Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua

Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.

Mugarri

KoordenatuakX548856 Y4779283 Mapan ikusi [D_50026]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaBASERRIA
Oharrak

Lekukotasunen batean Basalgon ageri da baina gaur egun erroldan Osintxun. Aztertu.

Beitiko txabola

KoordenatuakX545269 Y4777178 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaTXABOLA, BORDA
Oharrak

Txabolak jasotzekotan merezi du. Ikusi egiten da.

Aztertzekoa: BEITTI ziurrenera Irazabalbeitia baserria izango da, ala??

Azurtzako zabala

KoordenatuakX544111 Y4779388 Mapan ikusi (b5m)
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaGOILAUTADA
Oharrak

Egitekoa: Ahozko eta idatzizko lekukotasun gehiago lortu. Ahoz esaten zaio Azurtza hutsik edo Azurtzazelaia? Inguru horretan oraindik katastroan hutsune asko dago baina ez dator halakorik.

Beharrezko da Zabala??? AZURZACELAIA dokumentatzen denez, izan liteke. AZURTZA bakarrik ez da erabiltzen?

- Gero hor Basetxe ta Azurtza bittartian dao lautada bat. - Bai. - Badauka izenik horrek? - Bai, Azurtzako zabala. - Azurtzako zabala. Hizlaria(k): Aranburu Victoria, Genaro Herria: Bergara (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Andoni Larrañaga

Goimendia

KoordenatuakX544657 Y4779119 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
Arautzeari buruzko azalpenak

Ahoz Goimendia nahiz Goimendi, bietara, esan ohi da. Amaierako -a artikulua da eta deklinatzean zenbait kasutan -a desagertzeak -a hori galtze-bidean jarri du. Hala ere, kasu honetan oraindik ere bizi-bizirik dago eta halakoetan Euskaltzaindiaren irizpidea mantentzearen aldekoa da. 

AuzoaBasalgo
Elem. geografikoaAUZUNEA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Goimendia, Goimendiak, Goimendiari, Goimendian, Goimendiko, Goimenditik, Goimendira

Oharrak

GFAko B5M-n Elgetako auzoa (Elgetako auzoa ere bada Goimendia, Basalgoko Goimendiarekin bat egiten duena), GOIMENDI dator eta Euskadi.net-en ere Bergarakoa (izan liteke Angiozarrekoa, han ere bai baitago izen bereko beste auzune bat) GOIMENDI. Normalena izango litzateke biak GOIMENDIA arautzea. Bestalde, merezi du Angiozarko Goimendia eta Basalgoko Goimendia bereizten hastea? Elgetako mapan zela ote dator: Goimendia ala Goimendi?

///- ...bolatokirik ez ta herrixak ipini bihar dabela bolatokixa ta ez dakit zer ta... Bueno, orduko baeuezen Goimendixan, Asentzion... - Goimendin oin be eingo zeben [ kanpeonatua], aurten be. - Bai, aurten be kanpeonatua egon dok. Goimendixan nere akordu guztian. Hizlaria(k): Sarasketa, Lucio Herria: Elgeta (Gipuzkoa) Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri, Iban Arantzabal

Aierdigañekoa

KoordenatuakX546203 Y4770352 Mapan ikusi [D_49925]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2002
AuzoaElorregi
Elem. geografikoaBASERRIA
EtimologiaAierdi + gañekoa. Aierdiz, Mitxelenak Apellidos Vascos-en, bi aukera: Aiher (malda) + di (ugaritasunezko atzikia) = toki malkartsua; ainar (txilar) + di (ugaritasunezko atzizkia): txilardia.
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Aierdigañekoan bizi naiz, Aierdigañeko lagunak ditut, Gure ama Aierdigañekoa da, Aierdigañekotik etorri naiz, Aierdigañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Aierdigañekoako lagunak ditut, Gure aita *Aierdigañekokua da, *Aierdigañekoatik etorri naiz, *Aierdigañekoara noa

Iturriberriko aska

KoordenatuakX551214 Y4775575 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaElosua
Elem. geografikoaUR-BILTEGIA
Ikusibarri (berba).
Eta zuk, zer diozu?

Orain kokatuta dagoen tokixa zuzena da? Beste konturik kontatzen badoskuzu be fenomeno!

