Hiztegia
ankálaru, ankálarua. (d). adjektiboa. Txanka mehea; hanka meheak dituena. Ankameia be bai tta ankalarua be bai. Txankameia be bai. Don. Ia galdua. Sin. txánkame, ánkamee. Ik. láru.
ankálatraba. 1. ankalatraba. (a). adberbioa. A horcajadas. Astuan gaiñian ankalatraba jarri tta kalera esne partitzera. 2. ankalatraba. (a). interjekzioa. Txorro-morroka jokoan, gainean dagoenak behekoari hanka tripapean sartzen badio, ankalatrába! oihu egiten da, eta goikoak galtzen du.
ankáluze. 1. ankáluze, ankáluzia. (a). Hanka luzeak dituena. Ankaluziak bia die balonzestorako. 2. ankáluze, ankáluziak. (d). Hala esaten zaie hanka luzeko hegaztiei, kurrilo, kaio eta horrelakoei.
ankámarka, ankámarkia. (b). izena. Huella de pie. Basurdian ankamarkak agiri zien edurretan. Ik. lórratz, árrasto.
ánkamee. 1. ánkamee, ánkameia. (c). adjektiboa. Hanka meheak dituena. Sin. ankálaru, txánkame. 2. ánkamee, ánkameia. (d). adjektiboa. Ganora gutxiko edo tanta meheko euriagatik entzun dugu behin edo berriz. Eurixa asi dau baiña ankameia. Zaparrara eder bat artuko leuke kanpuak.
ankámiñ. 1. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. Behien gaitza. Glosopeda, fiebre aftosa. Ankamiña sartu jakuen da bei guztiak kendu biar izan zittuen. Sin. náparri. 2. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. APATXETAKO MIÑ. Ardiek apatx artean edo hanka puntetan izaten duten gaitza. Ankamiña. Apatxetako miña. Don.
ankámotz, ankámotza. (b). adjektiboa. Hanka bat motza duena. Cojo, -a, pernicorto, -a. Mahaiagatik ere esaten da.
ankamotz geldittu, ibili. (c). esapidea. ANKAMOTZ. Gauza bat ongi amaitu gabe utzi edo zerbaiten faltan gelditu. Quedar una cosa a medias, a falta de algo. Aurten jaixak ankamotz geldittu die, “Egan” ezta etorri tta./ Souak ondo sastu ezian beti ankamotz ibiliko ga.
ankáoker, ankáokerra. (a). adjektiboa. Hankak okerrak dituena. Patizambo. Do-re-mi, anka oker ori, fa-so-la, zuzendu zaiola. Klem. (c). esr. Ume hanka okerrei, broma giroan, kantatu ohi zitzaiena gure umetan.
Sin. ankábiur.
ankaots, ankaotsa. (b). izena. Ibiltzean oinek ateratzen duten hotsa. Kanpuan ankaotsa entzun dot baiña etxat inportantziaik emon.
ánkape. 1. ánkape, ánkapia. (b). izena. Hanka azpia. La planta del pie. Iltzia sartu jat ankapetik. Sin. ankázpi. Ant. ankágaiñ. 2. ánkape. (b). adberbioa. Pelotan, boletan, harriak botatzen, etab. hankaren azpitik (jokatu). Bajo pata. (Jugar) a la pelota, a los bolos, etc., por debajo de la pierna. Ankape be irabaziko notsuke zuri./ Pelotan desafixua jaukau, ankape.
ankátrapu, ankátrapuak. (d). izena. Antzina oinak biltzeko erabiltzen ziren oihalak, galtzerdirik ez zenean.
Sin. txapiño.
ankáurkilla, ankáurkillia. (d). izena. Bi izterrak bat egiten duten lekua. Ankaurkilla altua jaukak orrek. Don.
Ik. úrkilla.
ankázabal, ankázabala. (b). adjektiboa. Hankak oso zabal botatzen dituena. El/la que camina con los pies muy abiertos. Jesus Aranzabal, lepoluze ankazabal esan ohi genuen txikitan. Jesus Aranzabal, «Irukutxo», Angiozarko karrerista, gure idoloa zen.
ankazaiñ, ankazaiñak. (d). izena. (Eibar) "Tendones de los pies. Ankazaiñak tripakixeri on eitten detse.
ankázgora. (a). adberbioa. Patas arriba. Labandu ta ankazgora jausi nitzan./ Etxe guztia ankaz gora daukau. Ánkaz góra, bi hitz bezala ere esaten da batzuetan. Ik. azpikuaz gora.