Botanika

2. pézetak. (c). izena. . Ik. júdas lóra.
© Jaione Isazelaia
1. piku, pikúa. (a). izena. . ficus carica. Higo, higuera. Zuhaitzari PIKU ARBOLA ere bai. Piku-esnea gatzagi bezala erabili omen daiteke. Hostoak enplastuan erabili ezkero, garitxu eta gogortasunak bigundu eta katarroa eta eztula kentzeko balio omen dute. Zenbait piku mota: asto pikua, garipikua edo uztapikua, piku beltza edo artopikúa, piku zurixa. Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esaera. Oso berdea. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. pikupian azittakua ez izan. "Tontoa ez izan. Ni ez naiz pikupian azittakua." (Lar Antz).
© Asier Sarasua
piñátela, piñátelia. (b). izena. . PIÑÚTELA, PINATEILLA, PIÑU-PERRETXIKU. Lactarius deliciosus. Níscalo, robellón. Pinudietan ugari hazten den perretxiku gorrixka gozoa. Sin. nískalo, robillóe, -i.
pínpiño bédar, pínpiño bedárra. (d). izena. . Celidonia. Ik. iódo bédar.
píñu, piñúa. izena. . Pino. Pinu klase asko dago, baina hemen daukagun ia bakarra pinus radiata delakoa da. piñú beltz, piñu beltza. (b). izena. . Pinus radiata.. Insinia, gure basoetako jaun eta jabea. Sin. ínsini. piñu maritimo, piñu-marítimua. izena. pinus pinaster. Pino marítimo. Suelorako Gineako zera sartzen dok, gaurko egunian dana Gineakua, bai. Len sartzen zan alarzia eta maitimua. Sebas. Pinu mota hau markerian ere erabiltzen ei zen. Pinu maritimoa Landetako pinua da, eta Oñati inguruan ere aurki dezakegu. piñu norte, piñu nórtia. (c). izena. pinus nigra. Pino norte. Piñu nortia estranjeixakua, baiña ona zan suelorako. Sebas. piñu puntabera, piñu puntaberia. izena. (Eibar) chamaecyparis lawsoniana. Ciprés de lawson. Sin. lauzírien. piñu zúri, piñu zuríxa. (d). izena. . larix decidua. Alerce. Bi baserri daoz Kostei tta Olakorta. Ixendakuak basarrixak, e; oiñ ia ixa jausten. Ustuta dare ogetaka urtietan. Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr. Sin. álerze. piñú-álerze, -ia, piñu-alerzia. (d). izena. Alerce. Sin. álerze, piñu zúri.
pípar, pipárra. (a). izena. . capsicum sp. Pimiento. Ik. pipar-txorixéro, piparmiñ, pipárraundi. lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri. (a). esaera. Piperraren igarkizuna. "Lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri: pucherito rojo, todo lleno de piojos (acertijo del pimiento)." (Izag Oñ). pípar eiñ. (d). du esapidea. Hacer novillos. Antzuolan erabiltzen da, eta Bergaran ere bai lehenago. Gure denboran TXARRITTAN EI piparra baiño gorrixago jarri. esapidea. Gorri-gorri jarri.   Ruborizarse. Piparra baiño gorrixago jarri da neskiak eskua emun dotsanian. piparra baiño gorrixagua. (b). esapidea. Oso gorria. piparra baiño zittalaua. esapidea. Oso zitala. 2. piparrik pez. (b). esapidea. Batere ez. Ari etxako piparrik pe inporta bestiak ze pentsatzen daben.
© Jaione Isazelaia
pipar bédar, pipar bedárra. (c). izena. . Sorotan oso ugariak diren piper tankerako belar txarrak. Pipar bedar gorrixa eta beltza bereizten dira. pipar bédar béltz, pipar bédar béltza. (c). izena. solanum nigrum. Persicaria negra. pipar bédar górri, pipar bédar gorríxa. (c). izena. polygonum persicaria. Persicaria. Sin. txíndurri bédar.
© Jaione Isazelaia
pitxí lora, pitxí loria. (c). izena. . bellis perennis, bellis sylvestris. Margarita menor. Zelaiko margarita txikia. Informante batek lora txiki deitzen dio. Txintxin bedar ere entzun dugu. komentario 1
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
2. plátano, plátanua. (b). izena. . PÁTANO. platanus hibrida. Plátano, plátano de sombra. Orri zabal-zabalak dituen arbola, gure plaza eta ibilbideetan oso ugaria. Azkar hazten delako eta kerizpe ona duelako asko landatzen da, herri barruetan, batik bat. Leku batzuetan, Osintxun, adibidez, txopo-platano deitzen zaio.
© Jaione Isazelaia
1. porru, porrúa. (a). izena. . allium porrum. Puerro. porru-jorria edo porru-otsa izan. esapidea. PORRU-JORRIA EDO PORRU-OTSA ASI, IBILI. "Mugimendua edo zalaparta hasi. Setienbrian asiko da porru-jorria./ Porru-ots ederra (jendea lanera edo eskolara doalako). Sin. orpo jokia, orpo otsa, anka jokia.» (Lar Antz). porrúa sartu. (c). esapidea. (lagunartekoa.) Ziria sartu. Porru edarra sartu joskuan, loterixia tokau jakula ta. Ik. ziríxa sartu.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
potro bédar, potro bedárra. (c). izena. . ranunculus ficaria. Celidonia menor. Garbantzuaren itxurako aleak izaten ditu alboan. Ganaduek eta jaten dute, baina ortuan agertzen denean azkar atera behar izaten da kaltegarria delako. Sin. koskábillo bédar.
protálora, protáloria. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Buruko eta begiko mina kentzeko eta zauriak sendatzeko erabiltzen omen da.
pulmonixa bedar, pulmonixa bedarra. (d). izena. . PULMONARIA LONGIFOLIA (?). Ez dakigu ziur zein landare den.
puta bédar, puta bedárra. (d). izena. . PUTA LORA. Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Lehenengo irteten direnak omen dira, San Jose lorak baino lehenago. Erreka bazterretan eta ura ugari dagoen tokietan egiten dira normalean. Kukufrakaren antz handia du oso, baina poltsa moduko hori handiagoa du puta bedarrak.
© Jaione Isazelaia
reigrás, reigrasa. (c). izena. . lolium perenne.. Reigrás. Berez ere sortzen da baina belar mota hau ereinda hartu izan da ganajatekotarako.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
sáats, saátsa. (c). izena. . salix atrocinerea. Sahatsa, saratsa.   Sauce, salguera. Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako. Ik. kurútzegi.
© Jaione Isazelaia
ságar, sagárra. (a). izena. . malus domestica. Manzana, manzano. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. jansagar, jansagarra. izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). sagarra jo. (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko. Ik. sagárra jóteko mákina.
© Jaione Isazelaia
sagar-mákatz, sagar-makátza. (d). izena. . malus sylvestris. Manzano silvestre. Ez da oso ugaria. Sagar txiki asko ematen du.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.