Botanika

© Jaione Isazelaia
karráskilla, karráskillia. (d). izena. . Rhamnus alaternus. Aladierno. Orduan karraskilla-ura erate eban jentiak. Karraaskillia da, osto berde-berdia eukitzen dau. Egosi tta aretxen ura. Odola meetzeko ei da aura. Mertz. Hiru bat metro hartzen duen sastraka, gehienetan haritzaren inguruan hazten dena. Bere hostoak sikagarri bezala erabiltzen dira eta azala kaka egiteko. karráskilla-ura lehenago asko hartzen zen infusioan. komentario 1 Sin. sorbéltz.
© Jaione Isazelaia
katú lóra, katú lóría. (d). izena. . Stachys lanata. Stachys. komentario 1
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
kéixa, keixía. (a). izena. . KEISA. Prunus avium. Gerezia, geriza arbola. Cereza, cerezo. Keixia be artikulu zera da, ona, muebletarako ta daneako balio dau keixiak. Sebas. Zuhaitzari keixa-arbola ere bai. Adibidean ikusten denez, materialetarako ere ona da bere egurra. Zenbait gerezi klase: abade keixia, Amerika keixia, anpolai gorrixa, anpolai beltza, dultzakeixia, garagar keixia, goizkeixia, goizkeixa gorrixa, goizkeixa zurixa, keixa zurixa, keizberia, kinddia, kindda garratza, txori keixia. komentario 1 Ik. Gábonetan kéixak. keixak sasoian. (c). esapidea. Gauzak bere sasoian (egin behar direla). Nobixiakin joan da oporretara. Badakizu, keixak sasoian. keixapian egin. esapidea. "Modalidad de caza.   Egunargittu aurretik keixa baten albuan ipini eta keixak jatera datozen txorixak harrapatzia." (SB Eibetno)
© Jaione Isazelaia
killárra, killarría,. (b). izena. . ILLÁRRA, IÑARRA, KIÑERRA. Calluna vulgaris. Brezo. Ikusten denez, aldaerak ugari dira eta badira hitz hauek /a/ berezkorik gabe esaten dituztenak ere: KILLAR, ILLAR, I komentario 1
© Jaione Isazelaia
kíndda, kinddía. (c). izena. . GINDA. Gerezi mota bat.   Guinda. KINDDA GARRATZA ere bada. komentario 1
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. kípula, kípulia. (a). izena. . Allium cepa. Cebolla.
kípula bédar, kípula bedárra. (d). izena. . Ajo de oso. komentario 1 Ik. zapó-kípula.
© Jaione Isazelaia
kíru, kirúa. (d). izena. . Cytisus scoparius, Cytisus cantabricus. Lore horia duen eztaka gabeko ota antzekoa.   Retama negra, escoba. Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau. Eta eitten da paraje euzkialdetan, da lur onian, lur fiñian. Don. Kirueta lekuizenak badira inguru honetan. Sin. itxuski-latz(?), gisats (Eib.). Sin. itxúski-látz, éskoba.
klabéliña, klabéliñia. (a). izena. . KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel. Ik. basóklabeliña, frantzía-klabéliña.
koniflóra, konifloría. (b). izena. . KOLIFLORA. Brassica oleracea botrytis. Coliflor. Laster konifloria sartzeko sasoia. Azen.: koníflora ere bai. komentario 1
© Ezezaguna
koróso, korosúa. (b). izena. . Russula virescens?. Perretxiko berdeargi tantoduna, oso estimatua. Korosua dok berde tantotxoduna. Gibelurdiña ta korosua bi dittuk e, bi klase. Don. Latineko izena gibelurdinaren berdina da, itxura denez, baina guretzat desberdinak dira. Korosoa, txapel ederreko perretxiku berde argia da, tarte zurixkekin, gibelurdina, askoz ere ilunagoa delarik. Perretxikurik estimatuenetakoa da. Urdiña, berriz, berdea da. komentario 1 Ik. gibélurdiñ, úrdiñ, urdiñ.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
korósti, koróstixa. (b). izena. . KÓSTEI. Ilex aquifolium. Gorostia.   Acebo. Au zan estimauena burtardatzak eitteko. Denporan baten Albiña ta Jarinto aldetik-eta bazien Araba aldian arbola aundixak, eta andik ekartzen zebela. Gure aittai entzuten notsan e, gure aittajunak-eta juten ziela ara, ardazgeixak ekartzera. Astuakin. Jun ara ta bi trongo ipiñi astuai albotan da. Don. Hosto eztakadunak eta aletxo gorriak dituen zuhaixka ezaguna. Gaur gutxi eta ttattarrak gelditzen dira. Gabon apaingaritzat erabilia izanak kalte haundia egin die. Lehen arbola handiak ere ba ziren eta burpartiketarako, adibidez, erabiltzen ziren.
koskábillo bédar, koskábillo bedárra. (d). izena. . Celidonia menor. Ik. potro bédar.
© Asier Sarasua
kukúfraka, kukúfrakia. (c). izena. . KUKUPRAKA. Digitalis purpurea. Digital. Erdaraz "calzones de cuclillo" ere deitzen zaio. Txilina bezalako lora gorri mordoa du ilaran zintzilik. Zelaietan, basoetan eta baita oso mendi garaietan ere aurki daiteke. Bihotzeko gaitzentzat oso erabilia. Oso gogorra denez, medikuaren agindupean bakarrik erabili behar omen da. komentario 1
© Ezezaguna
kúletro, kúletrua. (b). izena. . Amanita caesarea. Kuletoa, gorringoa.   Oronja. Gaina gorria eta azpia hori argia duen perretxiku estimatua. Kirten barrenean arrautza koskolaren antzeko estalkitxoa du. Gaztainadia gustatzen zaio. Sin. górringo.
© Ezezaguna
kúletro fáltsu, kúletro faltsúa. (c). izena. . Amanita muscaria. Kuleto faltsua.   Falsa oronja. Goikoaren antza du, baina tanto zuriak izaten ditu gainean, eta azpia eta kirtena zuriak. Ugari hazten da pinudietan. Pozoitsua da.
lanpátza, lanpatzía. (d). izena. . Artium minus. Lampazo. Ik. lapa.
© Jaione Isazelaia
© Asier Sarasua
1. lánperna, lánpernia. (b). izena. . Macrolepiota procera. Galamperna. Txapel handiko perretxikua, jende gehientsuak jaten duena. Sin. galanperna.
2. lar, lárra. (a). izena. . LÁAR, NAR (LEIN.). Rubus sp. Arantza.   Zarzal, zarzamora. Egundoko larrak dare gure etxostian. Ekialdera arantza eta mendebaldera lar erabiltzen da. Lar erabiltzen dutenentzat arantzak elorrarantza esan nahi du. Sin. arantza. Ik. elórrarantza, laárdei, sási.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.