Botanika
ábeto, ábetua. (c). izena. . Abies alba. Izaia. Abeto. Abetuak eta dia zer aundikuak, lurra aberasten dabenak. Juantxo.
ábixa, ábixia. (c). izena. . ARABIXA. Vaccinium myrtillus. Arándano. Abixia esaten jau guk orri. Or zuen aldian eztok ezautuko; amen Mixoalde ta San Migeloste mendi orretan dok ori asko. Ardixak eta oso gustora jaten daben plantia dok ori. Don Metro erdi inguruko sastraka, ardo koloreko fruitu txiki, jangarri, borobil, koroedun, gozo-garratza ematen duena. C bitamina asko omen du. Mermelada eta horrelako gauza gozoak egiteko aproposa. Sin. berro-máats.
3. agíña. (c). izena. . Taxus baccata. Tejo. Orri iraunkorreko konifera. Gutxi daude eta beste arbola mota batzuen artean egon ohi dira. Batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Bere hazi gorri mamitsua ez, beste guztia pozoitsua du. Oso adartza zabalekoa. Nekez hazten da, baina bi mila urte inguru bizi daitekeela uste da.
aillórba, aillorbía. (c). izena. . AILLURBA. Trigonella foenum-graecum. Alholva. Sekulabelarra, alpajea edo pagotxa bezala erein izan da soroetan, gero ebaki eta lehortu ondoren etxeratzeko. Ebakialdi bakarra ematen du. Belar hau jan berri duen aberearen haragi, esne edo eta arrautzak oso gusto berezia hartzen du, aillorba gusto txarra.
aingéru lóra, aingéru loría. (d). izena. . Calendula arvensis.. Hilerri-lilia. Maravilla silvestre. Pare bat arrabete luzeko belarra, petalodun lore zuri txikiak dituena. Inguru hauetan begiko mina kentzeko erabili izan da.
Calendula arvensis.
aitóna bédar, aitóna bedárra. (d). izena. . Agrimonia eupatoria. Agrimonia. Behetik gora, sailean, ale txikiak izaten ditu. Katarroa biguntzeko erabiltzen da gehienbat, eta hortik datorkioke izena. Zenbaitek badirudi zan bedarrari ere horrela deitzen diola. Azaldu beharrekoa da aittajauna esaten dela Bergaran, eta ez aitona.
2. áitz, áitza. (a). izena. . ÁRITZ. Quercus robur. Haritza. Roble. -Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil. ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako. Ik. ámetz, zúaitz.
áitz amerikáno, áitz amerikanúa. (b). izena. . Quercus rubra. Roble americano. Iparramerikar jatorrikoa, parketan, zelai barrenetan, etab. ikus daiteke. Azal leun, zidar kolorekoa du. Sin. amérikaitz.
aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa. (d). izena. . Polypodium interjectum. Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek.
aitz-pérretxiku, aitz-pérretxikua. (c). izena. . AITZ-PÉRRETXIKO. Russula lilacea (?). Gibelurdinaren antzekoa.
aixélbuztan, aixélbuztana. (b). izena. . AIXELBUZTEN, AIXERBUZTAN, AIXALBUZTAN, AIXEN, AIXEN BEDAR. Equisetum arvense. Azeri-buztana. Cola de caballo. Lora gabeko landarea, arrabete edo bi luze, izai txiki baten antza du. Eztainuzko ontziak garbitzeko erabili izan da eta horregatik Euskal Herriko zenbait tokitan eztainu belar deitzen zaio.
1. aixén, aixéna. (c). izena. . Clematis vitalba. Aihena. Liana igokari guztiei ematen zaien izena. Zenbait informantek Clematis vitalbari deitzen dio, basozigarroari, alegia. Nombre genérico de las trepadoras. Para algunos, concretamente, clemátide. Ik. basózigarro.
aixén áundi, aixén aundíxa. (d). izena. . Calystegia sepium. Corregüela mayor. Lore zuri kanpai itxurakoa du landare igokari honek.
aixén txíki, aixén txikíxa. (d). izena. . Convulvulus arvensis. Corregüela menor. Igokaria nahiz narraskaria da, eta oso kaltegarria soro eta ortuentzat. Kanpai formako lorea zuria edo horia izan ohi du.
1. alamoduzko, alamoduzkúa. (c). izenlaguna. . Egokia, apropos xamarra. Adecuado Txamarra baten premiñan nago. Donostiara juaten naizenian alamoduzkoik ikusten bot, erosi eingot./ Ointxe alamoduzko mutil bat topatzen bajonat ezkondu ta kitto.
alárgun bédar, alárgun bedárra. (d). izena. . Aconitum napellus (?). Acónito (?). Oso pozoitsua da eta hortik datorkioke izena. Zorriak akabatzeko ere erabili izan da. Uste dugu "acónito" delakoa dela, nahiz eta ezin izan dugun seguru zehaztatu. Zortziehun metrotik gora hazi ohi da landare hau.
albérretxiko, albérretxikua. (b). izena. . Prunus armeniaca. Albérchigo, albaricoque. Gure etxazpiko alberretxikua aurten be bete-bete eindda dago. Baserri zenbaiteko pareta kontran ikus daitekeen fruta arbola. Ik. fríxku.
álbitz, albítza. (b). izena. . ÁLMITZ. Brachypodium pinnatum. Lur pobre, itzaltsu edo kare gutxikoetan hazten den belarra. Belar arrunta da, baina lehorragoa, animaliek ere jaten ez dutena. Txakurrek tripako minez daudenean botaka egiteko jaten omen dute. Astoek ere jaten dute.
albóraka, albórakia. (d). izena. . ALBÁRAKA. Ocinum basilicum. Albahaca. Lehen erromeixara albarakia eruaten zan paparrian usain gozua eukitzeko. (SB Eibetno). Gehienbat lorontzietan hazten den landare loreduna. Metro erdi inguru hazi ohi da eta limoi usain gozoa du. Pizgarria da. Haurra izan duten emakumeei esnea ugaritzeko ere erabili izan da.
álerze, álerzia. (c). izena. . ÁLERTZE, ALERZIA. Larix decidua. Leku garaietan dezente dagoen konifera, neguan orria galtzen duena. Alerce. Intxorta aldian alerzia sail ederrak dare./ Aiziak piñu ugari eretxi dau, baiña alerziaik ez. Bi moduetara mugagabean. Sin. piñu zúri, piñú-álerze, -ia.
algárratz, algárratza. (d). izena. . AGÁRRATZ, AGÁRRATX. Ribes uva-crispa.. Agracejo. Ale garratz-garratzak ematen dituen sastraka. Landaturik hartzen da hemen
Ribes uva-crispa.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.