Adjektibo despektiboak
aberáskillo, aberáskillua. (b). adjektiboa. (despektiboa.) Aberatsa, zentzu despektibo samarrean. Ricachuelo, -a.
Errixan bazeren iru edo lau aberaskillo, nai zeben guztia eitten zebenak./ Aintxiñan aberaskilluak izandakuak die orrek.
afántsu, afantsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Proiektu zoroz betea. Baita, itxurakerietan ibiltzen dena. Afanoso, -a, ostentoso, -a. Oiñ majo kalmauta dago baiña gaztetan tamaiñoko afantsua izan zuan ori. Zentzu despektiboa du.
2. agarrau, agarráua. (a). adjektiboa. (despektiboa.) Zekena. Agarrado, -a. Txikito bat pagatzeko baiño agarrauaua dok. Ik. siku, ximur.
2. aizetsu, aizetsúa. (c). adjektiboa. (despektiboa.) Haize asko duen pertsona, proiektu zoroz betea. Se dice de las personas fantasiosas y casquivanas.
Anai gaztia oso aizetsua zan eta Ameriketara joan zan. Sin. áize.
2. alamoduzko, alamoduzkúa. (c). izenlaguna. (despektiboa.) Nola-halakoa, kalitate txarrekoa. Deficiente
Orduko labadorak pe alamoduzkuak zittuan da
aldíkona, aldíkonia. (d). adjektiboa. (despektiboa.) Aldakorra, aldiak, boladak dituen emakumea. Etzaittez geixegi fixau, aldikonia da aura ta.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.