Hiztegia
bélarri. 1. bélarri, bélarrixa. (a). izena. Oreja, oído. Kanturako belarri onekua da.
Sasixak belarrixak dauzke. esaera. "Gutxien espero dugun tokian ere norbait egon daiteke, eta kontuak entzun ditzake." (Lar Antz). belarri garbixak euki. esapidea. "Urrutitik entzuten duenarengatik edo entzun behar ez duena entzuten duenarengatik esan ohi da. Belarri garbixak dauzka Mari Karmenek." (Lar Antz).
bélarrixak berótu. 1. belarrixak berotu. (c). esapidea. Norbaiti luze hitz egin, zerbaitetaz konbentzitu nahian, norbaitegatik gaizki esaka, etab. Calentar los cascos a alguien. Batek esan da esan da esan jardun, da entzun da entzun da entzun eitten dabenai, belarrixak berotu eitte jakok. Zeozeaittik e, beste bateaittik gaizki esaka ero: belarrixak berotu jotsak arek. Klem.
2. belarrixak berotu. (c). esapidea. Jo, zapindu. Pegar, zurrar. Mutikua!, etortzen banok orra neuk berotukostat belarrixak.
bélarrixak etára. (b). esapidea. Sacar las orejas, zurrar. Aittajuna etortzen bada belarrixak etarakosku.
belarrixak makurtu. esapidea. "Apaldu. Etzeuan ze iñik; entzun biarrekuak entzun, belarrixak makurtu ta etxea etorri giñan." (Lar Antz).
egaran itteko mooko belarrixak. esapidea. "Belarri haundiak. Egaran itteko moduko belarrixak jeuzkan." (Lar Antz) 2. bélarri. estepan. (c). Belarri-zabala, belarri-handia. Umeen artean gaitzizen eta burla gisa erabilia. Orejudo, de orejas grandes o salientes. Usado como burla y apodo entre niños. Ama, danak “Belarri” esaten doste./ “"Belarri"kin noia bakaziñotara. Ik. belárrizabal, Kápelas. 3. bélarri, bélarrixa(k). izena. Orejera(s) del arado. Bi izaten ditu.
belárriapal, belárriapala. (d). adjektiboa. Belarriak behera begira dituena. De orejas gachas. Bikixak izan arren txal bat belarritentia da eta bestia belarriapala. Abereengatik batik bat, baina pertsonengatik ere esan daiteke. Ant. belárritente. Ik. apal.
belarrigogor, belarrigogorra. (Eibar) "Musikarako belarri ona ez duena.
Belarrigogorra izan arren, beti kanturako prest.
belárriko miñán bédar, belárriko miñán bedárra. (c). izena. . BELARRI-BEDAR. sedum album. Belarri belarra, teilatu belarra. Uva de gato. Teilatu gainetan eta egiten den kaktus tankerako landare potolotxoa. Laminetan egoten da eta hauek estutu ezkero sendagai den ura botatzen du. Bere izenak dionez belarriko mina kentzeko erabiltzen da, baina oso indartsua da eta, beraz, kontuz erabiltzekoa. Rhodiola rosea delakoari ere ematen zaio izen hau; landatuta ikusi dugu zenbait baserritan. Erabilpen berdina du.
belárrimotz, belárrimotza. (b). adjektiboa. BELARRIMOTX. Erdaldunengatik esan ohi da (zen?) mespretxuz. Los que se sienten xenófobos lo dicen de los castellanos. Len kanpotarrak zien belarrimotzak, oiñ bertakuak.
Ik. azúrbaltz, máketo.
belárritente, belárritentia. (d). adjektiboa. Belarriak gora begira dituena. De orejas tiesas. Ant. belárriapal.
belárrizabal, belárrizabala. (c). adjektiboa. De orejas salientes. I be txikitan belarrizabala itzan. Ezizen edo burla bezala. Ik. bélarri, Kápelas.
belátxinga. 1. belátxinga, belátxingia. (c). izena. Pyrrohcorax graculus. Bela mokohori eta hankagorria bandadatan ibiltzen dena. Grajo, chova. Rioja aldian belatxinga bandara galantak ikusten die.
2. belátxinga, belátxingia. (c). izena. Corvus monedula. Grajilla. Belea baino txikiagoa. Sin. bela txiki.
beláun, beláuna. (a). izena. Rodilla.
belaun gorrixetan jarri. esapidea. "Belauniko, praka eta galtza barik." (Lar Antz).
belaunbíko. (a). adberbioa. De rodillas. Belaunbiko egon nitzan kastigauta.
belaunbiko jarri. (a). aditza. Arrodillarse. Oiñ belaunbiko jarri ta errezau.
beláundu. (d). da aditza. Eroritako landarea (artoa, garia...) berriro zutitu arkua eginez. Levantarse el trigo, el maíz, etc., caído, formando arco. Artua udabarrixan aiziak bota zeban da oin belaunduta dago.