Adjektiboak

artuzále, artuzália. (d). adjektiboa. (Eibar) "Amigo de dádivas. Artuzália, baiña zailla emoteko orduan.
ártzekodun, ártzekoduna. (d). adjektiboa. (Eibar) Hartzekoa duena, dirua zor zaion pertsona.   Acreedor, -a. Artzekodunen igesik ezkutau zan amendik eta geixago ez da ikusi.
© Josu Okina
ásero. (d). adjektiboa. Nasai. Arropei eta zapatei buruz bakarrik entzun dugu.   Holgado. Zapata asero xamarrak erosi mutikuei, azten dare ta./ Prakak oso asero dauzkat. Antzina ohitura zen zapatak, arropak eta abar asero xamarrak erostea, luzaroan balio izan zezaten. Etim.: ase+-ro (atz. modala), ziurrenik.
astákerten, astárkertena. (c). adjektiboa. Kirtena.   Majadero, -a. Zuek zate astakertenak, zuek. Ik. astákillo, astapíku.
2. astápiku, astápikua. (c). adjektiboa. Majadero. Ik. astákerten.
astápotro, astápotrua. (c). adjektiboa. ASTOPOTRO. Ausarta, kirtena.   Bragado, aguerrido, gamberro. Astapotro bat zuan bizikletan./ Kuadrilla orretakuak astapotro batzuk dittuk. Segun eta nola esaten den, izan daiteke edo ausarta edo kaskajoa. Ik. astákerten.
2. asto, astúa. (a). adjektiboa. Estúpido, -a. ignorante, bruto, -a. I aiz personia astua.
ástun, astúna. (a). adjektiboa. Pesado, -a. Turroia oso astuna da estomagurako. Ant. áriñ. Ik. kapárra, pixútsu, probárri.
2. atrásau, atrasáua. (b). adjektiboa. Atrasado, -a. Ori munduko gauzaik atrasauena dok.
2. atrebídu, atrebidúa. (a). adjektiboa. Ausarta.   Atrevido, -a. Daukan edaderako oso atrebidua da.
3. atso, atsúa. (c). adjektiboa. Neskatila berritsuengatik esaten da.   Se dice cariñosamente por las niñas picoleras. Zuen Irati ori atsotxo bat dok (edo atsotxo bat einda jaok). Atxotxo esaten da gehiago.
3. átzera, átzeria. (d). adjektiboa. Atzeratua. Haurrengatik batik bat.   Retrasado, -a. Txikittan ori oso atzeria zan da ikusi oiñ noraiño aillegau dan. Ik. áurrera, atzerátu.
5. atzerátu, atzeratúa. (b). adjektiboa. Atrasado, -a. Oso paraje atzeratuak dare Galizian.
ául, áula. (c). adjektiboa. Makala.   Fofo, débil, de poca fuerza, consistencia o voluntad. Gero ta aulago nago aspaldian./ Sagar onek aul xamarrak die (mamin harrokoak). Ik. aról, débill, mákal.
1. aundi, aundíxa. (a). adjektiboa. ANDI. Grande. Oso adinekoei ANDI ere entzun dakieke inoiz. Nere amandria-bisabuela zan Larrañaa Andiko alabia. Hil. Hilarik AANDI dio beste behin (Ik. "aundixa izan"en azpian). Hilarik berak AAUNDI dio hurrengo esaldian, enfasia eman nahirik edo: Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. komentario 1 aundíxa izan. 1. aundíxa izan. (c). esapidea. Harritzekoa izan, ironiaz, alderantzizkoa adierazi nahiz. Aundixa dok pa beti igual izatia./ Aundixa da ba ori be zuri pasau biar izatia. Ik. gogorra izan. 2. aundíxa izan. (c). esapidea. Haundiustekoa, harroskoa izan.   Se dice, con cierta sorna, de los que se creen superiores. Orrek bere denpora guztian izan die aundixak./ Oiñ il ddan Gaiñeko Bitor, da Laudazko Julianan gizona, aandixak orrek! Aaltuak! Jarri eskillara armailletan, elizpekuan kanpora begira ta, ogixa jan danba-danba, ta mutill galantak. áundixak eiñ. (c). esapidea. Matrakakeriak, parrandak, etab. egin. Urte ederrak pasau giñuzen guk an, aundixak eindda e. Eli.
2. aundi, aundíxa. (c). adjektiboa. Ona, ohizkoa ez dena.   Extraordinario, -a. Orduan Donostiara joatia gauza aundixa izete zan./ Errentiakin juten zienian eskillara-buruan emote i eben arrautza bi ta baso txiki bat bete ardao, eta ogixa. Da aura aundixa. Hil. Ik. gránde. jente áundi, jente aundíxa. (c). Gente importante. Funziño demasak euzken, eta jente aundixa. Hil.
2. aundigúra, aundiguría. (c). adjektiboa. Harroa. Sin. aundínai.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.