Adjektiboak
amots, amótsa. (c). adjektiboa. AMUTS, MOTS. Kamutsa. Desafilado, romo. Kutxillo au oso amotsa dago.
1. animóso, -a, animosúa, -ía. (b). adjektiboa. Adoretsua, animo eta umore onekoa. Animoso, -a.
Oso animosua zuan zuen aittajuna./ Beti izan da aura andra animosia. Sin. adoretsu.
ankábakar, ankábakarra. (b). adjektiboa. Hanka bakarra duena. El que tiene una sola pierna. Ankabakarra da gure tio Luis, bestia gerratian moztu zotsen da.
ankálaru, ankálarua. (d). adjektiboa. Txanka mehea; hanka meheak dituena. Ankameia be bai tta ankalarua be bai. Txankameia be bai. Don. Ia galdua. Sin. txánkame, ánkamee. Ik. láru.
2. ánkamee, ánkameia. (d). adjektiboa. Ganora gutxiko edo tanta meheko euriagatik entzun dugu behin edo berriz. Eurixa asi dau baiña ankameia. Zaparrara eder bat artuko leuke kanpuak.
ankámotz, ankámotza. (b). adjektiboa. Hanka bat motza duena. Cojo, -a, pernicorto, -a. Mahaiagatik ere esaten da.
ankamotz geldittu, ibili. (c). esapidea. ANKAMOTZ. Gauza bat ongi amaitu gabe utzi edo zerbaiten faltan gelditu. Quedar una cosa a medias, a falta de algo. Aurten jaixak ankamotz geldittu die, “Egan” ezta etorri tta./ Souak ondo sastu ezian beti ankamotz ibiliko ga.
ankázabal, ankázabala. (b). adjektiboa. Hankak oso zabal botatzen dituena. El/la que camina con los pies muy abiertos. Jesus Aranzabal, lepoluze ankazabal esan ohi genuen txikitan. Jesus Aranzabal, «Irukutxo», Angiozarko karrerista, gure idoloa zen.
2. anpólai, anpólaixa. (d). adjektiboa. Neska ederrez esan izan da anpolaixan modukuak direla eta horrelakoak.
Neska anpolarixa dago zuen alabia. (Etxba. Eib.).
2. ánpor, anpórra. (d). adjektiboa. Pertsona gizen eta baldarrari esan ohi zaio. Dícese de la persona gorda y torpe. Aspaldixan ikusi barik neukan Pedro, eta aura dago anporra, aura.
1. antiguál, antiguála. (c). adjektiboa. ANTIGUALEKÚA. (C). Antzinako erakoa. Modatik eta erabileratik aspaldi pasatua. Anticuado, -a. Oinddio be sotaniakin dabill ori? Ori da pertsonia antiguala./ Oiñddio ik antigualeko mentalidadia daukak./ Andra-gizon koittau arek pe ondo antigualekuak die.
2. antigual, antiguála. (c). adjektiboa. Antzinakoa. Antiguo, -a. Gauza antigualak saltzeittue denda orretan./ Erretratu antigualak ikustia gustatze jakuela ta. Eli./ Antigualeko gauzak gustatze jako./ Antigualeko moduan dauke sukaldia./ Galdara orrek antigualekuak die.
Ik. aintxiñáko.
ántzu, antzúa. (c). adjektiboa. Umerik egiten eta esnerik ematen ez duen aberea edo pertsona. Antzutasuna pasakorra edo betirakoa izan daiteke. Estéril. Animal o persona que no pare y no da leche. Ardi antzuak aparte dauzkau./ Bei ori antzua da eta okelara saldu biakou./ Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr. Pertsonei buruz erreparoz erabiltzen da.
ántzu egon. (d). Antzutasun egoeran egon. Baita, aberea ernari ez egon estali berria izan arren. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: “ernai dago ero antzu dago”. Don. Ik. ernári, bueltau.
ao zatarréko, ao zatarrekúa. (c). adjektiboa. AO ZATAR. Malhablado, -a. Erdeldun orrek e, ao zatarreko jentia dala, beti maldeziñua ta, zea ta. Don./ Ao zatarra don auraxe be ba, solamentian.
Sin. min zikiñeko. Sin. mín zatarréko. Ant. mín garbíko.
aóbero, aóberua. (b). adjektiboa. Exajeratzeko ohitura duena. Exagerado, -a. Zazpi kiloko erbixa arrapau zebala esan juan aobero arek./ Kontulari ona da, baiña aobero xamarra.
aófiñ, aófiña. (b). adjektiboa. Mokofina. De paladar exquisito, gourmet. Onetik bakarrik jaten dau aofiñ arek.
aózabal, aózabala. (b). adjektiboa. Esan behar eztakoak edo ganoragabekokeriak esaten dituena. Imprudente en el hablar. Eziozu kasoik eiñ, aozabal utsa da ta. aozabalik egon, geratu. (c). esapidea. Txundituta, liluratuta egon, geratu. Aozabalik egon giñustan denpora guztia Azoreetan ango paisajiakin.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.