Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
árrasto
arráutzetako
1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza.   Huella, vestigio, traza. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik. Ik. ankámarka, aztárren, lórratz. árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten. arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili. árrastuan sartu. 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. 2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta.
arrasto. 1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza.   Huella, vestigio, traza. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik. Ik. ankámarka, aztárren, lórratz. árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten. arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili. árrastuan sartu. 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. 2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta. 2. árrasto, árrastua. (c). izena. Karta-jokoan "triunfoa".   En el juego de cartas el "triunfo". Bastua dok arrastua. Triunfoarekin hasten bada, arrasto! esanez bota ohi da karta. Jokoan zehar triunfoa esan ohi da gehiago.
© Gorka Ortega
arratára, arrataría. (b). izena. ARRATADA. Desgarrón en la ropa, siete. Alanbrian katiau ta arrataria ein jat ipurdixan. Sin. arrakalada. Ik. tarrát!.
árrate gáztaiña, árrate gaztaiñía. (d). izena. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña.
arratóe, -oi, arratóia. (a). izena. Rata. Lehen aldaera adinekoek, bigarrena gazteek. Eratorrietan ere gauza bera gertatzen da. Erreparatu azentuan.
arrátoi-tránpa, arrátoi-tránpia. (c). izena. ARRATÓE-TRANPA. Trampa para atrapar ratas.
arrátoi-txákur, arrátoi-txakúrra. (c). izena. ARRATOE-TXAKÚRRA. Atezain ona den txakur txiki samarra.   Perro ratonero, raza de bastante pequeño tamaño, buen guardián. Pitxirrio izeneko arratoi txakurra euki giñuan.
arrátxur, arratxúrra. (d). izena. Lurra ondiatzeko erabiltzen den aitzur luze eta estua. Ik. ondío-atxur.
arraunka. (Eibar) SB E. "Costra, postilla. Bizikletan jausi zan itxuria; sekulako arraunkia daka, behintzat, beso aldian." (SB Eibetno).
arrautz-ópill, arrautz-opílla. (d). izena. ARRÁUTZA ÓPILL. Ik. paskua-ópill, olata.
© Amaia Olañeta, Argiñe Urkiola
árrautza. 1. árrautza, árrautzia. (a). izena. Huevo. Estalkiari kaskal edo arrautza-kaskal. árrautzia eiñ. (a). Errun.   Poner un huevo. Gaur oilluak eztabe arrautzaik eiñ. 2. árrautza, árrautzia. (b). izena. Barrabila.   Testículo. Baloiakin kriston arrautzetakua emon jostek. Ik. barrábill, koskábillo, pótro. 3. árrautza, árrautzia. (b). izena. Bulto borobila. Kotxian erruberiak egundoko arrautzia dauka./ Kriston arrautziak urten jostak bekokixan.
arráutza-lóka, arráutza-lokía. (c). izena. Txitarik atera ez duen arrautza.   Huevo que a pesar de ser encubado no ha producido polluelo. Alemanak ona etorri zienian ba frentia ikusten, etzin lurrian da katalejuekin. Gu neska-mutiko mordua auzokuak, eta billatzen juau apixia arrautza-lokena. Oillolokan bat egon, da antxe usteldutako arrautza zerak. Klem. (AA BergEus 339. o.). komentario 1
arráutza-egósi, arráutza-egosíxa. (a). izena. Huevo duro.
arráutza-górringo, arráutza-górringua. (a). izena. Yema de huevo. Azen.: árrautza-... ere bai. Sin. górringo.
arráutza-irákiñ, arráutza-irákiña. (c). izena. Ur berotan apurtxo bat bakarrik edukitako arrautza.   Huevo pasado por agua. Dozenerdi arrautza-irakiñ ein zittuan zurrut. Azen.: árrautza-... ere bai.
arrautza-kaskal, arrautza-kaskala. (b). Cáscara de huevo.
arráutzaústel, arráutzaustéla. (b). izena. Huevo podrido. arráutzaustel usáiñ, arráutza-ustel usáiña. (c). Uratsaren usaina.   Dícese del olor de las aguas sulfurosas. Au dok arrautzaustel usaiña; alako itturrin bat egongok emen nunbaitten. Ik. uráts.
arráutza-zúringo, arráutza-zúringua. (b). izena. Clara de huevo. Sin. zúringo.