Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
baztártu
bedarróndo
baztártu. (a). da-du aditza. Baztertu.   Arrinconar, apartar(se). Partiduan baztartuta dauke./ Ori ori Hilario, atzera ta baztartu!
1. be. (a). juntagailua. PE. Ere.   También, etc. Anaia be katarruakin dago Zu(k) pe badakizu ori./ Esan zostan zenba(t) pe baiña enaiz akordatzen /t/ eta /k/ren ondoren /p/ bihurtzen da: Zu(k) pe badakizu ori./ Esan zostan zenba(t) pe baiña enaiz akordatzen. Ik. ere.
2. be. 1. be, béia. (a). izena. La parte inferior, suelo, piso; abajo. Kotxe orrek beiak izurrauta jauzkak./ Be barrixa sartu bia jotsau kuartuai. /e/ luzea, ia bee. Beian, beeko, beetik, bera, berutz, beraiño... Ik. ázpi. be-béian. (b). adberbioa. Behe-behean. Ganauak an be-beian dabitz. beia jo. 1. beia jo. esapidea. Goiak behea jo.   Derrumbarse Asentzio azpiko basarri geixenak beia jota dare. 2. beia jo. esapidea. Desmoralizarse. Semia il jakonetik beia jota dao. (Lar Antz) Sin. burua ezin jaso. 2. be, béiak. (c). izena. Behe aldeko lurrak.   Las tierras del valle. Beetan lurrak lenao sikatzen die goittan baiño./ Onek beiok eztie onak paguandako. Goiren oposizioan, normalean. 3. be, béiak. (b). izena. Los bajos. Kotxiak beiak izurrauta dauzka.
beálde. 1. bealde, bealdía. (c). izena. Behe partea. Bealdian laiñua eta goialdian euzkixa. Ant. goialde. 2. bealde, bealdía. (c). izena. Gipuzkeraz egiten den lurraldea: Beterri, Gipuzkoako kostaldea, Goierri (?)... Ez da oso zehatza. Zakilla be or bealdera ta esaten da, baiña guk geuk zilla. Don./ Emen ez, ori or bealdian esaten da. Don. bealdéko, bealdekúa. (c). izenlaguna. Gipuzkoa aldekoa edo. (Ez Deba Ibarrekoa). Bealdeko euskera deitu ohi zaio gipuzkerari. Bealdeko euskeria eitten zeban nerekin zeuan mutillak./ Eztakitt nungua dan, baiña bealdekua izan bia dau euskeriagaittik. Ik. beetar, goiálde.
bebarru, bebarrua. (a). izena. (Oñati) Ataria.   Portal. Sin. átai, eskape, peora.
bedán, bedána. (d). izena. (Eibar) BERAN. Zizel estu eta kurbatua kanalen barruak lantzeko.   Cincel estrecho y curvado para labrar ranuras. Bedanakin egin biarreko zeregiñ asko ziran, fresadoria agertu baiño leen. (Etxba Eib). Ori kanal barruori sakon dagok eta beranakiñ artu biar jok. (SM Burdin)
1. bédar, bedarra. (a). izena. Belarra.   Hierba. Marihuana zentzuan ere entzun daiteke.
2. bedar, bedarra. (d). adjektiboa. (Eibar) Meharra, estua.   "Estrecho. Onerako bidia oso bedarra; txarrerakua zabala.
© Jaione Isazelaia
bedár miñ, bedar míña. (d). izena. . Centaurium erythraea. Centaurea menor. Emen asko eoten da. Lora lilatxo bat eukitzen dau, sartain-ipurdixan antzeakua. Eozein lekutan egoten da, ementxe jardiñian be bai. Tentsioa bajatzeko erabili izan da. (Lar Antz). Sin. tensino bedar (Eib.). Sin. tensiño bedar.
© Jaione Isazelaia
bedár beltz, bedar béltza. (d). izena. . Ranunculus repens. Botón de oro. Kolpeentzat eta erabili izan da. Don.k dio izen hau uste duela «centaura» (Centaurea cyanus) delakoari ematen zaiola.
bedar errailla, bedar erraillia. izena. (Antzuola) Batutako belar ilara. "Bedar ondo sail bat batu eta batuez batuez erraillia itten da, eta gero errailla artatik burdixa kargatzen zan." (Lar Antz)
bedar gárratz, bedar garrátza. (c). izena. . Acedera. Ik. matxíngarratz.
bedar gógor, bedar gogórra. (d). izena. . Zenbait informantek izena ezagutzen duen arren, inork ez du argitu zein landareri dagokion.
© Jaione Isazelaia
bedár latz, bedar látza. (d). izena. . Galium aparine. Amor del hortelano. Bedar latzak, erremolatxia bada, garixa bada, an parrau eitten da eta amenazau eitten dau. Pedro. Beste informante batek honela deskribatzen zigun: Bedar estu bat, zelaittan da ugari azten dana. Lore zuri, leun, polita dauka; belarra bera oso latza da. Azkuek badakar hitz hau baina beste esanahi batzuekin: "allico, correhuela, cardo para pájaros". komentario 1
bedar-méta, bedar-metía. (b). izena. Belarrez eginiko zugatza. Ik. méta.
bedar nárras, bedar narrása. (d). izena. . Pamplina. Ik. zapédar.
bedár-óntze, bedár-óntzia. (c). izena. Las tareas del heno. Eizalen da re e, bein san Juanak ezkeo e, bedar-ontzia egoten zan. JJp. Sin. bedarrondóta.
bedarréta, bedarretía. (c). izena. Belar garraiatze lana. Ik. bedarrondóta.