Hiztegia
on, óna. (a). adjektiboa. Bueno, -a.
On billa, on billa, bonbilla. (c). esaera. On-onaren bila ibiltzeak ezer gabe gelditzea dakarrela. Refrán que indica que en la búsqueda ansiosa de lo mejor puede ocurrir que nos quedemos sin lo normal. Ezkontzari buruz, batik bat. Bonbilla hitzak badirudi garrafoia edo botila handia esan nahi duela.
béstien ona eziñ ikusi. (c). esapidea. Besteen zoriona edo ongizatea ikustean gizatxartuta, bekaizti geratu. Anaiak diruak ein zittuan dendiakin da arrezkero ezotsan arpegira begiratzen. Bestien ona eziñ ikusi.
on biarrez. Ik. obé bíarrez. on eiñ. (b). dio aditza. On egin. Aprovechar, hacer bien la comida. Zuri danak on eitten dotsu, neri berriz urak pe biotzerria.
on eiñ daizu(e)la. esapidea. ON EIÑ. Que aproveche. ON EI Ik. kaprobétxe!. onak. (c). adberbioa. Gutxienez.
Iru ordu onak dare Muruako deposittotik Gorbea puntara. ónenak emonda egon. (c). esapidea. Gauza edo pertsona batek sasoirik onena pasatua izan. Praka orrek pe onenak emunda jarek./ I be onenak emundakua aiz.
onenera jota be. (c). esapidea. ONENIAN BE. En el mejor de los casos. Orrekin, onenera be, eztozue parraik eingo./ Aurten onenera jota be eztou iezko erdirik irabaziko.
onenian egon. esapidea. Estar en el mejor momento. Onenian zeuanian erretirau zan.
ónenian pasáutakua. (c). esapidea. Adin onena pasatua duena. Aitta re, onenian pasautakua beintzet ordurako re ta. JJp.
onéra etorri. (c). esapidea. Recuperar la normalidad personal después de un mareo, momento de nerviosismo, etc. Ondoeza eiñ da orduerdixan etzan bere onera etorri./ Alabia atian sartzen ikusi neban arte enintzan nere onera etorri. NERE, BERE, ZURE... ONERA ETORRI. Sin. oneratu. oneráko. (c). Mesederako. Para bien de. Oiñ errezau daigun protestantien onerako./ Ikasteittuzunak zeure onerako izango die. onétik. (b). De (lo) bueno. Asko eztau jaten, baiña beti onetik./ Onetik bakarrik dago gure dendan./ Etxe aretan danetik eta onetik dago. onétik etára. (c). esapidea. Pazientzia galdu eragin. Onek umiok nere onetik etaratzen najuek. NERE, BERE, ZURE... ONETIK
onétik úrtenda. (c). esapidea. Kontrolatu ezinda.
Egun orretan nere onetik urtenda nenguan. onían. (b). adberbioa. ONEZ-ONIAN. A buenas. Onian ona da, baiña txarrian./ Onian artu ezkero ogi puxketian modukua da baiña bestela zittal utsa.
ONÍAN edo ONEZ-ONIAN konpondu, artu, berba eiñ... Ia onez-onian konpontzen daben erentzian asuntua./ Onez-onian berba eixozu bai, ta ikusikozu zela naiko daben
Ant. gogorrían, txarrían. onían egon ez. (c). esapidea. Lasai, kezkarik gabe egon ez. Orduak aurrera ta etzala agiri ikusitta enenguan nere onian. Nere, bere, zure...
Ezezko esaldietan beti. NERE, BERE, ZURE... onik eiñ ez. (c). Kalte egin. Euzkixa larregi artziak ez dotsa onik eiñ.
ondámen, ondaména. (c). izena. Hondamendia. Perdición, ruina. Industria izan zan ortulauen ondamena.
Sin. ondaméndi.
ondaméndi, ondamendíxa. (c). izena. Perdición, ruina. Erentziak ekartzen dau familixa askon ondamendixa.
Sin. ondámen.
óndar, ondárra. (a). izena. Resto, residuo. Beti ondarra lagatzen dau platerian./ Gu aillegau garenerako ondarrak bakarrik gelditze zien. Erderaz ere "las ondarras" entzuten zaio askori.
ondarréra joan. (d). Irse al fondo. Barkua ondarrera joan zan. Sin. ondóra joan, ondorátu. ondarrían. (c). adberbioa. En el fondo. Lapiko ondarrian topau dot eraztuna.
ondarri, ondarrixa. izena. (Eibar) "Ibaietako legar zehea.
