Botanika
erréuma bédar, erréuma bedárra. (d). izena. . Agave americana. Pita. Izenak adierazten duen bezala, erreuma sendatzeko oso ona ei da landare hau, eta baita kukurruku eztula biguntzeko ere.
errósaixo bédar, errósaixo bedárra. (c). izena. . Arrhenatherum elatius (Subsp. bulbosum). Moitta. Tortero. Errosarioa bezala elkarri lotutako aletxoak sustraitzat dituen belarra, soroentzat kaltegarria. Sin. moítta.
errúda, errudía. (c). izena. . ERRU BÉDAR. Ruta graveolens.. Ruda. Landatuta hartzen da batik bat. Oso usain sarkorra du. Sendagintzan erabilera ugari du: eskorbutoaren kontra, hilekoa jaisteko, bizioak akabatzeko, etab. Bere aleak San Juanetan bedeinkatuta hartzen ziren txakur amorratuen haginkadatik babesteko. Informante batek dio beste leku batzuetan bosnotza deitzen diotela. Beste batzuek bizixo bedarra ere deitzen diote. Kutunaren barruan ere jarri ohi da. Zera dio esaera zahar ezagun samar batek: deabru —edo sorgin— batek besteari agintzen dio pertsona bati heltzeko. —El akixo, el akixo!— Eta besteak erantzuten dio: —Bai, ezpaleuka erruda ta apixo.
eskábola, eskábolia. (c). izena. . ESKAROLA. Lactuca serriola. Escarola. Gaur egun ESKAROLA gehiago entzuten da.
estrépa bédar, estrépa bedárra. izena. . Izenaren berri izan genuen, baina ez dakigu zein belar den.
komentario 1
eukálitu, eukálitua. (b). izena. . EUKALITRU. Eucaliptus globulus. Eucalipto. Zenbaitek "eukálitru" deitzen dio. Kanpotik ekarritakoa bada ere, dezente dago Euskal Herrian, kostaldean batez ere. Bergara aldean zeuden sailak, 85eko izozteak ihartu zituen. Eukalitu lurrunak onak dira katarroak biguntzeko.
éuzki bédar, éuzki bedárra. (d). izena. . Helianthus annuus. Helianthus annuus. Girasol. Soroetan olio edo pipatarako hartzen den landare ezaguna.
éuzki lóra, éuzki lória. (c). izena. . Carlina acaulis. Eguzki lorea. Carlina angélica, cardo rizado. Ateburuetan, oineztarriaren arriskutik babesteko, antzinatik jarri ohi den lorea. Gaur egun ez dago ohitura handirik inguru hauetan. komentario 1 Sin. Azáldeittako kárdu, kardú lóra.
ézpata bédar, ézpata bedárra. (c). izena. . Iris germanica. Iris, lirio común. Hostoak ezpata formakoak ditu eta hortik datorkio izena. Lorategietan nahiz berez hazita ikus daitezke. San Juan sortan ipini ohi zen hostoa.
Sin. ezpátriña.
ézpel, ezpéla. (d). izena. . Buxus sempervirens. Boj. Basoan, batik bat kare lurretan, oso ugaria den sastraka. Txistuak, dultzainak, eta horrelakoak egiteko erabiltzen da bere egurra.
eztul bédar, eztul bedárra. (d). izena. . Tussilago farfara. Tusílago. Petalo mehe eta luze ugariz osatutako lore hori zabala du.
1. flot, flóta. (c). izena. . Sambucus nigra. Intxusa. Sauco Sin. sakúta, salúparda, intxusa. Ik. máusa.
frantzes-árbi, frantzes-arbíxa. (d). izena. . Goizagoko arbi mota bat. Buru txiki eta luzexka egiten du eta basto samarra omen da. Goizao etortzen dana, ereiñ be lentxuao eitten da. Don.
frantzía-klabéliña, frantzía-klabéliñia. (c). izena. . Dianthus barbatus. Clavel chino. Bestea baino askoz lore txikiagokoa. Oso polita eta usain gozokoa. Begi nekatu eta minduak osatzeko erabili izan omen da.
fríxku, fríxkua. (c). izena. . BRÍXKU. Amygdalus persica. Prisco, pavía. Lehen baserri ingurutan baziren frixkuak, baina badirudi galdu egin direla gehienak. Batzuek alberretxikoekin konfunditzen dute.
Ik. albérretxiko.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.