Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
anis, anísa. (a). izena. Anisa. PATTAR ZURI ere bai adinekoen artean. sin. pattar zuri
anis bédar, anis bedárra. (d). izena. . Foeniculum vulgare. Milua.   Hinojo. Gizonaren altura edo handiagoa har dezakeen belarra. Anis usain handia du. Haizeak botatzeko, txiza eragiteko, jateko gogoa berpizteko eta emakumeei esnea gehitzeko erabili izan da. Sin. míllu.
© Ezezaguna
ánjelus, ánjelusa. (c). Egunean hiru aldiz (goizean, eguerdian eta ilunkeran) elizan jotzen ziren kanpaiak eta harekin batera errezatzen zen abemaria. Eguerdikoari esaten zaio batik bat anjelus; goizekoari egunalbako eta iluntzekoari aremaittako.
ánjina, ánjinak. (a). izena. Eztarriko gaitza.   Anginas. Anjinekin daukau Ana./ Anjinak albuak aundittutakuan, ero. Don.
ánka. komentario 1 1. anka, ankía. (a). izena. Pata, pie, pierna. Ipurditik belaunerainokoa iztar, eta belaunetik hankarainokoa berna da, baina guztia, anka. Dena dela, «pierna» eta «pie» izendatzeko ere, erabiltzen da anka. . anka bakarrian. (b). adberbioa. ANKA TXUNTXURRÍAN. Hanka bakarka.   A la pata coja. Biurrittua eiñ eta anka txuntxurrían joan biar izan neban etxera. Sin. txínguan. Ik. txándorrika.
© Josu Okina
anka geldíxan. (d). adberbioa. Hankak mugitu gabe, boletan edo beste zerbaitetan (jokatu). Anka geldixan irabaziko lostake arek neri. Baita, abiadarik hartu gabe. Anka geldixan iru metroko saltua eitten zeban.
ankak erabilli. (c). Ihes egin, lasterka egin. Gero gerriek urten auen eta hankak ebali biher. (AA ArrasEus 228. o.). ánkak jaso. (c). du esapidea. Ospa egin. Escapar, huir. Eskandalo demasa etara giñuan goizaldera kalian, baiña baezpada be, ankak jaso giñuzen serenua etorri baiño len./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. Sin. pólaiñak jaso. ankía sartu. (a). esapidea. Meter la pata. lau ankán. (c). esaera. LAU-GAIÑIAN. A cuatro patas. Zeukan mozkorrakin lau ankan aillegau zan etxera.
2. anka, ankía. (c). toponimoa. Bada gurean terreno bat izen hau duena. Lursail luze eta aldapatsu baten barrenari esaten zaio. Ankia edo Ankabarrena deitzen zaio, eta izen arrunten moduan deklinatzen da. Lenengo Ankia labrau bia da./ Ankabarrenian ein zeben Artizkuak etxia.
ánka eiñ. (a). du aditza. Ihes egin.  Escaparse. Konejuak anka ein ddau konejutegittik. Sin. íges eiñ. Ik. álde eiñ, ospa eiñ.
anká árteko istríbillu, anká árteko istríbillua. (c). izena. (lagunartekoa.) AINKA ARTEKO AUTO. Bizikleta. Ik. bizíkeleta.
ankábakar, ankábakarra. (b). adjektiboa. Hanka bakarra duena.   El que tiene una sola pierna. Ankabakarra da gure tio Luis, bestia gerratian moztu zotsen da.
ankabíko, ankabikúa. (b). izena. BI ANKAKO. Bi hankakoa.   Bípedo. Ankabiko txarri asko jaok munduan. Pertsonengatik esan ohi da.
ankábiur, ankábiurra. (b). adjektiboa. Hankak bihurrak, okerrak dituena. Sin. ankáoker.
ankabiurri, ankabiurrixak. (Eibar) "Piruetas. Dantzarixak salto egin eta airian daguala egitten dittuen kruziak." (SB Eibetno).
ankágaiñ, ankagáiña. (a). izena. Hankaren gain partea.   La parte superior del pie, empeine. Ankagaiña erre jat olixua jausitta. Ant. ankázpi.
ankagorri, ankagorrixa. (c). Jaioberria. Anka-gorririk izan al dozu etxian? (AAG Eibes).
ankajóku, ankajokúa. (c). izena. Lasterkaldia zerbaiti ihesi.   Carrera apresurada, escapando de algo. Keixa lapurretan zebitzen mutikuak, eta ango ankajokua baserrittarra azaldu zanian. Sin. orpoots, orpojoka. ankajokuái émon. (c). esapidea. Aintxintxika ihes egin. Ertzaiñak agertu orduko ankajokuai emun gontsan.
ankákasko, ankákaskua. (d). izena. Pezuña de animal. Don. Ik. ápatx, kásko, pélu, -o.
ankálaru, ankálarua. (d). adjektiboa. Txanka mehea; hanka meheak dituena. Ankameia be bai tta ankalarua be bai. Txankameia be bai. Don. Ia galdua. Sin. txánkame, ánkamee. Ik. láru.
ankálatraba. 1. ankalatraba. (a). adberbioa. A horcajadas. Astuan gaiñian ankalatraba jarri tta kalera esne partitzera. 2. ankalatraba. (a). interjekzioa. Txorro-morroka jokoan, gainean dagoenak behekoari hanka tripapean sartzen badio, ankalatrába! oihu egiten da, eta goikoak galtzen du.
ankáleku, ankálekua. (c). izena. Hanka jartzeko lekua. Motorrak atzekaldian etzeukan ankalekuik.
ankáluze. 1. ankáluze, ankáluzia. (a). Hanka luzeak dituena. Ankaluziak bia die balonzestorako. 2. ankáluze, ankáluziak. (d). Hala esaten zaie hanka luzeko hegaztiei, kurrilo, kaio eta horrelakoei.