ázken

ázken, azkéna. (a). ÁTZEN. El último, lo último, el fin. Zein da azkena, txandia artzeko?/ Jana bai ta goseik ez, ori da azkena. ÁTZEN, atzéna: hau eta honen eratorri guztiak ere erabiltzen dira, Ubera eta Angiozar aldean batik bat: atzen aurreko, atzen aurretik... azkén áurreko, ázken áurrekua. (b). Penúltimo. Biar da azken aurreko eguna. azkén áurren, azkén áurrena. Penúltimo. Zein da azken aurrena? . azkén áurretik. (b). adberbioa. En penúltimo lugar. Karreran azken aurretik geldittu zan. azken baten. (b). esapidea. Azken finean. Azken baten, ze inporta jakok ari? . azkena ipurdi gizena. (a). esapidea. "Baten batek esaldi hori esan ezkero danak korrika hasiko dira, azkena ez ailegatzeko." (SB Eibetno) Ik. azken putz!. ázkenak émon. (b). esapidea. Apurtu, bukatu, hil. Gure auto zarrak pe azkenak emoittu. azkenak emoten egon, azkenetan egon. esapidea. Estar en las últimas. Felipe Gonzalez be ointxe azkenak emoten dago ba./Ointxe kursua azkenetan dago. azkentxo. (Eibar) Kokila, adore faltagatik-edo beti atzean geratzen dena. Beti azkentxo gure seme koittau au. (Etxba Eib). nere ázkenak ízan. (d). esapidea. Heriotza hurbil izan. Esan i eban aittorrek e, errezau daigun erresaixua, nere azkenak izango die ointxe ta. Hil.