Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Bolintxo

KoordenatuakX546076.9 Y4775500 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASERRIA

Amatiño

KoordenatuakX545512 Y4775218 Mapan ikusi [D_49480]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaBASERRIA
Bestelako jakingarriak

Baserri honen izenetik hartua du Luis Alberto Aranberri Mendizabal kazetari ezagunak bere goitizena, bere amaren jaiotetxea baitzen. Mendizabal abizena, Amatiñok berak azaltzen duenez, Aritzetako Mendizabal baserritik etorria da San Juanera.

Era berean, etxe honetan jaio zen Jose Mari Iriondo Mendizabal "Zaldibarko trikitixa" trikitilari ezaguna. Amatiño izeneko fandangoa sortu zuen.

Kanpoko loturak· Eibar.org. Amatiñoren bloga. Jose Mari Iriondo "Zaldibarko trikitixa"ren biografia laburra eta fandangoa
· Eibar.org. Amatiñoren bloga. Amatiño baserriaren argazkiak
· Eibar.org. Amatiñoren bloga. Amatiño baserriaren historia-printzak

Eguzkitzazpikoa

KoordenatuakX543037 Y4774180 Mapan ikusi [D_50143]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Eguzkitzazpikoan bizi naiz, Eguzkitzazpiko lagunak ditut, Gure ama Eguzkitzazpikoa da, Eguzkitzazpikotik etorri naiz, Eguzkitzazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Eguzkitzazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Eguzkitzazpikokua da, *Eguzkitzazpikoatik etorri naiz, *Eguzkitzazpikoara noa
OharrakA bakarra ala bikoitza?

Errekatxiki

Bestelako izenakAltsasuerreka
KoordenatuakX551829 Y4775021 Mapan ikusi [I_19234]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ikus oharrean jasotakoa. Errekatxiki eta Kortabarrierreka bereizi egin dugu, Antzuolako toponimian egin bezala.

AuzoaElosua
Elem. geografikoaERREKA
Bestelako jakingarriak

Altsasu elkartearen parean sortu eta Aizpurutxon Urolarekin bat egiten duen erreka.

Oharrak

GFAko B5Mn Altzazu. Biak dokumentatzen dira idatziz.

Ikus Luis Mari Alberdiren iruzkina. Guk ere berak jarritako irizpide hori erabili dugu baina susmoa dugu ez dagoela ahobatasunik horretan.

Eta zuk, zer diozu?

Altsasuerreka ala Errekatxiki da erabilixagoa? Eta Kortabarrierreka eta Errekatxiki erreka berak dira? Hala ez bada, nondik nora da bakoitza??

Erantzun hemen

Azkarraga

KoordenatuakX544186 Y4774889 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Dokumentatzen den apurretan, S-z dokumentatzen da.

AuzoaUbera
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Azkarraga, Azkarragak, Azkarragari, Azkarragan, Azkarragako, Azkarragatik, Azkarragara

Oharrak

Azkarraga erreka ere bada.

Arteaga

KoordenatuakX542834 Y4774466 Mapan ikusi [G_22568, G_22569]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Etimologiaarte+ -aga (toki atzizkia)
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Arteaga, Arteagak, Arteagari, Arteagan, Arteagako, Arteagatik, Arteagara

Oharrak

GFAn ARTEA/ARTIXA parajeak, eremu berari dagozkionak. GFAren kokapena eta gurea ez datoz bat eta katastroaren arabera, GFAkoa egongo da gaizki.

Lamarain

KoordenatuakX541897.1 Y4774143 Mapan ikusi [D_50116]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaBASERRIA

Abrain

KoordenatuakX547132 Y4775778 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaERREKA
EtimologiaAbraen, pertsona izena.
Bestelako jakingarriak

Aranerrekako Abrain baserriaren inguruan sortu eta Zubiberri parean egiten du bat Debarekin. GFAn markatua baina izen barik.

Gaztañazabaldoa

KoordenatuakX545653 Y4774440 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaSan Juan
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Gaztañazabaldoa, Gaztañazabaldoak, Gaztañazabaldoari, Gaztañazabaldoan, Gaztañazabaldoko, Gaztañazabaldotik, Gaztañazabaldora

Burdiñoaga

KoordenatuakX541089 Y4774839 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenakElgetako mapan Burdinoaga eta B5M-n Elgetaren mugarrietan BURDIÑOAGA agertzen da. Gure datu-basean ez da idatziz jaso BURDIz hasten den antzeko toponimorik. Hala ere, ahozko lekukotzak bat datoz eta bilakaera logikoa da Burdiñoaga-tik Burdiñua-rakoa. Katastroan bi partzela agertzen dira izen honekin lotuak: - 8/247: idatziz, "Monte llamado BURDIñA o ARIZNABARRETA?" Ahoz, Burdiñola. - 8/244: idatziz ez dator; ahoz, Burdiñua. jaso da.
AuzoaAngiozar
Elem. geografikoaLAUTADA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Burdiñoaga, Burdiñoagak, Burdiñoagari, Burdiñoagan, Burdiñoagako, Burdiñoagatik, Burdiñoagara

Oharrak

Nondik ote dator? Gure datu-basean ez da idatziz jaso BURDIz hasten den antzeko toponimorik. Ahozko lekukotzak bat datozenez, zaila ematen du gehiago lortzetik informazio gehiago ateratzerik. Katastroan honakoa agertzen da behin: "Monte llamado BURDIÑA o ARIZNABARRETA…" Ahoz Burdiñola jaso da.

Ez dugu idatzizko lekukotzarik lortu. Katastroan ere ez dator.

Juane Lonbideren lekukotasuna ere badago Ahotsak.com-en eta berak dioenez, txirikilan jokatzeko leku famatua ei zen.

Kanpoko loturak· Ahotsak.com, Juane Lonbide, Burdiñoaga txirikila lekua