Hiztegia
joskúra, joskuría. (c). izena. Costura. Prakak joskuratik apurtu jako./ Joskuriak min emuten dost./ Oso joskura makalekuak die.
jósteko mákina, jósteko mákinia. (b). izena. JOSTEKO MAKIÑA. Máquina de coser. Alfa eta Sigma josteko makinak.
jostórratz, jostórratza. (b). izena. JOSTÁRRATZA. Aguja de coser. Jostorratza sartu jat bietz puntan.
JOST Eztau belakuan lurrian dagon jostarraza billauko. esaera. "Pertsona tentearengatik edo harroarengatik esaten da." (Lar Antz).
jóstun, jostúna. (b). izena. JOSKIÑ (LEIN.). Costurera. Jostunagana joan, da ekarri soiñekua.
Gizona denean, sastre.
jo-ta-pasa. esapidea. "Trabajo de batalla. Kontu edo ardura gitxikin egindako biharra. Honek bihar merkiok jo-ta-pasa egin bihar dittuk." (SB Eibetno).
joteille, joteillia. (c). Jotzailea, jotzen duena. Joteille onak izete zien San Martzialgo erromeixan. Musika, zartadak... komentario 1
jotekalari, jotekalarixa. (d). JOTEALARI (OÑ.). "Jotzeko joera duena. Jotekalarixa zan gure adari aura." (Lar Antz). "El acorneador." (Izag Oñ). komentario 1
Juaníko Txístu. (c). Abade ehiztaria, mitologiako pertsonaia. Cura cazador, personaje de la mitología popular que se condenó por salir en persecución de una liebre en plena consagración, y corre sin descanso tras ella. En los días de viento se pueden oir sus silbidos a los perros. Euskal Herriko beste parte batzuetan MATEO TXISTU deitzen da. Juanito Txistularixa (Eib.), Periko eta bere txakurrak. (Eib.), Martin Abade (Lein.)
júdas lóra, júdas loría. (d). izena. . Lunaria annua. Flor de plata. Lunaria annua. Flor de plata. Landatuta hazten den lora hau apaingarri polita da. Sikatuta gero, loreei gaineko azala kendu eta txanpon itxurako lore zurixkak gelditzen zaizkie. Beharbada txanpon itxura horregatik datorkio izena. Sin. pezetak. komentario 1
juegóorros, juegóorrosa(k). izena. Rodamentuak. Euskerización de "juego de bolos"; llamábase así antes a los rodamientos, a las bolitas de acero. Pedalai juegoorrosak galdu jakozek. Gaur egun rodamentuak entzuten da.
júera, júeria. (d). izena. JUNERA, FUERA. Harunzko bidaia, "joan-era"; etorrera-ren alderantzizkoa. Viaje de ida. Aruzkuan ezkiñuan eiñ juera edarra./ Eta ze moduzko jueria ein ziñuen ba? Ant. etórrera.
juérga, juérgia. (a). izena. Juerga.
komentario 1 juérgia gastáu. (d). esapidea. Correr juerga.
Gero erremeixia, oi dan moduan, erremeixia, dana dantzia ta... juergia gastau bai, e. Lengo gaztia ba umore aundikua zan. Hil.
juéz, juéza. (a). izena. Juez.
juezéra jo. (c). Recurrir al juez. Urtiak demandan ibilitta gero juezera jo zeben.