Adjektiboak
aózabal, aózabala. (b). adjektiboa. Esan behar eztakoak edo ganoragabekokeriak esaten dituena. Imprudente en el hablar. Eziozu kasoik eiñ, aozabal utsa da ta. aozabalik egon, geratu. (c). esapidea. Txundituta, liluratuta egon, geratu. Aozabalik egon giñustan denpora guztia Azoreetan ango paisajiakin.
1. apáiñ, apáiña. (d). adjektiboa. Txukuna, dotorea. Elegante. Oso gizon apaiña zan. Gutxi erabilia. Adberbio gisa gehiago.
Sin. dotóre, txukun.
1. apal, apala. (d). adjektiboa. Makurra, bajua. Zenbait hitz konposatutan ia bakarrik. Gacho, bajo. Casi exclusivamente en ciertas palabras compuestas. Behi izen oso erabilia da «Apala», adarrapalei ematen zaiena. Ik. adárrapal, belárriapal. bélarrixak ápal-ápal eindda. (c). esapidea. Con el rabo entre piernas. Frontoian diru guztiak galdu ta belarrixak apal-apal eindda urten giñuan.
2. apal, apála. (c). adjektiboa. Umila. Modesto, -a. Oso mutil jatorra da, apala ta langillia. Adineko jendeak normalean umill erabiltzen du eta gutxitan apal.
apárt, apárta. (b). adjektiboa. Ederra, bikaina. Estupendo, -a, hermoso, -a, extraordinario, -a. Everestera joateko aukera aparta izan neban, baiña pasaporteik ez./ Beixa aparta daukau saltaixan./ Aurtengo udia ezta apart-aparta izan. Mugatuan ia beti.
2. aprezíau, apreziáua. (b). adjektiboa. Apreciado, -a, estimado, -a. Sasoi artan oso apreziaua zan oillaskua./ Ezta oso apreziaua errixan.
1. aprópos, apropósa. (b). adjektiboa. Egokia, aukerakoa. Idóneo, -a, adecuado, -a. Oixe da zuretako abrigo aproposa./ Egualdi aproposa dago plaiarako. aproposéko, aproposekúa. (c). Aproposen esanahi berarekin inoiz entzuten bada ere, ez dakit hiztun txarrena eta berri samarra ez den. Aproposeko egualdixa tokau jakun Italian./ Aura izango litzake alkate aproposekua. Sin. aukeráko, egoki.
araetsu, araetsua. (c). adjektiboa. ARETSU (EIB.). Arenoso, -a. Ango ariatza, aretsua; are garbi fin-fiña mariaberan, urriñeraiñok. (Etxba Eib).
ardiérren, ardierréna. (c). adjektiboa. Beti atzean gelditzen denari esan ohi zaio. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina. "Se dice del último, del que demora, del que queda rezagado." (Etxba Eib). Emen dator, alakon baten, gure ardi-errena. Azen.: ardíerren ere bai.
ardigáldu, ardigaldúa. (c). adjektiboa. Bakartia, inori jaramon asko egin gabe ibiltzen dena. Artaldekoa gogora ekarriz, jakina. Persona solitaria, que no hace mucho caso a los demás.
Nun ete da gure ardigaldua?
ardurátsu, arduratsúa. (b). adjektiboa. Responsable, cuidadoso, -a. Zure semia oso arduratsua da ikastolan. Ant. ardúrabako.
árgal, argála. (c). adjektiboa. Flakoa, mehea. Flaco, -a, delgado, -a, esmirriado, -a. Luzia ta argala da. Gutxi erabilia. Bere lekuan flako edo igar esan izan da.
fiua/ezpala baiño argalaua izan.. (c). esapidea. Oso argala izan.
2. argi, argíxa. (a). adjektiboa. Azkarra. Inteligente, espabilado, -a.
Oso seme-alaba argixak dauzkazu.
4. argi, argíxa. (a). adjektiboa. Claro, -a, tratándose sobre todo del color. Jertse argi bat zaroian. argi egon. (a). esapidea. Bistan egon, nabarmena izan. Estar claro. Argi dago gizurretan dabillena./ Argi zeuan ze nai zeban. argi eta garbi. (b). esapidea. Clarísimo. Argi eta garbi esan notsan.
5. argi, argíxa. (c). adjektiboa. Paraje ageri eta eguzki-begiez esaten da. Dícese de los parajes soleados.
Elusuko Norde-auzua paraje argixa da izan, aldapatsua izatia eze./ Zuen etxia toki argixauan dago guria baiño.
6. argi, argíxa. (d). adjektiboa. Janariari gatza, piperra, ozpina, alkohola edo beste edozein bizigarri asko botatzen bazaio prestatzeko orduan, argixa dagola esan ohi da gero. Dícese de la comida que ha sido aderezada con mucha sal, pimienta, vinagre, alcohol, etc. Mazedonia argi-argixa dago. Zer, Cointreau botillia jausi jatzu ala?/ Ensaladia argi samarra dago, baiña ez jan ezinddakua./ Ara, don Karlos; nik e gauza argixa jateko gogua eukitzen dot. (SM Ezten).
áriñ, aríña. (a). adjektiboa. Pisu gutxikoa. Ligero, -a. Oillolumia baiño ariñaua da./ Pelota ariñekin obeto jokatzen dot. Zenbait hitz konposatutako bigarren elementua. Ant. ástun. Ik. burúariñ, egiñáriñ, erreariñ, kaskáriñ. oillolumia baiño ariñaua. (c). esapidea. Oso arina.
ontza baiño ariñaua. (d). (Oñati) Oso arina. "De menos peso que la lechuza." (Izag Oñ).
arlóte, arlotía. (b). adjektiboa. Nagia, narrasa, ganora gutxikoa. Vagabundo, -a, desarrapado, -a. I beziñ persona arloteik etxuat sekula ikusi.
1. arol, aróla. (d). adjektiboa. I. Ahula. Fofo, -a, hinchado, -a, poroso, -a, de poca fuerza, densidad o consistencia. I aiz personia arola. Baita gaixotasunezko gizen faltsuez edo barrutik usteldutako arbolez ere. Gutxi erabilia.
Ik. ául.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.