Botanika
1. olo, olúa. (c). izena. . Avena sativa. Avena. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat.
olo gáizto, olo gaiztúa. (d). izena. . Avena fatua. Avena silvestre. Gari artean erne ohi den landarea, banan-banan atera behar izaten dena oso kaltegarria delako. Olo gaizto beltza eta zurixa daude.
3. óndo, ondúa. (a). izena. . ONGO (EIB.). Boletus. Onttoa, ondo-perretxikua. Hongo. Hemengo perretxikurik estimatuenetarikoa. Ondua, besterik gabe esaten zaie gehienetan, baina bereizi nahi direnean, ondo beltz edo ondo zuri, batik bat. Gaur egun beste ondo klase batzuk ere ezagutzen eta jaten dira. Sin. ondo-perretxíko.
ondó beltz, ondo béltza. (b). izena. . Boletus aereus. Ontto beltza. Hongo negro. Pinudietan egoten da.
ondo gorri, ondo gorrixa. (d). izena. . ONGO GORRI (EIB.). Boletus erythropus. "Boleto de pie rojo." (SB Eibetno).
ondo likiñ, ondo-likiña. (d). izena. . Suilus luteus. Perretxiku (boletus) jangarria, azala likin samarra duena.
ondo zúri, ondo zuríxa. (b). izena. . Boletus edulis. Ondo zuria. Hongo blanco.
Pagadi eta hariztietan egoten da.
oréganu, oréganua. (d). izena. . ORÉANU. origanum vulgare. Orégano. Hostoetan poltsa txiki usaindunak ditu, ur tantaren itxurakoak. Gure artean landare honen sendagaitasuna ezaguna bada ere (jan ondorengo astunak arintzeko, adibidez), gehiago erabiltzen da odoloste eta buzkantzei gustua emateko.
orríkara, orríkaria. (c). izena. . populus tremula. Lertxuna. Alamo temblón. Errekondoetan, sakonunetan, eta oro har lur freskoetan irteten den zuhaitz ez oso handia, haize kixi bat irten orduko firfirka hasten dena.
ótondo bédar, ótondo bedárra. (d). izena. . STACHYS OFFICINALIS. Betónica. Kirten eta orri iletsuak dituen landare hau pagadi, harizti eta sastrakadietan hazten da. Kirten zuzenekoa, orri gutxi izaten du.
pagátxa, pagatxía. (c). izena. . PAÁTXA, PAÓTXA. trifolium incarnatum. Pagotxa. Trébol encarnado Sekula-belarraren antzekoa da, baina lore luzeagoa du, kolore gorri politekoa. Orain gutxi ikusten da, baina lehen baserri guztietan erein ohi zen ganajatekotarako. Ebakialdi bakarra ematen du, sekulabelarrak, aldiz, asko.
pago-zúza, pago-zuzía. (c). izena. . clitocybe nebularis. Pardilla. Udazkenean batik bat hazten den perretxiku gozoa. Erraza da konfunditzen Entoloma libidum pozoitsuarekin, eta hau dela eta intoxikazio asko izaten da. Sin. pardilla.
pásano bédar, pásano bedárra. (d). izena. . (?) Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa, ez erdarazkoa. Bere hostoak jeranioaren antzerakoak dira, baina txikixeagoak, eta ebagiak eta bestelako zauriak ixteko balio omen dute.
pasmo bédar, pasmo bedárra. (c). izena. . PASMABÉDAR. anagallis arvensis. Murajes. Leku freskotan hazten da, sagarpetan, batik bat. Belar honen kirtena edo hosto bat apurtzen denean halako ur gorrixka higuingarri bat ateratzen da, zapore mina duena. Erabilpen ugarikoa: gure artean, garitxuak sikatzeko, pasmoa ateratzeko, gogortasunak xamurtzeko eta abar erabili izan da. Sin. tétano bédar.
1. patata, patatía. (a). izena. . solanum tuberosum. Patata. edarra patatia!. esapidea. "Norbaiti egia esaten ez duenean edo zerbait behar bezala esaten ez duenean esaten zaio." (Lar Antz)
perréjill, perrejílla. (a). izena. . petroselinum hortense. Perejil. Janariei gustua emateko oso erabilia. Bere haziak, emakumearen hilekoa jaitsiarazteko eta bere onera ekartzeko erabili izan dira.
Ik. basaperréjill.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.