Botanika
gári, garíxa. (a). izena. . Trificum aestivum. Trigo. Donatok esplikatzen digu lurren errotazio sistemarik ohizkoena zein zen: Amen egon dana, lengo zea zan: garixa, artua ta arbixa. Garixa eondako tokixan arbixa ereitten zan, arbixa ereinddako tokixan artua, artua egondako tokixan garixa berriz. Bi urtian iru jenerok buelta osua itte zeben. Don. Ik. goiz-gári. Aundixa banintzan, txikixa banitzan, maietzian buru nitzan, andik berrogei egunera oramaixan nitzan. esaera. (Antzuola) Gariaren igarkizuna. (Lar Antz) Gari ona kutxatik/trojatik saltzen da. esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz) garixa jo. (c). aditza. Trillar. Garixa jo, txanketian bazan barruan, estalpen baten, seguramente. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua, larraña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixa joteko lekuan, al bazan beintzat.
1. garo, garúa. (a). izena. . Pteridium aquilinum. Helecho. Sin. ída. Ik. aitz gáiñeko gáro, sorgin-gáro.
garo txiki, garo txikixa. izena. . (lagunartekoa.) Polypodium interjectum. Garo mota bat. Sin. ira txiki, ormako ira." (SB Eibetno).
gibel bédar, gibel bedárra. (d). izena. . Hepatica nobilis. Hepática, hierba del hígado. Hosto iraunkorreko landare honek arrabete hartzen du gehienez ere. Sei-bederatzi hostoko lore politak ditu puntan, urdinak gehienetan, zuriak edo arrosak inoiz. Sikatu eta gero, gibela garbitzeko erabiltzen da. Batzuek diotenez zauriak ixteko ere balio du.
gibélurdiñ, gibélurdiña. (b). izena. . Russula virescens. Kolore gama zabala duen perretxiko gozo eta ezaguna. Seta de cura. Don.k -a berezkoaz dio: gibelurdiña, -ia. Ik. koróso, urdiñ.
grósilla, grósillia. (c). izena. . BRÓTXILLA. Ribes rubrum. Andere-mahatsa. Grosellero Sastraka baxua, mahatsaren tankerako orriak eta fruitu txiki, borobil, gorri, garratzak ematen dituena. Inguru hauetan landatutakoak aurki daitezke ia bakarrik.
ídar, idárra. (b). izena. . Pisum sativum. Ilarra. Guisante. idar-bárri, idar-bárrixak. (b). izena. Guisantes frescos. Konejua saltsan jan dou idar-barrixekin.
iéska, ieskía. (c). izena. . IDÁSKA, IRASKA. Fomes fomentarius. Ardagaia. Yesca, hongo yesquero Ieskia gordeta daukat elizara eruateko.
Zuhaitzei hazten zaien perretxiko gogorra. Paskua Egunean elizan urarekin batera bedeinkatu, sutu, eta gero etxeko sutara botatzen da, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrilak ibiltzen ziren baserriz baserri su-bedeinkatua partitzen. Sin. arbola-perretxiko. Ik. idaskátu.
íllúntzi bédar, illúntzi bedárra. (d). izena. . Ez dakigu zein bedar den. Illuntzi bedarra izengok e, illuntzian batu eitten dok bedar ori; illuntzira batu. Bere zerian, udabarrixan-da, egunez xabal-xabal egoten da euzkixa artzen, da euzkixakin batera batu eitten da. Don.
indí-gaztaiña, indí-gaztaiñia. (c). izena. . INDÍXA GAZTÁIÑA, IRI-GAZTAIÑA. Aesculus hippocastanum. Castaño de Indias. Kanpotik ekarritakoa bada ere, asko daude, kale inguruetan batik bat, Bidebarrin, esate baterako. "Gaztaiña pilongak" ematen dituzte. Sin. enano-gaztaiña (Eib.).
1. íntxaur, íntxaurra. (a). izena. . Juglans regia. Nogal, nuez. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia. Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek.
1. intxusa, intxusía. (c). izena. . Sambucus nigra. Sauco. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da. Sin. sakúta, salúparda, flot. Ik. máusa.
2. intxusa, intxusía. (c). izena. . smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. Irustarbixa (smilax aspera) ote?
iódo bédar, iódo bedárra. (d). izena. . Chelidonium majus. Árnica, celidonia. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra.
Sin. árnika bédar, ebági bédar, pínpiño bédar.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.