Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ankálaru
ankazulo
ankazulo, ankazulúa. (b). izena. Elurretan edo lur bigunetan egindako hanka marka. Beixak egundoko ankazuluak egin dittue ortuan./ Basurdian ankazuluak agiri zien edurretan.
ankázur, ankazúrra. (c). izena. Hanka-hezurra.   Espinilla, tibia. Ankazurra apurtu dau fubolian./ Ankazurreko ederra artu neban pedalakin.
ankiñ, ankiña. (d). izena. Bergarako tela urdina.   Mahón, "Azul de Bergara". Emen Bergaran eitten zan telia zan urdiña, lanerako urdiña, ari Bergaran esate jakon urdiña, baiña Durango aldian “ankiña” esaten dotse, ankiña. Eztot beste iñun entzun. Josu. Sin. máun.
anpólai. ANPOLARI. 1. anpólai, anpólaixa. (b). izena. Gerezi mota eder bat, estimatuena agian.   Cereza ampollar. Gure etxaburuko keixia, anpolaixa. Anpolai gorrixa, zurixa eta beltza bereizten dira. 2. anpólai, anpólaixa. (d). adjektiboa. Neska ederrez esan izan da anpolaixan modukuak direla eta horrelakoak. Neska anpolarixa dago zuen alabia. (Etxba. Eib.). 3. anpólai, anpólaixa. (d). izena. Antzina okaran arbola basatiei, basokanei, esaten zitzaien. Ik. okán txímillo.