Erantzun hemen

Iruerreka

KoordenatuakX547651 Y4776986 Mapan ikusi [I_19308]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaBuruñao
Elem. geografikoaERREKATXOA
Hizkuntza erabilera

Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Iruerreka, Iruerrekak, Iruerrekari, Iruerrekan, Iruerrekako, Iruerrekatik, Iruerrekara

Bestelako jakingarriak

Buruñao aldetik Mekolaldera doan erreka.

Oharrak

 GFAn ere Iruerreka.

Aranbeltza

KoordenatuakX549349 Y4778047 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaAURKINTZA (paraje, termino...)
EtimologiaAran + beltza
Hizkuntza erabilera

Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Aranbeltza, Aranbeltzak, Aranbeltzari, Aranbeltzean, Aranbeltzeko, Aranbeltzetik, Aranbeltzera

Oharrak

Datu-basean ez dago antzeko beste lekukotasun idatzirik, ezta oharretan ere.  ////KATASTROKOAN 7 partzelatako lekukotasunak daude: ARANBELTZ, ARANBALTZ (IDATZIZ) eta baita ARANBELTZA (ahoz) ere. Beltz/batz banaketa: katastroan idatziz 5 baltz/2 beltz; ahoz, denak beltz.

Ikusibeltz (berba).

Iroitagaña

KoordenatuakX549567 Y4777257 Mapan ikusi [G_22179]
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaTONTORRA, GAINA (cima)
Hizkuntza erabileraAmaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Iroitagaña, Iroitagañak, Iroitagañari, Iroitagañean, Iroitagañeko, Iroitagañetik, Iroitagañera
Oharrak

Zalantza: Mapan Iroita eta Iroitagaña jarri ala Iroita eta Kurutzekogaña?

Hemen lotuta dagoen GFAko Kurutzekogaina oker lotuta dago. Bi Kurutzekogaña dira eta hemen lotuta dagoen GFAkoa Buruñaokoa da.  /////XABIER ARREGI: "Gurutzeko gaina eta Iroitagaina balikoideak dira jaso diren lekukotasun guztien arabera. Iroitagaina, toponimia jasota dagoen mapetan dagoen muinoari deitzen zaio. Gurutzeko gaina eta Goiko gaina ere deitua(Laudatzeko Joxe Larrañaga eta bere emaztearen lekukotasunaren arabera)."

Kortak

KoordenatuakX550809 Y4779480 Mapan ikusi []
Arautze egoeraLehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua
Arautze data2011
AuzoaOsintxu
Elem. geografikoaLUR ALDAPATSUA (montazgo)
Hizkuntza erabilera

Lekukotasunetan agertzen denez kasurik gehienetan pluralean deklinatzen da: Kortak, Kortetan....

Oharrak

XABIER ARREGIren azalpena: Baserri ezberdinek dituzten kortak pilatzen dira gune honetan. Sasoi hartan, sail hau baserri ezberdinek erabiltzen zuten. Horretarako, sail osoaren erabilera urte biz baten txandakatu egiten zuten. Sistema hau aldatzea erabaki zutenean, erabiltzaile ziren baserri ezberdinen artean banatu zuten saila"

KATASTROA: Sail mordo bat daude 17. poligonoan. Korta, Kortak eta Korteta izenak hartzen dituzte. Horrelakoak ere gertatzen dira: "Adi!17-484 partzelaren idatzizko erreferentzia Corteta bada ere, ahoz Kortak izena jasotzen du. Aitzitik, 17-468 partzelaren idatzizko erreferentzia Corta bada ere, ahoz Korteta deitzen zaio. Datu base honetan, beraz, ez da datuak jasotzerakoan akatsik egon, horrela badirudi ere.", "a medias e indiviso con la otra mitad, ocho porcioncitas de terreno, parte calvo y parte helechal en el monte Quericeta y paraje llamado `Corteta´...", "Y otra porción del terreno llamado también CORTA, helechal del término IROITA…", "Otro trozo de terreno helechal y jaral de haya en el indicado monte de Quericeta y paraje llamado `Corta´..." "Otro trozo de terreno helechal y jaral en el mismo monte y paraje, de figura trinagular,...", "…terreno helechal llamado CORTA, en el término de IRUZOTA…" "…terreno helechal llamado CORTETA …"