Botanika

ipúrberde, ipúrberdia. (d). izena. . Sagar mota bat.
iráka, irakía. (d). izena. . Lolium tremulentum. Cizaña. Sin. zorakari.
© Jaione Isazelaia
iriságar, irisagárra. (c). izena. . IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko. Ik. sabi.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
1. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. . TRIFOLIUM PRATENSE. Zelaian berez sortzen den sekula belarra. Trébol silvestre Irukutza zelaixan egoten danai; “trebol”, orri esate jako irukutz bedarra. Irukutz aundixa, irukutz txikixa... Don. Oso fina da jateko. Batzuk "berezko irukotxa" ere deitzen diote. Ereindakoa, sekula-bedarra edo alfafe zabala da, eta berezkoa, irukotxa. Batzuentzat hosto txikikoa da, trebola zabalagokoa delarik. Donatorentzat berriz, irukutz eta trebola gauza bera dira. Azen.: írukotx, írukitz, írukutz eta írukoitz ere bai. Ik. trébola.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
irústarbi, irústarbixa. (d). izena. . IÑUSTARBI. Smilax aspera. Zarzaparrilla. Legena sendatzeko erabili izan da. Bere fruituari subamaatsa esaten zaio. Sin. endarlai (Eib.). Ik. intxusa.
© Jaione Isazelaia
ittáixo bédar, ittáixo bedárra. (d). izena. . Silene vulgaris. Colleja. ITTAIXO BELTZA ere badago.
itxúski-látz, itxúski-látza. (d). izena. . Cytisus scoparius?. Ik. kíru, éskoba.
© Jaione Isazelaia
2. íxa, ixía, -ak. (b). izena. . Juncus effusus. Ihia.   Junco Landare hosto gabekoa, luzea, orratz gisakoa, ur asko dagoen lekuetan motroiloka sortzen dena. Behin leku batez jabetuz gero oso zaila da kentzen. Prozesioa pasatzen zen lekuetan bota ohi zen lehenago, Uberan Gorpusti egunean, adibidez. Pluralean izendatzen da ia beti: ÍXAK. Sin. ur bedar.
© Jaione Isazelaia
jangoikuán atzámar, jangoikúan atzámarrak. (d). izena. . JANGOIKUAN ATZAPAR. Lonicera periclymenum. Madreselva. Belar bakarra hazi beharrean tortotan hazten da. Normalean, bide bazterretan, pareta zaharretan eta etxe inguruetan hazten da. Pluralean izendatzen da. Sin. Jesukriston atzapar (Os.), Amaberjiñian atzapar (Eib.).
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
júdas lóra, júdas loría. (d). izena. . Lunaria annua. Flor de plata. Lunaria annua. Flor de plata. Landatuta hazten den lora hau apaingarri polita da. Sikatuta gero, loreei gaineko azala kendu eta txanpon itxurako lore zurixkak gelditzen zaizkie. Beharbada txanpon itxura horregatik datorkio izena. Sin. pezetak. komentario 1
© Aitor Usobiaga
© Jaione Isazelaia
kaiñabéra, kaiñabería. (b). izena. . Arundo donax. Leku hezetan, istingi eta errekondoetan, batik bat, egoten den landare luze ezaguna.   Caña. Kaiñaberak onak die baba-parratarako. komentario 1
kála, kália. (c). izena. . Cala. Lore ezaguna. komentario 1
© Jaione Isazelaia
1. kalábaza, kalábazia. (b). izena. . Calabaza. Ik. kurkúbitta.
© Jaione Isazelaia
kanpai bédar, kanpai bedárra. (d). izena. . rhinantus mediterraneus. Campanilla. Bizi motza du. Berehala ateratzen du lora. Eskuan hartu eta eraginez gero kanpaiak bezela jotzen du. Asko ugaltzen da. Sin. kanpanilla bedar, txilin bedar, txirtxil bedar. komentario 1 Sin. dunba bédar.
© Jaione Isazelaia
kaputxina, kaputxinak. (c). izena. . BOT. Tropaeolum maius. Lorea. Capuchinas komentario 1
kardu bíur, kardu biúrra. izena. . Izena bakarrik jaso dugu.
kardú lóra, kardú lória. (c). izena. . Eguzki lorea. Ik. éuzki lóra.
kardubéra, kardubería. (b). izena. . KARDABERA. Sonchus oleraceus. Cerraja. Kardu latzaren antzerakoa da, baina leunagoa. Hosto zabaleko belar hau lore moreduna da eta konejuei eman ohi zaie. Sin. esne bédar, kardugóxo.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
kárdulatz, kárdulatza. (b). izena. . Dipsacus fullonum. Cardencha. Karduen artean arruntena. Alkatxofa antzeko lorak ematen ditu. Azen.: kardúlatz ere bai. Sin. astokárdu, sorgín-órrazi.
© Jaione Isazelaia
karráskilla, karráskillia. (d). izena. . Rhamnus alaternus. Aladierno. Orduan karraskilla-ura erate eban jentiak. Karraaskillia da, osto berde-berdia eukitzen dau. Egosi tta aretxen ura. Odola meetzeko ei da aura. Mertz. Hiru bat metro hartzen duen sastraka, gehienetan haritzaren inguruan hazten dena. Bere hostoak sikagarri bezala erabiltzen dira eta azala kaka egiteko. karráskilla-ura lehenago asko hartzen zen infusioan. komentario 1 Sin. sorbéltz.

Nahi izanez gero, bilatu berriro.