Adjektiboak

2. bakar, bakárra. (c). adjektiboa. Bakarrik dagoena edo ari dena.   Solitario, -a, tratándose de plantas, casas, etc. Idurixo oso etxe bakarra dok, etxaukak besteik inguruan. Klem. Basoko lanerako persona bakarra urrixa jartzen dok. Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten ei die. (c). esaera.
bákarti, bákartixa. (b). adjektiboa. Beti bakarrik ibiltzen dena.   Solitario, -a. Etzeukan lagunik; oso bakartixa zan. Zenbaitek Azen.: bakárti, bakártixa ere bai.
bakeráko, bakerákua. (d). adjektiboa. Baketsua, bakezalea.   "Pacífico. Gizon bakerakua beti.
1. baketsu, baketsúa. (b). adjektiboa. Pacífico, -a. Oso persona baketsua zan zuen ama. Sin. bakeóso.
1. baldar, baldárra. (a). adjektiboa. Traketsa.   Torpe. Oso ibillera baldarra dauka orrek./ Ondo baldarra aiz pelotan. Ibiltzen edo lanean, batik bat. Ik. moldékaitz, trákets, aldrebes.
baldres, baldresa. adjektiboa. (Eibar) "Descuidado en el vestir. Nai beste diru euki arren beti agertu zan baldresa.
1. balíente, balíentia. (b). adjektiboa. Ausarta. Balientia izan bia da arek ein zebana eitteko.
2. balíentia. (c). adjektiboa. Baliotsua, kalitate onekoa. Txaketia balientia zuan auraxe. Etxakixat nun galdu eban./ Kotxia erosi dau, eta balientia gaiñera. Adinekoei entzuten zaie bakarrik.
banan-banako, bana-banakuak. adjektiboa. (Antzuola) "Ederrak, bikainak, aukeratutakoak. Banan-banako sagarrak dauzku aurten./ Antzuolan zelako mutillak... olaxe banan-banakuak dae, e!
2. bándera, bánderia. (d). adjektiboa. "Chica fácil. Ori da neska banderia, gero!" (Lar Antz) .
2. bapez, bapeza. (d). adjektiboa. Se dice de las personas que no valen para nada. Ez lanerako gogoik, ez ganoraik, auraxe da personia bapeza./ Ain persona bapezik etxuat ezautu. Mugatuan ia bakarrik. Ik. ezebez.
4. bápo, bápua. (c). adjektiboa. Ederra, itxura onekoa.   Hermoso, -a. de buena presencia, excelente. Gizon bapua dago oinddio Iñasio./ Bizimodu bapua daroia orrek. Mugatuan bakarrik. Etim.: «guapo» (?)
baránda, barandía. (c). adjektiboa. Pertsona bihurri, lotsa gutxiko eta ausartengatik esan ohi da.   Dícese de las personas inquietas, desvergonzadas y decididas. Tiene sentido peyorativo. Oin sosegauta dago baiña gaztetan baranda majua izandakua da./ Etortzen zan nausixa. Gure Meltxoran ondorian gorputz da anima, Luis, etxeko semia. Ará, zuan baranda bat demasa. Eli.
2. bargazta, bargaztía. (c). adjektiboa. Emakume sorgina, lotsagabea. Sarri neskatilez esan ohi da, hain zentzu gogorrik gabe; maitekiro, zenbaitetan.   Desvergonzada, descarada. Ezta neskatilla txarra, baiña bargazta xamarra. Ik. bargáztona.
1. barregarri, barregarríxa. (b). adjektiboa. Barre eragiten duen pertsona edo gauza.   Gracioso, -a. Kikio oso barregarrixa da./ Oso txiste barregarrixak dazki.
2. barregarri. (b). adjektiboa. Ridículo, -a. Nora zoiaz soiñoko barregarri orrekin?
1. barri, barríxa. (a). adjektiboa. Nuevo, -a. bárri-bárri egon. (c). esapidea. Berria eta esperientzia gabea izan, lan baten adibidez.   Ser novato; en el trabajo, por ejemplo. Oinddio barri-barri neuan da astolan guztiak neuretako izate zien./ Barri-barri zeuan bat jarri zeben nausixakin berba eitteko. barriz-barriz asi. (c). esapidea. BARRIN BARRIZ, BARRIXAN BARRIZ. Hutsetik hasi.   Empezar de cero. Ainbeste urtian lan batera oittuta gero, asi ari oiñ barriz-barriz./ Kiebra jo eta barrixen barriz asi bier izan auen. (Lein.).
3. barri, barríxa. (b). adjektiboa. Recién. Ogi au ein barrixa da./ Kotxe erosi barri batekin etorri da. Aditzaren atzetik.
barríketa gutxíko, barríketa gutxikúa. (c). adjektiboa. BARRIKETABAKO (EIB.). Pertsona serio eta arduratsuengatik esan ohi da.   Dícese de las personas serias y responsables. Alabaik zarrena langillia ta barriketa gutxikua da.
barriketalári, barriketalaríxa. (c). adjektiboa. BARRIKETÁTSU, BARRIKETOSO, -A. Jarduntsua.   Hablador, -a. Langile ona da, baiña barriketalarixa be bai. Ik. barrítxu, berbátsu, jardúntsu.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.