Hiztegia
reigrás, reigrasa. (c). izena. . lolium perenne.. Reigrás. Berez ere sortzen da baina belar mota hau ereinda hartu izan da ganajatekotarako.
réineta, réinetia. (b). izena. Errege-sagarra. Reineta. Aurten reinetiak asko emun dau. Bi reineta klase ezagutu ditugu: REINETA ZURIxa, kolore berdekoa, eta REINETA BELTZa, kolore marroi ilunekoa. Sin.errezil sagar. Sin. errége ságar.
rekomendaziño, rekomendaziñúa. (b). izena. Recomendación. Aittasantuan rekomendaziñuakin be ezta salbauko!
rékto, réktua. (c). adjektiboa. Zuzena; pertsonez erabilia. Oso rektua zuan zuen aittajuna; rektogixa, aukeran. Sin. zuzen.
repetezíño, repeteziñúa. (c). izena. Herriko edo auzoko jaiak pasatu eta hurrengo igandean egiten den festa. Repetición de fiesta. Len, jaixak pasau arren, beti geratzen zan repeteziñua.
repúblika, repúblikia. (c). izena. Errepublika, 1931-36 aroa, batik bat. Da gu an gendela republikia zertu zan. Neikua negar ein zeben arek orduan. Nere aiztia izen zan erregei laguntzen, errege despeditzen estaziñuan, nausixekin joanda. Viva la república vasca, konforme eztaonak ein daixela ipurdian aska. esaera. "Hau esaten omen zuen Antzuolar xelebre batek." (Lar Antz).
republikáno, -a, republikanúa, -ía. (c). izena. Errepublikaren aldekoa.
Karlistak berriketa asko, liberalak diru asko; republikanuak okotzian bizar asko. esaera. "Karlista bero batek, berriz, esaera hau esan ohi zuen." (Lar Antz).
rezibídu. 1. rezibidu. (a). aditza. Recibir. Eztot notifikaziñua rezibidu. Sin. artu, jaso. 2. rezibidu. (c). aditza. Igeltseritzan, gauza bat, burdina bat edo egur bat, adibidez, porlanez hartu. Lelengo porlanakin rezibidu eta gero sikatzen laga.
ri-ra. onomatopeia. RIS-RAS. "Igurtzixa. Hartu espartzua, eta ris-ras!, garbittu arte." (SB Eibetno)
riñóna. (d). izena. Baba zuri klasea, handi eta ederrena omen. Variedad de alubia blanca, la mejor. Riñona esaten jakuan; zuri-zurixa, luzia ta ederra. Klem.
Zera dio Candido Izagirrek: "Zuri erreindduna: alubia blanca, la mejor (Ubera)." (Izag Oñ, 101. o.). Gauza berdinaz jardungo du nahiz eta guk zuri riñona jaso dugun. Etim.: gaztelerazko "riñon", duen formagatik.
roska, róskia. (a). izena. Rosca. Sin. ari. roskan egon. esapidea. Estar en rosca. Sin. aríxan égon.