Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
azítoki
azpel
azítoki, azítokixa. (d). izena. Semillero de hortalizas. Don. Ik. semíllara.
azittaráko. 1. azittarako, azittarakúa. (c). izena. Lo que se selecciona de la cosecha para la siembra. Ez artu berakatz buru orrek, azittarakuak die ta. azittárako lága. (c). Landare bat hazia eman dezan laga. Letxuga batzuk azittarako laga biako die, klase ona da ta. 2. azittarako, azittarakúa. (c). izena. Animal destinado a semental. Iru moxal dauzkau, bi okelarako ta bat azittarako. azittárako lága. (c). Destinar a labores de reproducción. Ixko ori politta da ta azittarako lagakou. Inoiz, adar-soinuan entzun izan da pertsonez ere: Soldauxkara ez oiala? Ez, zera, i azittarako lagako abe... Hazitarakoa hiltegitik libratzen den bezala, ba... soldadutzatik.
ázka. (b). adberbioa. Rascando(se). Egun guztia surrai azka ta azka nabill. ázka eiñ. (b). aditza. Rascarse. Azka eidazu bixkarrian. buruai azka eiñ. (c). esapidea. Lamentarse vanamente de algo. Argi ibili zaitte, gero buruari azka eittia alperra da ta. Ik. azkúra.
azkabi, azkabixa. izena. (Eibar) Ilea erortzea dakarren gaitz bat. Azkabixak artu dau eta ziero kalbotu da. (AAG Eibes).
azkapela, azkapelia. izena. (Eibar) ATZ-KAPELA. "Atzamarrean zauriren bat babesteko ipintzen den babesgarria.   Dedil. Atzamar puntia atiak arrapau zestanetik aragi bizixan daukat eta obe izango dot azkapelia ipintzia. Ik. aznarru.
ázkar.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. azkar, azkárra. (c). izena. . Acer campestre. Astigarra.   Arce. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko. Klem. Oso ugaria ez den zuhaitza, gehienetan zuhaixka dena. Beste zuhaitz eta sastraka batzuekin nahasi hazi ohi da. Azal arrakalatsu, ezkatatsua. Haziak binaka doaz lotuak eta hegaran egiten dute jira-biraka Ik. astígar.
2.  azkar, azkarra. (a). adberbioa. Rápido, -a, listo, -a. Ez da bertakotzat jotzen. Bixkor da erabilera arruntekoa, baina azkar ere ezagutzen da eta gaur egun erabili ere dezente.
azkárri. 1. azkarri, azkarríxa. (c). izena. Levadura. Txikittan, amak labesua ein bia zebanian, Bolintxora bialtzen giñuzen azkarrittara./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Da andik zortzi egunera arek ogixa arrotze eban. Aniz. AZKARRIXA EMON egiten zaio oreari: Etxian eitten danian eromaixan, —oramaixa orreaittik izengo da, oria—: «Oria eindda dao?, oria jaikitta dao?». Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi ta epelian, jaiki eitten dok aura. Don. Lebadura ere deitzen zaio azkarri industrialari; azkarri, berriz, aurreko labesuko ore zatiari, irinetan laga eta fermentatutakoa, hazkarritzat erabiltzeko. Izen bata zein bestea ere esaten zaie biei, bai industrialari bai etxekoari. 2. azkarri, azkarríxa. (d). adjektiboa. (Eibar) Inteligente, despierto. Zuk saldutako txakurrak azkarrixa urten desta./ Mutill azkarrixa oiñ artu doguna morroitzat. (Etxba Eib)
azkei. Ik. azi.
ázken, azkéna. (a). ÁTZEN. El último, lo último, el fin. Zein da azkena, txandia artzeko?/ Jana bai ta goseik ez, ori da azkena. ÁTZEN, atzéna: hau eta honen eratorri guztiak ere erabiltzen dira, Ubera eta Angiozar aldean batik bat: atzen aurreko, atzen aurretik... azkén áurreko, ázken áurrekua. (b). Penúltimo. Biar da azken aurreko eguna. azkén áurren, azkén áurrena. Penúltimo. Zein da azken aurrena? . azkén áurretik. (b). adberbioa. En penúltimo lugar. Karreran azken aurretik geldittu zan. azken baten. (b). esapidea. Azken finean. Azken baten, ze inporta jakok ari? . azkena ipurdi gizena. (a). esapidea. "Baten batek esaldi hori esan ezkero danak korrika hasiko dira, azkena ez ailegatzeko." (SB Eibetno) Ik. azken putz!. ázkenak émon. (b). esapidea. Apurtu, bukatu, hil. Gure auto zarrak pe azkenak emoittu. azkenak emoten egon, azkenetan egon. esapidea. Estar en las últimas. Felipe Gonzalez be ointxe azkenak emoten dago ba./Ointxe kursua azkenetan dago. azkentxo. (Eibar) Kokila, adore faltagatik-edo beti atzean geratzen dena. Beti azkentxo gure seme koittau au. (Etxba Eib). nere ázkenak ízan. (d). esapidea. Heriotza hurbil izan. Esan i eban aittorrek e, errezau daigun erresaixua, nere azkenak izango die ointxe ta. Hil.
azken putz!. interjekzioa. "Azkenengo geratzen den umeari esaten zaio, bai karreraren batean, bai jatean, eta abar." (Lar Antz). Ik. azkena ipurdi gizena.
azkenáldi, azkenaldíxa. (c). Ultimamente. Azkenaldixan izurrauta dabill.
azken-arnása, azken-arnasía. (c). izena. Agonía, último suspiro. Azken-arnasan dago. Ik. agoníxa.
azkénengo, azkénengua. (a). izenlaguna. ATZÉNENGO. El último. Azkenengo egunian afaixa daukau.
azkenésku. (c). ATZENÉSKU. El último en el juego de cartas. Neuk emoten baittut kartak, azkenesku naizen seiñale. Ant. esku.
© Ezezaguna
azkónar, azkónarra. (c). izena. Meles meles. Tejón. Eguarbitzako aitzian badie azkonarrak.
ázkor, azkórra. (d). adjektiboa. Lurrari buruz esaten da hau lehorra dagoenean eta erpilak apurtzen ez direnean labratzerakoan.   Dícese que lo está la tierra de labranza cuando ésta queda reseca. Don.
azkóskor, azkóskorrak. (c). (Oñati) "Los últimos nudos de los dedos." (Izag Oñ).
azkúra, azkuría. (a). izena. Hazka egiteko gogoa.   Ganas de rascarse. Buruan azkuria daukat. Ia zorrixak dauzkaten...
aznarru, aznarrúa. "Dedal." (Izag Antz). Sin. titára. Ik. azkapela.
azóka, azokía. (d). izena. Mercado de abastos. Azokía len asko esaten zuan. Azokia, Bergaan alako egunetan dok azokia. Don. Galduta egon den hitza, berriro batuaren bidez berpizten ari dena. Sin. merkáu.