Adjektiboak
2. agarrau, agarráua. (a). adjektiboa. (despektiboa.) Zekena. Agarrado, -a. Txikito bat pagatzeko baiño agarrauaua dok. Ik. siku, ximur.
3. agiri, agiríxa. (c). adjektiboa. Bistan dagoen gauza edo lekuaz esaten da. Dícese de la cosa evidente, de lo que salta a la vista, del lugar muy visible, etc. Gauza agirixa da alkarrekin asarretuta dabitzena/ Oso leku agirixan dago Agarregoikua. agiríxan egon, geldittu, etab. (c). esapidea. Argi eta garbi egon, gelditu. Quedar patente, al descubierto, estar a la vista. Agirixan geldittu da zeiñek dakixen fubolian da zeiñek ez./ Agiri-agirixan eukitzeittue diruak.
áiñube, áiñubia. (c). izena. Eguzkiak jotzen ez duen parajea. Laiotza. Umbría, lugar sombrío, que no entra el sol. Mendikute basarrixa benetan paraje aiñubian dago./ Etxia eitteko, aiñubia baiño euzki-begixa obe. Laiotz ere entzun izan dela dio Don.k Ant. euzkí-bégi. Ik. izotzálde.
3. áize, aizía. (b). adjektiboa. (despektiboa.) Buruarina, txoriburua, haizetsua. Casquivano, -a. Zure alaba ori aize xamarra da. Sin. aizetsu.
1. aizetsu, aizetsua. (b). adjektiboa. Haize asko duena edo haizea dabilen lekua. Ventoso. Babak aizetsuak izaten die./ Paraje aizetsua da zuen basarrixa.
aldákor, aldákorra. (b). adjektiboa. Erraz aldatzen dena. Voluble, mudable. Oso umore aldakorra dauka Felixek.
aldíkona, aldíkonia. (d). adjektiboa. (despektiboa.) Aldakorra, aldiak, boladak dituen emakumea. Etzaittez geixegi fixau, aldikonia da aura ta.
aldista, aldistie. adjektiboa. (Aramaio) Alde batera nahiz bestera jarduten duen pertsona. Ik. aldikona
3. aldrebes, aldrebesa. (b). adjektiboa. Baldarra, moldakaitza. Torpe. Berbetan ondo aldrebesa intzan txikittan./ Fubolian i baiño aldrebesagoik etxuat sekula ikusi. Sin. moldékaitz, baldar. astua atzeraka baiño aldrebesaua. (c). esapidea.
3. ale, alía. (b). adjektiboa. Izenaren ondoren jarririk, handia, galanta. Colocado detrás del nombre, grande. Egundoko neska alia azi da Miren./ Arek arrapau juan mozkor alia./ Etxuat sekula ikusi alako plaia aleik. Ik. garau (esanahi berdina dute, baina garau pertsonez bakarrik entzun izan dut). Ik. garau.
álegre, álegria. (c). adjektiboa. ALEGERE (ARAM.). Alaia. Alegre. Aretxek zien jaixak, eta alegriak gaiñera e, alegriak. Sot. (AA BergEus, 334. o.). / Oso gizon alegria zan./ Kantu baten! Orduen alegeriaue zan munduoi oin baiño. (Orm Aram). Alai hitza ulertzen da, baina erabili ez.
álkaso, álkasua. (d). adjektiboa. Zerbaitetarako aproposa, egokia. Adecuado para algo. Edurra kentzeko atxurra eztok alkasua. Klem. Etim.: gaztelerazko "al caso" ziurrenik.
1. alper, alperra. (b). adjektiboa. ÁRPEL. Nagia. Vago, -a, perezoso, -a. Argixa da baiña alperra. Hitz honen deribatu guztiak ere arpelekin esaten ditu zenbaitek, batez ere Ubera-Elgeta aldean. Sin. nagi (erabiliagoa) Sin. nagi. Ik. zuri. Alperrantzat jana eta langilliantzat lana sekula eztia faltako. esaera. (Lar Antz). pentsatzeko baiño alperraua izan. esapidea. Oso alperra izan. Noiz izan aiz ba i argixa? Pentsatzeko baiño alperraua aiz ta. (SM Ezten).
amazúlo, amazulúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Amakoia. Apegado, -a a su madre Amazulo utsa da ta lagunartia komeni jako. Aittazulo, amandriazulo, etab. ere bai.
amokó, amokúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Amuaz harrapatutako arraina. Amoko legatza askokin obia ostiangua baiño. (Etxba Eib).
amórragarri, amórragarrixa. (b). adjektiboa. Gogaikarria, nazkagarria. Latoso, -a, indignante Orren aitta be amorragarrixa galanta izan zan bere denporan.
2. amorratu, amorratúa. (b). adjektiboa. Porrokatua, saiatua. Muy aficionado, -a. Kazari amorratua da Eustakio. Sin. porrokátu.
3. amorratu, amorratúa. (b). adjektiboa. Rabioso, -a. Txakur amorratu batek ainka ein zotsan. . Ik. txákur amorratu.
amots, amótsa. (c). adjektiboa. AMUTS, MOTS. Kamutsa. Desafilado, romo. Kutxillo au oso amotsa dago.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.