Botanika

2. lar, lárra. (a). izena. . LÁAR, NAR (LEIN.). Rubus sp. Arantza.   Zarzal, zarzamora. Egundoko larrak dare gure etxostian. Ekialdera arantza eta mendebaldera lar erabiltzen da. Lar erabiltzen dutenentzat arantzak elorrarantza esan nahi du. Sin. arantza. Ik. elórrarantza, laárdei, sási.
larrósa, larrosía. (a). izena. . Rosa centifolia. Arrosa.   Rosa, rosal LARROSIA BAI Eztao arantza bareko larrosaik. esaera. "Bizimoduan ez da dena erraza, latza da." (Lar Antz).
© Jaione Isazelaia
lausárda, lausardía. (d). izena. . Erodium cicutarium. Alfilerillo del pastor. Muga bazterretan, istingietan, eta abar egoten da.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
lauzírien, lauzíriena. (c). izena. . Chamaecyparis Lawsoniana. Ciprés de Lawson. Bastante ugaria da gure lurretan. Basoren bat edo beste ere aurki daiteke, (Intxorta-txiki bidean, adibidez). Beste zipresen antz handikoa da, baina pinuburu txiki-txikiak ditu (zentimetroa ingurukoak edo txikiagoak). Zipresarenaren miniaturak dirudite. Etim.: "lawsoniana". Sin. piñu puntabera (Eib.).
létxuga, létxugia. (a). izena. . lactuca sativa. Lechuga.
libra ságar, libra sagárra. (d). izena. . Sagar mota bat.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
lilíxo, lilixúa. (c). izena. . LILIXO ZURI. lilium candidum. Azucena. San Juan sortan jarri ohi zen.
© Jaione Isazelaia
© Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco
líñu, liñúa. (c). izena. . Linum usitatíssimun. Lino. Da liñua be etxian artzen zan. Liñua erein dda; liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz./ Liñua ein bia da txistuakin, bustitta. JJp. XX. mende hasierara arte —1905-1920 tartean laga zitzaion— Euskal Herrian asko ereiten zen landarea, gero, prozesu luze eta nekoso baten ondoren ehuna egiteko. Eunak eun lan, dio esaerak. Gauza bat eunezkua dela esaten denean, linu hariz egina dela esan nahi da. Landareari lorea goizean zabaldu eta iluntzean itxi egiten zaio. Gaur egun ez dago hemen linu mota hau, baina bai beste basalinu batzuk, Linum bienne delakoa, esate baterako. Ik. eun. liñua jo. "Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ." (SB Eibetno).
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
1. lizar, lizárra. (a). izena. . Fraxinus excelsior. Fresno. Leku hezeetan, errekondoetan batik bat, egon ohi da. Fruitu berde, luze, zapalak izaten ditu pilan zintzilik. Jendeak uste duenez, lizarrak fruitu asko duen urtea emankorra izaten da. Ik. basalizar.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
llórona, llóronia. (c). izena. . LLORÓI, SAUZE LLOROI. salix babylonica. Sauce llorón.
lorá beltz, lora béltza. izena. . (?). Izena besterik ez dugu jaso. komentario 1
© Jaione Isazelaia
lora txíki, lora txikíxa. (c). izena. . Tanacetum vulgare. Tanaceto, lombriguera. Urrabotoiaren antzekoa, baina txikiagoa. Informante batentzat pitxi lora da, margarita, alegia. Ik. pitxí lora, urrabotóe, -i.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
loróri, lororíxa. (d). izena. . Taraxacum officinale. Diente de león. Sin. kardu ori.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
máats, maátsa. (a). izena. . Vitis vinifera. Uva. /a/ ahoskatzen da garbi-garbi. maátsa batu. (a). Vendimiar. Ik. maáts-bátze. maátsa erabilli. (c). esapidea. MAÁTSA IBILLI, EUKI, IZAN. Negozio handia izan. Taberna orrek dabill aspaldixan maatsa./ Trena kentzia Vergaresandako izan zan maatsa. maatsa zapaldu. (c). aditza. Prensar la uva. zapáldu. (a). du aditza. Pisar, aplastar.
© Jaione Isazelaia
madári, madaríxa. (a). izena. . Pyrus communis. Udarea, udareondoa.   Pera, peral. Madarira igota dabill mutikua. Beste fruta-arbolekin gertatzen den bezala, madari-arbola zein madari esaten da arbola bera izendatzeko. Zenbait madari klase: dukesia, goizagoko madarixa, margarita madarixa, marki madarixa, negu madarixa, pedro jose madarixa, santamaiña madarixa. 2 komentario Ik. mákatz.
© Jaione Isazelaia
máilluki, máillukixa. (a). izena. . MAILLUBI, MAILLABI (EIB.). Fragaria vesca. Marrubia.   Fresa Landatuak edo muga baztarretan-eta berez etortzen direnak. Azen.: maillúki ere bai.
© Jaione Isazelaia
máilluki bédar, máilluki bedárra. (d). izena. . Potentilla sterilis. Fresa estéril. Lurrean asko zabaltzen den belar narrasa. Mailuki landarearen antz handia du. Azen.: maillúki bédar ere bai.
2. makal, makála. (d). izena. . Chopo. Ik. txópo.
© Jaione Isazelaia
málba, malbía. (c). izena. . MALMA. Malva sylvestris. Malva. Bi malba klase daude, loraduna (gehien hazten dena) eta loragabea. Sendagintzan erabilia, enplasto moduan zein infusioan hartuta.
malbábisko, malbábiskua. (c). izena. . Althaea officinalis. Malvavisco. Luze-luze hazten den landare iletsu honek lore malba batzuk izaten ditu, eta gehienetan ur ertzetan sortzen da. Bere zuztarra katarrua biguntzeko erabiltzen da, egosi eta ura ezti apur batez hartuta.
© Jaione Isazelaia
mantzáliña, mantzáliñia. (c). izena. . MANTZANILLA, MANZANILLA (GAUR EGUN ERABILIAGOAK) . Chamaemelum nobile. Kamamila.   Manzanilla. Infusioan hartzen den landare ezaguna.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.