arrasto

arrasto. 1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza.   Huella, vestigio, traza. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik. Ik. ankámarka, aztárren, lórratz. árrastotik urten. (c). esapidea. Bide zuzenetik irten. arrastua artu. (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. arrastuan ibili. (c). esapidea. Zuzen ibili. árrastuan sartu. 1. arrastuan sartu. (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. 2. arrastuan sartu. (c). esapidea. Bide zuzenean sartu. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta. 2. árrasto, árrastua. (c). izena. Karta-jokoan "triunfoa".   En el juego de cartas el "triunfo". Bastua dok arrastua. Triunfoarekin hasten bada, arrasto! esanez bota ohi da karta. Jokoan zehar triunfoa esan ohi da gehiago.