Botanika

© Jaione Isazelaia
mantzáliña, mantzáliñia. (c). izena. . MANTZANILLA, MANZANILLA (GAUR EGUN ERABILIAGOAK) . Chamaemelum nobile. Kamamila.   Manzanilla. Infusioan hartzen den landare ezaguna.
marí lóra, marí lória. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Apaingarri gisa landatzen den lore honek pitxilore nagusiaren antz handia du eta ugari egiten da. Kolore askotakoa izan daiteke eta hazi marroi beltzizka du. Berez hazitakoa denean apur bat txikiagoa eta baldarragoa izaten da. komentario 1
© Jaione Isazelaia
matxíngarratz, matxíngarratza. (c). izena. . rumex acetosa. Acedera. Lehengo neska-mutikoek hartu eta haginkatu egiten zuten, belar honen gustu garratza dastatzeko. Oso zuztar sendoa dute eta arrak eta emeak izan daitezke. Sin. bedar gárratz.
© Jaione Isazelaia
máusa, mausía. (d). izena. . Sambucus ebulus. Yezgo. Intxusaren, flotaren, antzerakoa da oso itxuraz bai erabileraz, bere lora zuri eta guzti. Intxusa zuhaixka den bezala, mausa belar handia da, pertsonaren altura har dezakeena eta lur gozoak maite dituena. Asko erabiltzen da sudurrerako, eztarrirako eta baita labatibak egiteko ere. Bere mintzaz erretrapuak egiten dira.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
ménda, mendía. (b). izena. . BENDA. mentha suaveolens. Menta, mentastro. Bezperan mendak batu ganauak zaindduaz. Cel. Etxean usain gozoa euki nahi denean menda etxeratzea bezalakorik ez dago. Mendazko eskobak ere erabili izan dira honetarako. Oso ugaria da munetan eta etxe inguruetan. Sin. batan. Ik. mendáfiñ.
© Jaione Isazelaia
méndar, méndarra. (c). izena. . pulicaria dysenterica. Etxea garbitzeko erabiltzen de menda mota usain gabekoa. komentario 1 Sin. astoménda.
miárma bédar, miárma bedárra. (d). izena. . stellaria media. Pamplina. komentario 1 Ik. zapédar.
© Jaione Isazelaia
míllu, millúa. (d). izena. . NÍLLU, MIRILLU, MERILLU. foeniculum vulgare. Anis belarra.  Hinojo. Sin. anis bédar.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
mimósa, mimosía. (b). izena. . acacia dealbata. Mimosa. Apaingarri gisa lorategietan eta ikus daitekeen arbola ez oso handia. Alkaziaren tankerako hostoak eta lekak ditu.
© Jaione Isazelaia
miúra, miuría. (c). izena. . MÍUDA, MIGÚRA, MINGÚRA, MIRÚKA, BIGURI (LEIN.). viscum album. Muérdago. Mirukia, umeloixa botatzeko. Don. Arboletan hazten den landare parasito ezaguna, kalte handia egiten diena. Fruitu zurixka batzuk ditu. Ateburuetan jarri ohi da, oinaztarritik babesteko edo. Txahala egin duten behiei miura-ura eman ohi zaie ume-loixa bota dezaten.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
mízpilla, mízpillia. (b). izena. . MÍZPIRA. mespillus germanica.. Mizpira. Fruitua eta arbola. MIZPILLA-ARBOLA ere bai zuhaitzari.   Níspero. Baserri inguruetan, basoko bide bazterretan eta oro har, leku itzaltsuetan egon ohi den arbola txikia. Mizpilak ustelduta gero jaten dira. Berdetan oso mikatzak dira. Agura txiki belendriñ, bost bizar eta sei agiñ. esaera. (Oñati) (Izag Oñ). Mizpiraren igarkizuna.
moítta, moittía. (c). izena. . MUGÍTTA. arrhenatherum elatius. Tortero. Moittiak etxotsak arnasia artzen lagatzen lurrai. Don. Gehienek errosaixo bedaren sinonimoa dela badiote ere, batzuek zelaian hazten den belarrik arrunt eta ugariena dela uste dute. Sin. errósaixo bédar.
© Ezezaguna
moko bédar, moko bedárra. (d). izena. . pinguicula grandiflora. Grasilla. Leku umeletan hazten den belar hau neguan galdu eta udaberrian berriz agertzen da. Hosto iletsu eta koipetsuak ditu eta hauen bidez gerturatzen zaizkion euli eta zomorro txikiak harrapatu eta jan egiten ditu. Belar honen izena informante zahar batek bere aitajaunari entzundakoa da eta badirudi orain ez dela oso ezaguna.
© Ezezaguna
móstaza, móztazia. (d). izena. . sinapsis arvensis. Moztaza silvestre. Hilekoa etortzen ez denean belar honen hazien urarekin hankak garbitu eta handik gutxira etortzen omen da.
© Asier Sarasua
negu-zúza, negu-zuzía. (b). izena. . hydnum repandum. Ziza zuria.   Gamuza. Udazken-negu aldera gure pinudietan ugaria den perretxikoa. Azpian bizarra izaten du. Ona da jateko, baina lehor xamarra. Lehortzen utzi eta saltsei botatzeko ere erabiltzen da. Bilbo aldean oso estimatua. Eibarren pago-zuzari esaten zaio horrela.
nískalo, nískalua. (c). izena. . Robellón, níscalo. Sin. piñátela.
ókan, okána. (a). izena. . Prunus domestica. Okarana, arana.   Ciruelo, ciruela. Zenbait okaran klase: klaudíokana (aundixa eta txikixa), estimatuena, asto-okána, kofráixa okána, okan zuríxa, okan gorríxa, okán txímillua.
© Jaione Isazelaia
óldei, óldeixa. (b). izena. . ODOLGI, OOLGI, ODOLKI, ODOLDI, OOLDI. Muscus. Goroldioa.   Musgo Ondo garbitu ondoren, zauri txarrak ixteko balio omen du. Bueltaka dabillen arrixari etxako odolgirik eitten. esaera. (Gatzaga) (Aran Gatz). Gauzak egin edo erabili egin behar dira sasoian egoteko edo ez herdoiltzeko.
ólmo, olmúa. (b). izena. . ulmus sp.. Zumarra.   Olmo. Kamino bazterretan eta oso ugaria izan den zuhaitz altua. Gaitz txar batek jota dago eta Europako olmo gehienak desagertuz doaz. Bere izen zaharra zumar da baina gaur egun gutxik ezagutzen eta erabiltzen du. Sin. zumar.
© Ezezaguna
1. olo, olúa. (c). izena. . Avena sativa. Avena. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.