Ondarrixan gaiñian ortozik ibilli zan eta ebagixa eiñ eban ankazpixan." (SM).
ondártu. (c). da-du aditza. Ondarrak bakarrik gelditu. Isurkinez batik bat. Quedar o dejar poco para que se gaste, tratándose de líquidos, generalmente. Ardao garrafoia ondartuta dago ta aldatzera joan biakozu./ Laster ondartuko dau orrek botillia.
ondásun, ondásunak. (c). izena. Aberastasunak. Bienes. Ondasun guztiak galdu zittuan jokuan./ Orrek familixian artian eindda jaukek arreglua eren ondasunekin. Don. Pluralean.
ondátu. (b). da-du aditza. Hondatu, alperrik galdu. Echar(se) a perder, estropear(se). Urak fabrika mordua ondatu dau. Sin. alperrik galdu.
ondíau. (d). aditza. Ondiatxurrez lurra irauli. Cavar la tierra con azada de ahondar. Gaberako saill osua ondiau giñuan. Ik. laixátu, ondío-atxur.
ondío, ondiúa. (d). izena. Ondiatxurrez lurra iraultze lana. Trabajo muy cansado que consistía en cavar la tierra con azada de ahondar. Ondiua oso lan astuna izate zuan.
ondiúan eiñ, ondiúan jardun. (d). aditza. Ondiatxurrez lurra irauli. Ondiuan jarduten zeben familixa osuak. Ik. láixa, laixátu.
ondío-atxur, ondío-atxúrra. (d). izena. ONDIATXUR. Lurra hondeatzeko erabiltzen den aitzur luze eta estua. Azada larga y estrecha que se utilizaba para cavar la tierra. Ondiatxurrak normala baino luziauak eta estuauak. Klem./ Bidegiñarako, arri artian-da ibiltzeko, eta bestela luarrixa itte zanian da, ondiuan, eskuz be eitte zien paraje txarretan da, barrutik joteko. Ondio-atxurra orreaittik esate jakuan, arratxurra ero ondio-atxurra. Don.
Sin. arrátxur, otátxur.
1. óndo. 1. ondo, ondúa. (c). izena. El fondo. Ondoraiño sartu zotsan ezpatia./ Botilla onduan gelditzen die gindak.
Lekuzkoetan batez ere. ondóra joan. (c). esapidea. Irse al fondo algo, a pique una embarcación. Galanta izen arren ondora joan zan Titanic-a. Sin. ondarréra joan. 2. ondo, ondúa. (c). izena. Fruta arbolen azpia. Ondora jausittako sagarrak maillatuta egoten die./ Sagar onduei segia pasatzera noia. Ondoan dauden frutei ondokuak esaten zaie.
Ik. ondoko. 3. ondo, ondúa. (d). izena. Landarearen enborra lur azpitik azaltzen deneko unea. Base de una planta ONDOTIK EBAGI edo JO, edo ONDUA JO. Porruak ondotik ebai bia die. ondua jo. Ik. épai. 4. ondúan. (d). posposizioa. Ostean (denbora). Jentia txokauta egoten zan, langintzara-ta aura etorteko pozik. Afaldu onduan da: “Tira Gabiñó, esplikau”. Hil.
Hitz konposatu gisa arrunta: bazkalondo, afalondo... baina bakarrean gutxi erabilia. Sin. óste. 5. ondo, ondúa. (a). posposizioa. Parea, aldamena. Lado. Madarixai asko gustatze jako etxe ondua./ Nere ondotik zure ondora joan da. Lekuzko kasuetan, batik bat.
Ik. álbo, aldámen.
2. óndo. (a). adberbioa. Ongi. Bien.
Ik. ondo plantáutako. Gu baiño obeto dagona eztago gaizki. esaera. GU BAIÑO OBETO DAGONA TXARRIXA GALANTA. "Hori esaten duenak oso ondo dagoela adierazten du." (Lar Antz). Bada esanahi bereko esaera bat taberna girokoa: Gu baiño obeto dagona txarrixa galanta. ondo artu. (b). du aditza. Acoger bien. Oso ondo artu gaittue Parisen.
ondó bada. (c). esapidea. Gauzak ondo, uste bezala, joaten badira. Aurten, ondo bada, angulak jan biaittugu Gabonetan./ Ondo bada, datorren urtian Kretara joango ga.
ondo baiño obeto. (b). esapidea. Oso ondo. Ondo baiño obeto bizi aiz i.
ondó biarrez. (c). esapidea. Gauzak ondo joanez gero. Normalmente, si todo trascurre con normalidad. Ondo biarrez oiñezkero gure semiak aillegauta egon bia zeban.
ondo egin. esapidea. "Persona bat ondo tratatu. Amamai ondo asko itte zotsan ba..." (Lar Antz)
ondo esan. (c). esapidea. Goxo hitz egin, ondo tratatu. Tiai ondo-ondo esaixozu, eta emungotsu pagia.
ondo esan biako. (b). esapidea. Ondo esan beharko. Zer moduz-en erantzun ohizkoa. Oso ondo ere ez.
ondótxo. (c). Oso ongi, ondoegi. Ondotxo zekixen arek zetan ziarduan./ Ondotxo etorri jakon kinielako dirua.
3. óndo, ondúa. (a). izena. . ONGO (EIB.). Boletus. Onttoa, ondo-perretxikua. Hongo. Hemengo perretxikurik estimatuenetarikoa. Ondua, besterik gabe esaten zaie gehienetan, baina bereizi nahi direnean, ondo beltz edo ondo zuri, batik bat. Gaur egun beste ondo klase batzuk ere ezagutzen eta jaten dira. Sin. ondo-perretxíko.
ondó beltz, ondo béltza. (b). izena. . Boletus aereus. Ontto beltza. Hongo negro. Pinudietan egoten da.