Adjektiboak
2. áurrera, áurreria. (d). adjektiboa. Aurreratua. Haurrengatik eta oso aurreratuak datozen uztengatik esan ohi da, batik bat. Precoz, adelantado, -a. Santiao sagarrak zien, oso aurreria izen, iittetarako azixa belztuta zeren. JJp./ Errekatik aruzkuan jeneralian zan aurreriao. Euzki begixaua ero. Jenerua lenao etorri, bedarra ta beintzet. JJp./ Gure Juanita, txikittan, oso aurreria zan; zazpi urterako berak jartzen zeban bazkaixa./ Gure neskatillia oso aurreria dago; bi urte ta badaki berbetan.
Mugatu singularrean, ia beti. Ant. átzera.
autubátzaille, autubátzaillia. (c). adjektiboa. (Eibar) Esamesak kontatzeko zaletasuna duen pertsona. Entrometido, -a, reportero, -a. Alde guztietara eltzen zan a, gure lagun autubatzaillia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana.
azaiñoso, azaiñosúa. (c). adjektiboa. Azainak, azioak egiten zalea. Etxaukan idea zuzen bat. Azaiñoso utsa zuan.
3. azal, azála. (c). adjektiboa. Sakontasun gutxiko platerez esan ohi da. Zer etarakoittut bazkaltzeko, sakonak ala azalak?/ Plater azalak gutxi erabiltzen die gurian. Sin. zapal. Ant. sakon.
azáltsu, azaltsúa. (c). adjektiboa. Azal asko eta mamin gutxi duena. Pellejudo. Aurten oso azaltsuak dare babak.
Ant. mamíntsu.
azárre, azarría. (c). adjektiboa. Handia, galanta. Grande, robusto, -a. Aspalditxuan ikusteke neukan, da gizona azarria dago Juakiñ./ Mozkor azarria arrapau giñuan./ Eztok azarre-azarria, baiña artu ein biako juau.
Mugatuan beti, adibideko azarre-azarria modukoetan izan ezik. Substantiboa artikuluaz edo gabe: gizona azarria edo gizon azarria.
5. azi, azíxa. (c). adjektiboa. Crecido, mayor. Antoniok oiñezkero bastante seme azixak dauzka. Neska-mutikoei buruz erabiltzen da batez ere.
2. azkarri, azkarríxa. (d). adjektiboa. (Eibar) Inteligente, despierto. Zuk saldutako txakurrak azkarrixa urten desta./ Mutill azkarrixa oiñ artu doguna morroitzat. (Etxba Eib)
ázkor, azkórra. (d). adjektiboa. Lurrari buruz esaten da hau lehorra dagoenean eta erpilak apurtzen ez direnean labratzerakoan. Dícese que lo está la tierra de labranza cuando ésta queda reseca. Don.
azúrbaltz, azúrbaltza. (c). adjektiboa. Kanpotik etorritako erdaldunei erasten zitzaien mespretxuzko deikera. Término despectivo sinónimo de belarri-motz Iru azurbaltzekin burrukan ein najuan. Ik. belárrimotz.
azúrrestu, azúrrestua. (c). adjektiboa. Hezurdura estuko abereez, behiez batik bat, esaten da. Azurrestua eta pelaje eskaxekua da, baiña esne-bei ona.
2. babálora, babáloria. (c). adjektiboa. Memeloa, geldoa, mokoloa. Edozer gauzagatik barre egiten duen pertsona, lasaia, maliziarik gabea. Lelo, -a, soso, -a. Se dice de las personas que se ríen por nada, tranquilas y sin malicia. Nora joango aiz ba babalora onekin, esandako guztia sinisten jok eta. Oso despektiboa ez den arren injenuoengatik esan ohi da. Oso gutxi erabilia gaur egun.
1. baju, bajúa. (a). adjektiboa. Altura gutxikoa. Bajo, -a. Batzuk altuak eta beste batzuk bajuak.
baju ibili. (c). esapidea. BAJU IKUSI. Eskas, ez ondo, ibili. No andar bien, no rendir a plenitud. Aspalditxo onetan Indurain baju samar dabill./ Gaur baju ikuste aut. Ze, atzo nun izan zuan parrandia?
2. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Zurbila. Aurpegiko kolore txarra duenari kolore bajua daukala esan ohi zaio. Dícese del color enfermizo. Eztakitt arek beste zeoze eztaben izango, oso kolore bajua dauka. Ik. kolóriak bajáuta.
3. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Adjetivo que se aplica a mentalidade significando "baja", "atrasada", "mezquina". Etxokoneko astuak arto batzuk jan zotsalako juezera jo juan. Oixe dok mentalidade bajua eukitzia. Baita entzun daiteke persona bajua, portatzeko modu bajua eta horrelakorik.
bákan, bakána. (d). adjektiboa. Bakarra, galdua. Gorosti bakanen bat beti egoten da piñu artian. Gutxi erabilia.
1. bakar, bakárra. (b). adjektiboa. Bera izan zan lagundu zostan bakarra./ Neukan erloju bakarra galdu ein jatan. Hitz konposatu ugaritan: seme bakar, alaba bakar, anka bakar, etab.
2. bakar, bakárra. (c). adjektiboa. Bakarrik dagoena edo ari dena. Solitario, -a, tratándose de plantas, casas, etc. Idurixo oso etxe bakarra dok, etxaukak besteik inguruan. Klem. Basoko lanerako persona bakarra urrixa jartzen dok.
Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten ei die. (c). esaera.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.