Hiztegia
ankámarka, ankámarkia. (b). izena. Huella de pie. Basurdian ankamarkak agiri zien edurretan. Ik. lórratz, árrasto.
ánkamee. 1. ánkamee, ánkameia. (c). adjektiboa. Hanka meheak dituena. Sin. ankálaru, txánkame. 2. ánkamee, ánkameia. (d). adjektiboa. Ganora gutxiko edo tanta meheko euriagatik entzun dugu behin edo berriz. Eurixa asi dau baiña ankameia. Zaparrara eder bat artuko leuke kanpuak.
ankámiñ. 1. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. Behien gaitza. Glosopeda, fiebre aftosa. Ankamiña sartu jakuen da bei guztiak kendu biar izan zittuen. Sin. náparri. 2. ankamiñ, ankamíña. (b). izena. APATXETAKO MIÑ. Ardiek apatx artean edo hanka puntetan izaten duten gaitza. Ankamiña. Apatxetako miña. Don.