, acertar, dar con la solución. Illan azkenera zor barik aillegatzeko zer eiñ asmau eziñik nabill./ Zeiñek asmau ete juan lana. Igarri eta asmau ez dira gauza bera, normalean. Igarri-k antzeman esan nahi du, intuitiboa; asmau, aldiz, deduktiboa.
asmáutako, asmáutakua. (c). izena. Inoiz, baten batek gezurrak esan dituela diogunean, norbaitek, erdi brometan erantzun ohi du: gizurrak ez, asmautakuak. Inventado. Dícese humorísticamente como eufemismo de mentira. Ik. bénetako, gizurretáko.
asmaziño, asmaziñúa. 1. asmaziño, asmaziñúa. (b). izena. Invención. Ori ezta egixa. Orrek zure asmaziñuak die. 2. asmazíño, asmaziñúa. (b). izena. Invento. Gure mutikotan bizikletia asmaziño aundixa zuan.
ásmo, asmúa. (a). izena. Intención, idea, proyecto. Eztaukak oetik jaikitzeko asmoik, ala?/ Oiñ nere asmuak kontaukostat.
áspa, aspak. (d). izena. Etxearen zurezko egituran, tijeran postetik frontalera irteten diren zurezko besoak. Onek aspak, gora dauzkan onek, besuen moduan. Don. Ik. tíjera.
aspáldi. (a). adberbioa. Hace mucho. Ori aspaldi pasau zan./ Eztakitt azkenengoz noiz ikusi neban, baiña aspaldi. aspaldíko, aspaldikúa. (a). izenlaguna. Antiguo de hace tiempo, veterano. Oiñ ia eztago aspaldiko jai-giroik./ Lola Flores be aspaldikua dok pa. Sin. aintxiñáko. aspaldíko!. (b). interjekzioa. Aspaldiko ezaguna. Agurtzerakoan erabilia. Kaixo aspaldiko, zer moduz? . Erdaraz ere entzun daiteke: Hola aspaldiko, que tal?». aspaldittik. (a). adberbioa. Desde hace mucho. Aspaldittik dare piszinak Mondrauen. Sin. aintxiñátik. aspálditxo. (b). Aspaldi samar.   Hace bastante. Aspalditxo ezkutau zan emendik./ Eztot aspalditxo ikusi. Aspaldiren zentzu berdintsua du, baina denboran hurbilagoa edo da. aspálditxuan. (b). Aspalditxuan oso formal dabill. Aspalditxuan oso formal dabill. Aspaldixanen zentzu berdintsua du, baina denboran hurbilagoa-edo da. Ik. aintxíñan. aspaldíxan. (a). adberbioa. Desde hace mucho, últimamente. Aspaldixan gerriko miñez dabill./ Eztot aspaldixan ikusi. Testuinguru batzuetan aspaldi, aspaldittik eta aspaldixan sinonimo gisa esaten dira: Eztot Migel aspaldi edo aspaldittik edo aspaldixan ikusi.
aspámentu, aspámentua(k). izena. Aspaviento. Ez ari neregana etorri aspamentuekin./ Aspamentua ugari eta ganora gutxi./ Ainbeste aspamentukin zer pasatzen jak? (SM Ezten). Pluralean batik bat
áspel, aspéla. (c). izena. Belar, garo... pilatxoa, gutxi gorabehera besakada batez garraia daitekeena.   Montoncito ya cortado y apilado, de hierba, helecho, etc. Nik bedarra ebai, zuk aspelak eiñ eta Manuelek sendorra. Bale?
aspéldu. (c). du aditza. ÁSPELAK EIÑ. Aspelak egin.   Hacer montoncitos de hierba, etc. Bedarra aspelduta laga dot. ÁSPELAK EI
aspértu. (a). da-du aditza. Aburrir(se), cansar(se). Ni aspaldittik nago lanian aspertuta./ Umiak aspertu eitten die etxe barruan.
ásta, astía. (c). izena. Kirtena.   Asa, mango. Ontziena, batik bat. Astia apurtu jako kafeteriai. Sin. eldúleku, kerten. pitxárra astátik euki. (c). esapidea. Tener la sartén por el mango. Presidentiak nai dabena eitten dau, berak dauka astatik pitxarra ta.
astakeríxa, astakerixía. (b). izena. ASTOKERIXA. Insensatez, disparate, burrada. Astakerixa mortalak esan jittuan.
astákerten, astárkertena. (c). adjektiboa. Kirtena.   Majadero, -a. Zuek zate astakertenak, zuek. Ik. astákillo, astapíku.
astákillo, astákillua. (c). adjektiboa. ASTOKILLO. Majadero, -a, bruto, -a. Ik. astákerten.
astakiñerra, astakiñerrie. izena. (Aramaio) Brezo alto. Baiñe astakiñerrak dittuk emen romeruen antzea, gora io ta altuek dienak. (Orm Aram).