Hiztegia
astíro. (b). adberbioa. Poliki, soseguz. Despacio, sin prisas. Egun baten etorri gurera ta astiro-astiro berba eingou. Astíros dio Don.k. Topiña. Anka barekua. Babalapikua gertatzeko be bai... Astiros gauzia eitteko zan ori. Astirosao eitten dok or gauzia. Don./ Astirosao lan eiñ. Don. Ez diot besteri entzun. Ik. mántso, políki, sosíuz.
ásto. 1. asto, astúa. (a). izena. Burro. Sin. asto beltzanak esan, aldrebes. Ik. térko. asto joan eta mando etorri. (c). esapidea. Zerbaiten atzetik ibili ondoren, ez lortu. Zerbait gaizki atera. Aretxi pasau jakon asto juan ta mando etorri.
Sin. asto joan eta mando etorri. astua makillara letxe oittu. (b). esapidea. Egoera txar batera ohitu. Aren andria astua maikillara leztxe einda euan. (AAG Eibes)
astua txalma ta guzti baiño astuaua. esapidea. (Antzuola) Oso astoa. (Lar Antz). astuak baiño lan geixao eiñ. (b). esapidea. Lan asko egin. astuak jauzkak buztanpian. (c). esapidea. Diru kopuru bati asko irizten zaionean esan ohi den esapidea. Olako kotxe batek bost milloi balio jittuk. Astuak jauzkak buztanpian. astuak pe gaztetan politak izaten ei dira. (c). esapidea. "Norbait itsusia dela adierazteko konparazioa." (AAG Eibes).
aztorautako astarra baiño sazkarraua izan. esapidea. (Eibar) Oso zakarra izan.
lenaoko astuana pasau: ez jaten oittu zanian il. esapidea. Jendea gauza txarretara ez dela ohitzen, alegia. Entzuleak esaera ezagutzen badu, lehen partea bakarrik esaten da. 2. asto, astúa. (a). adjektiboa. Estúpido, -a. ignorante, bruto, -a. I aiz personia astua.
3. asto, astúa. (c). izena. Egurrak zerraz ebakitzeko erabiltzen den euskarria. Aparato de madera de cuatro patas que se utiliza para sostener los troncos que se han de cortar a sierra. Sirrin-sarran jardun dau Antonik zerran, tronguak asto gaiñian jarritta.
4. asto, astúa. (d). izena. Bizkarrean egurrak garraiatzeko erabiltzen zen zurezko tresna. Astuak izete zien, ezta? Astua eukan izena. An kargau biar izete eban, eutsi esku batekin da bestiakin kargau. Mart.
5. asto. Ik. burtásto.
astó-bánasta, astó-bánastak. (c). izena. Astoari gainean alde bietara jartzen zaizkion saskiak. Cestas que se le colocan al burro a los lados de su espalda. Ipursaltoka asi zan astua, marmittak lurrera ta asto-banastak tripapera.
Sin. astozara (Eib.). Ik. asto-txalma.
asto-básta, asto-bastía. (c). izena. Astoari banastak edo beste zerbait jarri aurretik bizkarrean ipintzen zaion almoada antzekoa. Albarda, especie de almohadilla que se coloca sobre el lomo de los burros. Asto-bastia ondo lotu ezian, alperrik da banastak lotzen astia. Sin. albarda, básta.
astóbelarri, astóbelarrixak. (d). izena. . Ez dugu lortu izen zientifiko eta erdarazkorik. Zuztar beltza, asto belarrien tankerako hostoak eta krabelinaren itxurako lore horiak dituen landarea.
astóill, astóilla. (d). izena. (adierazkorra.) Maiatza. Astoak altan egon ohi direlako. Ik. katúill, máietz.
astókan, astokána. (c). izena. Okantximiloa baino handiagoa eta klaudia baino txikiagoa den okarana. Heldutakoan kolore urdina hartzen du.
astokárdu, astokardúa. (c). izena. . Dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco. Sin. kárdulatz, sorgín-órrazi.
Ástoko. (d). ÁSTAKO. Ipuinetan astoaren pertsonifikazioa. En los cuentos, personificación del burro. Beiñ juntau die Astoko, Otsoko ta Mandoko.
astólan, astolána. (c). izena. ASTOBIAR (EIB.). Lan astuna, nekosoa. Trabajo que requiere mucho esfuerzo. Ire aittajuna basuan makiña bat astolan einddakua dok.
astoperréjill, astoperrejílla. (d). izena. . ASTAPERREJILL. Petroselium hortense. Lore zuriduna eta perrexil itxurakoa. Bide bazterretan, horma barrenetan, baserri inguruetan, hazten da. Kirten lodi eta barrutik hutsa du eta askotan pertsona baino handiagoa hazten da.
astopotxotxo. "Bruto, edozer gauza edonoren aurrean esaten duena, konplejorik gabekoa eta bost ajola zaiona." (Lar Antz).
astó-sílla, astó-síllia, -ak. (d). izena. Astoari gainean jartzen zaizkion egurrezko angailak. Ik. ángailla, txálma.