Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ondubako, ondubakua. adjektiboa. (Eibar) Inmaduro, sin curar.
ónegi, ónegixa. (a). adjektiboa. Demasiado bueno, -a. Onegixa da bizimodu onetarako.
onén. (d). Halako.   Tal. Eta esan najotsan: onen ordutan geratuko gaittuk basora joateko? Eta berak ezetz. Galdu samartua. ALAKO esan ohi da ordez.
onénbeste. (c). zenbatzailea. Honenbeste.   Tanto como esto. Sekula eztot ikusi onenbeste diru. Onebeste eta honen eratorriak gero eta gutxiago entzuten dira, ainbestek lekua hartu baitio. Gauza bera gertatzen da orrenbesterekin. ONENBESTEKO, ONENBESTIAN, ONENBESTEKO BAT etab. Ik. áinbeste, orrénbeste.
ónenian. 1. ónenian. (c). juntagailua. Agian, beharbada.   A lo mejor. Ezta etorri tta onenian aaztu eingo jakon afaixa zeukala./ Onenian aurten ezkaittuk iñora jungo. Sin. ákaso, biarbada, igual. 2. onenian. Ik. on.
oneratu. (c). aditza. Bere onera etorri. Gizona il jakonetik ezta oneratu. Sin. onéra etorri.
ongárri, ongarríxa. (d). izena. Abonua; bai zimaurra, bai minerala.   Abono, tanto animal como mineral. Ongarri puxkat artuko leuke soo orrek. Orain gutxi entzuna. Sin. abonu. Ik. mineral.
ongiétorri, ongiétorrixa. (c). izena. Harrera. An éren ongietorrixak eiñ alkarri tta gero Salbera. Sot. (AA BergEus 344. o.). Adinekoei entzun dakieke.
ongo. Ik. óndo.
© Ezezaguna
ontz, óntza. (b). izena. Strix aluco. Búho. Eztok ezautzen? Bai gizona, ontzan lakotxe begixak dauzkan bat. ontza arbola barruan bezela. esapidea. "Jendea burumakur, aleluia haundirik gabe. Udako oporrak bukatu zirenean entzundako esaldia: Gaur jendia ontza arbola barruan bezela eongo da." (Lar Antz). ontza baño ariñaua. (d). esapidea. Oso arina.   "De menos peso que la lechuza" (Izag Oñ).
óntza. 1. ontza, ontzía. (b). izena. Antzina pisu neurria: libraren hamaseirena. Gure denboran txokolate puxketa.   Onza; medida de peso antigua. Ahora, de chocolate casi exclusivamente. Txokolate ontza bat jan dau meriendetan./ Geiñian ontzerdiña meriendia txokolatia. Ben. 2. ontza, ontzía. (d). izena. Luzera neurria: kanaren zortzirena. Ik. kána.