Hiztegia
ondó beltz, ondo béltza. (b). izena. . Boletus aereus. Ontto beltza. Hongo negro. Pinudietan egoten da.
ondóez, ondoéza. (b). izena. Mareo, desvanecimiento. Sukaldian ondoeza eiñ da luze jausi zan./ Edozein momentutan ondoezak eitten jako. Ondoeza eiñ, batik bat.
ondoézik. (b). adberbioa. Osasun edo aldarte txarrez. Mal de salud, indispuesto. Aspalditxuan ondoezik dabilgu aitta.
Ik. mário, zorábixo.
ondo gorri, ondo gorrixa. (d). izena. . ONGO GORRI (EIB.). Boletus erythropus. "Boleto de pie rojo." (SB Eibetno).
ondóko. 1. ondoko, ondokúa. (a). izena. Ondoan dagoena. Zure ondokuai kaso eixozu.
2. ondoko, ondokúa. (c). izena. Arbolatik erorita azpian dagoen fruta. La fruta caída del árbol. Ondokuak ganauei emuten jau, eztabe saltzeko balio ta.
3. ondoko, ondokúa. (d). izena. ONDOKO ARRAUTZIA. Oilolokari habian ipintzen zaion tranpako arrautza (ustela edo harrizkoa) gainean arrautza gehiago egin dezan. Huevo huero que se pone a la gallina. Arrautza ustela ero, tranpazkua ero: ondokua, engaiñatzeko zera. Klem. Sin. abixondoko arrautza (Eib.). Sin. abixondoko arrautza.
ondo likiñ, ondo-likiña. (d). izena. . Suilus luteus. Perretxiku (boletus) jangarria, azala likin samarra duena.
ondo-perretxíko, ondo-perretxikúa. (c). izena. boletus. "Boletus" delakoei ondo-perretxiko edo ondo deitzen zaie. Ik. óndo.
ondorátu. (c). da aditza. Irse al fondo, a pique. Ondarrua parian ondoratu zan petrolerua.
Ik. ondarréra joan, ondóra joan.
óndoren. 1. óndoren. (b). posposizioa. ÓNDORIAN. Después de, después. Pastilla onek jan ondoren artzekuak die./ Lenengo mezia entzun giñuan da ondoren tabernara joan giñan./ Bazkal ondorian kartetan jokatu giñuan./ Gerra ondorian egundoko gosia etorri zuan.
2. óndoren, óndorena. (c). izena. Ondorioa. Consecuencia. Ondoren txarrak ekarrikoittu aurtengo sikutiak./ Nai dozuna ein baiña ondorenekin be akordau. Konsekuentzia da arruntagoa.
óndorengo. 1. óndorengo, óndorengua. (b). izena. Ondoren datorrena. Siguiente. Lenguak txarrak zien baiña ondorenguak eztie asko obiak./ Lenengo txanpan botillia eran giñuan da ondorian ondorenguak.
2. óndorengo, óndorengua. (c). izena. Descendiente. Goiko Kondian ondorenguak Donostian bizi die.
óndorian. 1. óndorian. (b). adberbioa. ONDORIK. Atzetik segika. Tras de. Neska orren ondorian nabill baiña eztakitt./ Polizia guztia dauka ondorian./ Kalian pasatzen da, bodia, danak ondorik juten zien da. Ben./ Gu juan giñan Primitiva ta bixok Plazentziara, ta gu órretxen ondorik, órretxen ondorik. Cel. ZEREN ondorian, ondorian euki, etab. 2. óndorian. Ik. óndoren.
ondozulo, ondozulua. (d). izena. ONDAZULO. Txondorrari beheko aldean egiten zaizkion zuloak arnasa har dezan. Zulo orrei egaletako zuluek esate gontxen, goiko zulo txiki orrei. Baiña bestiei esate jaten, or beeko orrek alde batea geixau doiela ikusittakuan ara mobidu daiñ, e, ara tiratu daixen, ondozuluek; or zulo aunditxuauak eitte zien. Mateo. Sin. subegi (Eib.) Sin. ziri-zulo.
ondo zúri, ondo zuríxa. (b). izena. . Boletus edulis. Ondo zuria. Hongo blanco.
Pagadi eta hariztietan egoten da.
óndra, ondrak. (d). izena. Hileta biharamunez egiten zen elizkizuna. Honras fúnebres. Función que se celebraba al día siguiente del funeral. Entierruko urrengo egunian beste funtziño bat izate zuan ondrak esate jakuena. Klem.
Pluralean. Don.k zera dio: Segun entierruak ze kategorixa zeukan: iru egunekuak, sei egunekuak eta beratzi egunekuak usten dot ziela.
Ik. berátziurren.
ondrá-bázkai, ondrá-bázkaixa. (d). izena. ONDRAJAN. Ondren ondoren jatetxean egiten zen bazkaria. Comida que se hacía en un restaurante después de las honras fúnebres.
óndu. 1. ondu. (b). da-du aditza. On bihurtu. Volver(se) bueno, mejorar. Puxkat ondu dau egualdixa./ Urrengo alkatiak onduko dau oingua.
Ik. obétu, mejorau. 2. ondu. (d). du aditza. Joku batean, herri-kirol apostuetan batik bat, bestearen marka hobetu. Mejorar la marca de otro en una competición. Perurenan markia ondu baietz, milla duro.
ONDU BAIETZ! edo ONDU EZETZ! esan ohi da desafio moduan.
Sin. ill. 3. ondu. (c). da aditza. Curar, secar chorizos, jamones, etc. Umedadia kaltegarrixa da urdaiazpikuak ontzeko.
Sin. kuráu.