líñu

© Jaione Isazelaia
© Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco
líñu, liñúa. (c). izena. . Linum usitatíssimun. Lino. Da liñua be etxian artzen zan. Liñua erein dda; liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz./ Liñua ein bia da txistuakin, bustitta. JJp. XX. mende hasierara arte —1905-1920 tartean laga zitzaion— Euskal Herrian asko ereiten zen landarea, gero, prozesu luze eta nekoso baten ondoren ehuna egiteko. Eunak eun lan, dio esaerak. Gauza bat eunezkua dela esaten denean, linu hariz egina dela esan nahi da. Landareari lorea goizean zabaldu eta iluntzean itxi egiten zaio. Gaur egun ez dago hemen linu mota hau, baina bai beste basalinu batzuk, Linum bienne delakoa, esate baterako. Ik. eun. liñua jo. "Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ." (SB Eibetno).