sáats

© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
sáats, saátsa. (c). izena. . salix atrocinerea. Sahatsa, saratsa.   Sauce, salguera. Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako. Ik. kurútzegi.