Botanika

© Jaione Isazelaia
algárratz, algárratza. (d). izena. . AGÁRRATZ, AGÁRRATX. Ribes uva-crispa.. Agracejo. Ale garratz-garratzak ematen dituen sastraka. Landaturik hartzen da hemen Ribes uva-crispa.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
álkaze, alkazia, álkazia. (b). izena. . Robinia pseudoacacia. Acacia. Iru alkaze —edo alkazia— botaittut./ Alkazia berez etortzen da errekonduetan./ Alkazia astuna da puxkat, burtetxiak eta eitxeko be, gogorra burdixan armazoia eitxeko, baiña puxkat astun samarra. Berez astuna. Sebas. Errekondoetan, batik bat, hazten den egur oso gogorreko zuhaitza. Adar eztakadunak ditu. Hesolak egiteko primerako egurra. Hesolaren punta berrogei bat zentimetro erre, ondoren sartu, eta bizi guztirako da. Kamioiei beheko euskarria egiteko ere erabili izan da, baina beste gauza gutxitarako balio du. Lanerako txarra, gogorra; ez du batere gozotasunik eta zart egiten du.
almórrana bédar, almórrana bedárra. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Zuztar oso luze eta handiak omen ditu. Zuztarra, xehetu eta almorranaren gainean jartzen da. Zenbait baserritan landatu ere egiten da.
© Jaione Isazelaia
álpaje, álpajia. (c). izena. . Medicago sativa. Alfalfa. Sekula-belarra bezala, soroetan ereinda hartzen den belar forrajeroa. Ebakialdi ugari ematen du, moztu eta berehala etortzen baita berriro. Zelaia hiru edo lau urte egoten da ematen. Lore morea du. Dauzkan bitaminei esker eskorbutoa saniatzen omen du, baita giltzurrunetako harriak deuseztatu ere. Zenbait etxetan sekula-belarrari alpaje zabala esaten zaio eta alpajeari alpaje luzia.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
altz, altza. (a). izena. . Alnus glutinosa. Aliso. Errekondoetan eta leku urtsuetan hazten den zuhaitza. Altza maietzeko ilbarrixan bota bia da, iraungo badau; bestela usteldu eitten da. Juantxo. Altzak eztauka bihotzik da esaera, ez du enborrak erdian izan ohi duen muinik, alegia. Maiatzeko ilberrian ebakiz gero oso egur gogorra da; gurdi-partiketarako ere erabil daiteke, baina ondo zaindu behar da, bustitzen bada laster usteltzen da eta. Oso egur arina. Aitzur-kirtenetarako erabiltzen da, adibidez, eta garai batean artazi-kirtenak egiteko ere bai. Hostoak eta azala oin izerditsuak sendatzeko eta oiak gogortzeko erabili izan dira.
© Jaione Isazelaia
amar mandamentu lora, amar mandamentu loria. (c). . Passiflora caerulea. Pasionaria común. Landare igokaria, udan lore asko ematen duena.
2. ameraun, amerauna. . Clematis vitalba. Clemátide. (SB Eibetno).
ámetz, amétza. (c). izena. . Quercus pyrenaica. Melojo, rebollo, carvallo negro. Haritz mota honi hostora begiratuta igartzen zaio, sartu-une oso handiak baititu. Haritz normala baino gutxiago hazten da eta egur bastoagoa du, baina hobeto aguantatzen ditu lur altu, pobre eta hotzak. Haritzaren ezkurrak aile luzea du, ametzarenak, aldiz, oso motza. Ametzaren azalpeko mintz gorria, egosita, ganaduak errepeetan izaten dituzten garitxoak sendatzeko erabiltzen da. Don.k dio ona dela burtardatzak, pikatxoi kirtenak eta horrelakoak egiteko. Ik. áitz.
anis bédar, anis bedárra. (d). izena. . Foeniculum vulgare. Milua.   Hinojo. Gizonaren altura edo handiagoa har dezakeen belarra. Anis usain handia du. Haizeak botatzeko, txiza eragiteko, jateko gogoa berpizteko eta emakumeei esnea gehitzeko erabili izan da. Sin. míllu.
antzargári, antzargaríxa. (d). izena. . BROMUS STERILIS. Lasto bat da. Burua ateratzen du eta handik besotxoak, hariak, botatzen ditu. Txikia denean ganaduak jaten du, baina handi egindakoan ez. Pestea da sororako, baina laster ihartzen omen da. Lur onak gustatzen zaizkio.
