Hiztegia
frankóliñ, frankolíña. (c). izena. Bhurinus oedicnemus. Paseko txoria; udazken aldera gauez entzun ohi dira bere zaratak. Alcaraván. Gaur gabian frankoliñ zaratak entzun die, pasau ezindda ero ibiliko zien itxuria.
frantses-katu, frantses-katua. (c). izena. (Oñati) "La jineta; se cogen en Aranzazu." (Izag Oñ).
Sin. katajineta. Sin. jíneta.
frantxulet. 1. frantxulet, frantxuleta. (d). Txirula, flauta. Flautia ikisi neban lelengo. Ta frantxuleta be bai. (Lar Antz)
2. frantxulet, frantxuleta. (d). adjektiboa. (Antzuola) "Pertsona arina, txoriburua, kaskal samarra, seriotasun gutxikoa" (Lar Antz). Bergarako gizon bati «Frantxulet» deitzen zioten; oso jarduntsua omen zen. Sin. kaskariñ, txilibitu.» (Lar Antz). Sin. kaskáriñ, txilibittero, txóliñ, txilíbittu.
frántzes. 1. frantzes, frantzésa. (a). izena. FRANTXES, PRANTZES. Francés. Nazionalitatea zein hizkuntza. FRANTXES dio Hilarik frantsesteko gerrateari buruz mintzatzerakoan: Ezin leike ointxe urte askuan frantxesak aguentau. Hil.
FRANTXES dio Hilarik frantsesteko gerrateari buruz mintzatzerakoan: Ezin leike ointxe urte askuan frantxesak aguentau. Beste batean PRANTZES dio. Prantzes be bastante, bastante arek. Gerrate danian Frantzian. 2. frantzes, frantzésa. (d). izena. Sagar mota bat.
frantzes-árbi, frantzes-arbíxa. (d). izena. . Goizagoko arbi mota bat. Buru txiki eta luzexka egiten du eta basto samarra omen da. Goizao etortzen dana, ereiñ be lentxuao eitten da. Don.
frantzes-gólda, frantzes-goldía. (d). izena. Bi norabideetan goldatzen zuen burdinazko golda gurpil gabea. Au zan buelta emutekua, alde batera ta bestera. Dana burdiñazkua. Don. Ik. golda áundi, zurgólda.
frantzes-téilla, frantzes-teillía. (d). izena. Teila mota bat, ohizkoa baino finagoa. Len pizarria ipintzen zuan, baiña oin pizarrian imitaziñua preparau eitten juek frantzes-taillian-da moduan. Don. Tailla dio Donatok.
frantzésteko gerrate, frantzésteko gérratia. (d). izena. FRANTXÉSTEKO GERRATE. Frantsesen kontrako gerratea, Napoleonen garaikoa, ziur asko. Honen oroitzapena gaurdaino heldu zaigu Eguzkitzako Hilariren bitartez, honek bere birramonari entzundakoak kontatu baitizkigu. La Francesada. Jeneralan zaldixen kortia egon i zan Gomozkortan, jeneralan etxia frantzesteko gerratian. Hil./ Frantxesak anka jaso zittuala ta, erretirau zala ta, kitto. Alaxe geratu i zan frantxesteko gerratioi. Hil. Ik. Gomózkorta.
Frantzía Euskál . (d). izen propioa. Ipar Euskal Herria. Frantzia Euskal Errixan zelai asko ta labrantza gutxi ikusten da.
frantzía-ípar, frantzía-ipárra. (d). izena. FRANTZI-IPAR, FRANTZI-AIZE. Ipar-ekialdetik jotzen duen haize hotza, hotzena. Viento del noreste. "Frantzí-iparra, frantzí-aizia:
frantzía-klabéliña, frantzía-klabéliñia. (c). izena. . Dianthus barbatus. Clavel chino. Bestea baino askoz lore txikiagokoa. Oso polita eta usain gozokoa. Begi nekatu eta minduak osatzeko erabili izan omen da.
Frefrísto. (d). izen propioa. Esaera da antzina formula honekin bataiatzen zituztela ijitoek beren umeak: Frefristo Frefristo, kasta gogorra, neskia baldin bada Maritxu, mutilla baldin bada Martintxo, ofizio enpliau, astobuztanmoztaille, ero txorroztaille, koño! Gure aita-zanari entzuna. Manolo Urbietak badu haur-kanta bat egina hitz hauekin. Frefristo hori zer den ez dakigu.
frénte, fréntia. (c). izena. El frente de guerra. Guretik pa frentia bistarauan zeuan. Klem./ Gure Txarako tio Kuban egon zuan gerran, zazpi urtian ero, eta itxuria frentia txarra zuan an be. Klem./ Gero frentera joan biar bera be. Klem.
frente emon. (b). dio esapidea. FRENTE EGIN. Aurre egin. Gure katuak frente emoten dotsa txakurrai. Sin. aurre egin.
freskátxona, freskátxonia. (c). adjektiboa. Arduragabea, freska, baina zentzu despektiboagoaz. Frescachona. Aspaldixan parrandia besteik eztabiñ e; freskatxona majua eindda ago i. Ik. fresko, -a.
fréskera, fréskeria. (c). izena. Esnea, gazta, haragia eta abar fresko samar, eta euli eta katuetatik babestuta eukitzeko izan ohi zen sare estuz eginiko kaxa. Fresquera. Nebera ere deitzen omen zitzaion.