Baserri-izenen seinalizaziorako, maparako... Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeari kontsultatutakoa. Kasuren batzuetan Euskaltzaindiak ez du irtenbide zehatza proposatu izan, aukerak planteatu izan ditu edo gomendioa eman izan du.
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547211.3 Y4775906 [D_49542] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Buruñao |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Buruñondoazpikoan bizi naiz, Buruñondoazpiko lagunak ditut, Gure ama Buruñondoazpikoa da, Buruñondoazpikotik etorri naiz, Buruñondoazpikora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Buruñondoazpikoako lagunak ditut, Gure aita *Buruñondoazpikokua da, *Buruñondoazpikoatik etorri naiz, *Buruñondoazpikoara noa |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Bestelako izenak | Eguzkibegi(a) |
---|
Koordenatuak | X544123 Y4775551 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Arautzeari buruzko azalpenak |
Zalantza izan dugu Izozearra ala Izuziarra jarri. Bergarako Euskera liburuan, Izotz Zearra. Izuziarra honen jatorritzat, denek esaten dute "Izotz zearra" dela, "Eguzki begia"rekin oposizioan. Elgetan ere bada izen bereko auzoa: B5Mren arabera, ISUSIGARRA; Euskadi.net-en IZUZIGARRA. Bi auzoei (Elgetakoari eta Bergarakoari) izen bera eman beharko genizkieke. Elgetan badira beste auzo batzuk ere ZEARRA osagaia dutenak eta besteetan Euskadi.net-en ZEARRA hautatu da: Larrabilzearra, Arantzetazearra/Arantzetaziarra… "Izuziarrian" esaten da; beraz, A artikulua du. Datu basean ez da idatziz jaso -earra/-iarra osagaia duen toponimorik. Katastroan agertzen da behin: "parcela de terreno monte en el termino de Isusiarra" 5/77 partzela. Datu horiek kontuan harturik eta Euskaltzaindiaren proposamena jarraituaz, Izozearra aukeratu dugu.
|
---|
Auzoa | Ubera |
---|
Elem. geografikoa | AUZUNEA |
---|
Hizkuntza erabilera |
Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (egun, bizkar...) bezala deklinatuko da: Izozearra, Izozearrak, Izozearrari, Izozearrean, Izozearreko, Izozearretik, Izozearrera
|
---|
Ikusi | Isúziar (berba). |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X550522 Y4775850 [] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2011 |
---|
Auzoa | Elosua |
---|
Elem. geografikoa | AURKINTZA (paraje, termino...) |
---|
Oharrak |
Katastroan partzela mordo bat dago izen honekin lotua: "...en el término de Eguieder...". Ahoz Eider, Eidar eta Egieder jaso dira sarrien baina Egibar ere bai eta idatziz sarrien Eguieder baina baita Eguidar/Eguiedar eta baita, kasuren batean, Eguibar ere.
|
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X544589.2 Y4775932 [D_49408] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Ubera |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da eta, beraz, izen arruntak (mendi, etxe...) bezala deklinatuko da: Bolua, Boluak, Boluari, Boluan, Boluko, Bolutik, Bolura |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X547471 Y4776546 [D_49550] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Buruñao |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Etimologia | Gorosti + ola |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A berezkoa du hitzak eta, beraz, deklinabideko kasu guztietan mantenduko du: Gorostola, Gorostolak, Gorostolari, Gorostolan, Gorostolako, Gorostolatik, Gorostolara |
---|
Ikusi | OLA etxe izenetan (book page). |
---|
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Noiz:al., 08/07/2006 - 15:17, nork:estepan
Koordenatuak | X542473.2 Y4774222 [D_50134] |
---|
Arautze egoera | Lehenetsia, Euskaltzaindiarekin aztertua |
---|
Arautze data | 2002 |
---|
Auzoa | Angiozar |
---|
Elem. geografikoa | BASERRIA |
---|
Hizkuntza erabilera | Amaierako A artikulua da. Beraz, lekuzko kasuetan, NON kasuan izan ezik, galdu egiten du A hori. Bestalde, hitzak lehendik -KO baduenez, NONGO kasuan ez da KO errepikatzen. Hala, beraz, honako hau da erabilera egokia: Jauregigañekoan bizi naiz, Jauregigañeko lagunak ditut, Gure ama Jauregigañekoa da, Jauregigañekotik etorri naiz, Jauregigañekora noa... Ostera, okerrak dira honelakoak: *Jauregigañekoako lagunak ditut, Gure aita *Jauregigañekokua da, *Jauregigañekoatik etorri naiz, *Jauregigañekoara noa |
---|