Hiztegia
zapédar, zapedárra. (d). izena. . stellaria media. Pamplina. Batez ere soroan hazten den belar txarra. Lur asko jaten duen sustrai zabal-zabala du. Sin. bedar nárras, miárma bédar.
zápi. 1. zapi, zapíxa. (c). izena. Trapo, pañuelo, lienzo. —Zapi berbia erabili izan dozue? —Bai, lenguak asko ala be, zapixa. Trapuai, sukaldekuai, esku-zapixa ta; buruko paiñolua ero..., baiña zapixa be bai. Ero zapi bat ortarako-ero, ontarako-ero. —Klem./ —Gero an, ixipulia ta pasatzeko egoten zien zapi batzuk esegitta. Sot. Hitz galdu samartua da. Ordez trapu entzuten da eskutakoa denean eta paiñolo bestelakoa denean.
Ik. burúko zápi, eskú-zápi. 2. zapi, zapixak. izena. (Eibar) "Colada; total de prendas y trapos: sábanas, camisas, ropas de cama... (SB Eibetno). Erreka baztarrian, harri bat lagun zala, joten ziran zapixak. Eta gero bedartzan ipini eguzkixak zurittu zeixan. Ubitxa inguruko zelaixak zapiz jositta egoten zittuan, eguzkixak urtetzen zeban bakotxian. Politta izaten zuan." (SB Eibetno).
3. zapi, zapíxa. (d). izena. Pañal antiguo. Zapixa iru puntako tela puxketa bat, aurretik eta atzetik lotuta, gerrixan lotuta; aura ipintzen jako ba albotara zikinddu ezteiñ. Zapixan gaiñetik paxia gerrixan; bueltan-bueltan paxia. Paxian gaiñetik mantia. Mantetan batzen zan. Don.
zapí-banasta, zapí-banastia. (d). izena. Lixibako arropa erabiltzeko banasta. Beste bat, etxetan danian egoten zuan lenao, zapi-banastia. Aura lixibia einddakuan erropia erabiltzeko. Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala. Don. Ik. bánasta.
zapínddu. 1. zapinddu. (d). du aditza. Astindu, jo; zibita edo makila batez, batik bat. Zibitta batekin zapinddu zeban neskatillia.
2. zapinddu, zapinddúa. (c). izena. Zurra, azotaina. Aittajunak ikusten badau ze ein ddozun ikusikozu zelako zapinddua artukozun.
zápla. 1. zapla. (b). Belarrondokoaren onom. Maixua etorri tta zapla!, kriston belarrondokua.
zípli eta zápla. (c). adberbioa. Belarrondoka. Umiekin zipli eta zapla ibiltzen da.
zípli-zápla. (b). onomatopeia. Bi belarrondoko, bata alde batean eta bestea bestean edo. Bi belarrondoko emun zostan zipli-zapla. 2. zapla. (b). Kolpera zerbait esan edo erakustearen onom. Onom. del decir o mostrar algo de repente. Ein zotsan faltsukerixia zapla!, arpegira bota zotsan danen aurrian.
zaplatéko, zaplatekúa. (b). izena. ZAPLASTEKO. Belarrondokoa. Bofetón. Ixilik ezpazare zaplateko bat emungotsut.
Ik. belárrezkiñako, belárrondoko, matrailléko, zaplára.
zapo. 1. zapo, zapúa. (b). izena. Sapo. Oiñ ezta ikusten len beste zapo.
Emun da kendu, zapuak ankia kendu. esaera. "Norbaiti gauza bat eman eta gero kendu egin (nahi) bazaio, hartu duenak esaera hori esaten du, emandakoa ezin dela kendu adieraziz. Normalean umeen artean esaten da." (Lar Antz) mutiko zapua!. esapidea. MUTIKO ZAPUA esan ohi da "mutiko demoniua" zentzuan. Erredios, etxostak pa zigarruak arrapau mutiko zapuak... Mutiko-rekin bakarrik entzun dut. Ben.k mutiko batek apaizari "zapo amorratua" deitu ziola diosku antzinako ipuin batean. Dotriñaik e, preguntau ta ez jakiñ, da. " zapua euki. esapidea. Ikusiezina, gorrota euki. Orrek egundoko zapua jotsek alkarri.
zapue zirixen baiño igerraue. (c). esapidea. (Leintz) Oso igarra. Lehenago zapoa zirian sartu eta ortuan lehortzen uzten omen zuten, auskalo zergatik edo zertarako.
2. zapo!. (b). interjekzioa. Bale-baleka jokoan, "pagatzen" den lekura joan eta "egiteko" esan ohi dena. Formula con la que "se hace" en el juego del escondite. Peru, zapo! Ik. balé-báleka.
zapó-kípula, zapó-kípulia. (d). izena. . alium ursinum. Ajo de oso. Zuztar patataduna du eta lora zuria. Sin. suba bedar. Sin. kípula bédar, zapo-bédar.
zapó-érdera. ZAPA-ERDERA. 1. zapó-érdera, zapó-érderia. (c). izena. ZAPO-BERBETA. Neska-mutikoek erabili ohi zuten kodigo sekretua, silaba bakoitzaren atzean pa, -pe, -pi... jarriz, adibidez: Txa-pa, kur-pu, ra-pa = txakurra. Ingurukon batek ez entenditzia nai giñuanian zapo-erderan eitte giñuan. Sin. zapo-berbeta. 2. zapó-erdera, zapó-erderia. (d). izena. Gaizki hitz egindako erdera. Castellano mal hablado. Zapo-erderia eitten dau orrek. Klem.
zapo-kántu, zapo-kantua(k). izena. Canto de sapo. Zapo-kantuak etxostek lo eitten laga. Pluralean, batik bat.
zapokeríxa, zapokerixía. (d). izena. Ruindad, vileza. Ori zapokerixa ori eztostak neri eingo orraittio.
zapo-perretxiko, zapo-perretxikua. (c). izena. Jateko balio ez duen hainbat perretxiko motari ematen zaion izena.
zapósaltoka. Txorromorroka-ren antzeko jolas bat ote zen uste du Don.k. "Primero saltoka"ren beste izen bat ote?
zapotsu, zapotsua. adjektiboa. (Eibar) Rencoroso. Urtetan bere gaizkiñak aztutzen ez dittuan zapotsua dozu a gizona. (AAG Eibes).
zápotz. ZAPOTX, ZAPUTS. 1. zapótz, zapótza. (d). adjektiboa. Normala baino txikiagoa dena. Landareez, batik bat, baina baita beste edozertaz ere. Lo que es más pequeño de lo normal; sobre todo hablando de plantas, pero también de personas y animales. Achaparrado, -a, pequeñajo, -a. Normala baiño txikixaua danian; landara bat ero personia be bai. Urte askuan gutxi azittakua ero, zapotza. Klem./ Klase iguala izen arren arbola batzuk orri aundixaua izeten dabe ta beste batzuk zapotzaua./ Hori katuori zaputsa geratu da. (SB Eibetno). Ik. zapózta. 2. zaputs, zaputsa. adjektiboa. (Eibar) Peludo, abultado. De mucho pelo pero de poca carne; sobre todo animales como el conejo, cordero...