ápio bédar, ápio bedárra. (d). izena. . APIXO. Apium graveolens. Apio acuático. Bi urte behar ditu hazten eta hiru lau arrabete hartzen ditu. Kirtena adartsua eta barrutik hutsa da. Berde distiratsua, perrexil usain oso gogorra du. Lur hezetan hazten da. Puxika, giltzurrun, gibel, erreuma eta abarrendako ona omen da. Mota bera, baina ortuan hazia, handia, azoketan saltzen da, kanpotik ekarrita, batik bat. Ik. errúda.
© Jaione Isazelaia
arabóta, arabotía. (c). izena. . ARAOTA, ARABAOTA. Juniperus communis. Epurua.   Enebro, ginebro. Juniperus communis. Mendietan, goi samarrean batik bat, ugari dagoen sastraka. Orri zorrotz eta tenteak ditu baina ez eztakarik, oteak bezala. Jinebra egiteko erabiltzen diren fruitu txiki borobilak ematen ditu. Errez gero oso usain ona uzten du. Sin. ipuru (Eib.). Sin. ipuru.
áran, arána. (d). izena. . Endrina. Ik. elórrarantza beltz, okán txímillo.
1. arantza, arantzía. (a). izena. . Rubus sp. Zarza, zarzamora. Masustak ematen dituen lahar eztakadun ezagun eta ugaria. Gure sasietako erregea. Zenbaitek arantzari sasi deitzen badio ere, Bergaran sasiren esanahia zabalagoa da, "maleza", "zarzal", orokorki izendatzeko erabiltzen baita. Rubus sp. Sin. lar.
2. arantza, arantzía. (c). izena. . Crataegus monogyna. Ik. elórrarantza zuri.
© Jaione Isazelaia
arátuste lóra, arátuste loría. (d). izena. . Narcisus bulbocodium. Narciso. Udaberrian lehenengotariko lora. Aratuste inguruan azaltzen da.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. arbi, arbíxa. (a). izena. . Brassica napus. Nabo. Neguko ganadu-jan betikoa. Erremolatxa buruak luzexkak diren bezala, arbiarenak borobilkoteak. Arbigarak —"grelos"— oso estimatuak dira Galizian "lacon"arekin batera jateko. Lore hori polita ateratzen du udaberri aldera eta txoriak oso gogoko dute arbi hazia. Sin. nabo (Eib.) Ik. arbitxíki, frantzes-árbi. arbi-atala trabau. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. Arbi-atala trabau jakok. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da.
árnika bédar, árnika bedárra. (d). izena. . ÁRNIKA. Chelidonium majus. Celidonia. Ik. iódo bédar.
artáputz, artapútza. (c). izena. . Ustilago zeae unger. Tizón de maíz. Artaburuari inoiz hazten zaion perretxikotxoa, heltzen denean hauts beltz eta usain txarreko bihurtzen dena.
artátxiki, artátxikixa. (d). izena. . Panicum miliaceum. Mijo. Artoa Ameriketatik ekarri aurretik, arto mijoari esaten zitzaion. Gero, Ameriketatik ekarritakoa nagusitu zen eta izena ere bereganatu zuen. Orduan, artatxiki edo artaxee hitzak asmatu ziren mijoari deitzeko. Egia esan, gaur ia ezezaguna da landare hau gure artean, eta izena baserritar ilustratu samar batzuek bakarrik ezagutzen dute.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. árte, artía. (c). izena. . Quercus ilex. Encina. Klima mediterraneoko zuhaitz tipikoa, Euskal Herrian, Kantauri isurialdean, batik bat, oso ugaria ez dena, kostaldeko leku karstikoetan izan ezik. Oso lodi eta itzaltsuak ikus daitezke, baina baita zuhaixkak ere arte-txaretan. Bere ezkurra oso estimatua dute txerriek. Etxegintzan, kaballuak (zur okerrak) egiteko erabili izan da. Ik. arte-txára.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.