Botanika
bergára bédar, bergára bedárra. (d). izena. . trifolium pratense. Sekula belarra. Trébol. Informante batek bakarrik darabil hitz hau. Besteei ezezaguna zaie. Esan beharrekoa da Goierri aldeko zenbait tokitan izen honekin ezagutzen dutela sekula belarra.
Ik. sekula-bédar.
bérro, bérrua. (c). izena. . Nasturtium officinale. Berro. Ur fresco eta garbiko errekatxo eta iturrietan hazten den landare hau oso estimatua da entsaladan jateko, Araba aldean, batik bat. Kirtena hutsa du barrutik, zuztarrak uretan edo ur inguruan izaten ditu, eta arrabete bat edo bi hazten da.
billotx égur, billots egúrra. (d). izena. . evonymus europaeus. Basaerramua, zapatariegurra. Evónimo, bonetero. Pare bat hiru bat metro har ditzakeen zuhaixka-sastraka, gure sasi eta bazterretan bastante ugaria. Fruitua lau ataletan banatua du eta heltzen denean gorri-arrosa izaten da. Bonetearen antza du, hortik erdal izena. Eskulanetarako asko erabili izan da, lantzeko erraza delako.
bízixo bedar, bízixo bedarra. (d). izena. . Helleborus viridis. Eléboro verde. Hosto estu eta gutxikoa; lorea zuria eta sombrilla itxurakoa. Landareak kamamila itxura du eta honen bertute beretsuak ditu. Bizixoak eta hesteetako beste zizare batzuk akabatzeko ona da. Ardoarekin edanda edozein pozoien kontrakoa da. Bergarako San Martzialen ugari omen dago. Beste askok izen hau errudari ematen dio. Sin. garítxu bédar. Ik. errúda.
bízkai-gaztáiña, bízkai-gaztaiñía. (d). izena. . BÍZKEI. Gaztaina mota oso estimatua. Bizkai-gaztaiñia esate jakon, egositta jateko oso edarra. Aniz./ Bizkaixa onena, gaztaiña ale aundixa bez; bestiak, abadiñauak-eta eukitzen juen ipurdia aundixaua, baiña bizkaixa ale kuriosua izaten zuan, oso gozua jateko; diferenzia aundikuak dittuk gaztaiñak, e. Klem.
bórraja lóra, bórraja loría. (c). izena. . BORRAJA. Borago officinalis. Borraja. Oso latza da, guztia ile tentez betea. Ortuan ere lantzen da eta berdura estimatua da. Bestela, udazkenean hazten da bere kasa. Ona omen da txiza egiteko Sin. asun áza.
Bot xentimoko pupua eta amar duroko trapua. (b). esaera. . (haur hizkera.) Min txikiari benda edo sendagai handia jartzen zaionean esana.
dunba bédar, dunba bedárra. (d). izena. . Rhinantus mediterraneus. Bere dunba formatik hartzen du izena. Ik. kanpai bédar.
ebági bédar, ebági bedárra. (c). izena. . Chelidonium majus. Árnica, celidonia. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra. Sin. árnika bédar, pínpiño bédar.
eláuntz, eláuntza. (b). izena. . Laurus nobilis. Ereinotza. Laurel Baserri ondotan egon ohi den zuhaitz ezaguna. Kurutzegi sortan ipintzen da erremeroarekin batera. Janari gustua emateko ere erabiltzen dira orriak, baina Gaztela aldean gehiago hemen baino. Ik. erremu.
elórrarantza beltz, elórrarantza beltza. (c). izena. . ELÓRRANTZA BELTZ, ARAN BELTZ. Prunus spinosa. Elorri beltza. Espino negro. Okan tximilloak (aranak, patxarana egiteko erabili ohi direnak) ematen dituen sastraka eztakatsua. Ikus ondorengo esaera. Sin. arantza beltz.(?) Arantza beltza loran dago, artua ereitteko giro dago. (d). esaera. Artoa noiz erein behar duen gogora ekartzen duen esaera. Oharra: lan hau amaitzear dagoelarik, lagun batek diost arantza beltzak ez duela fruiturik ematen. Arantza beltzaren landarea, eta aranak ematen dituena, bi direla, nahiz eta itxuraz antzekoak. (?).
Ik. okán txímillo.
elórrarantza zuri, elórrarantza zuríxa. (c). izena. . ELORRANTZA ZURI. Crataegus monogyna. Elorri zuria. Espino albar. ELORRANTZA ZURI esaten da gehiago. ELORRANTZA soilik esaten denean ere landare hau ulertzen da. Batzuek ARANTZA soilik ere bai. Gure basoetan ugaria den sastraka, inoiz zuhaixka dezentea izatera iristen dena. Oso eztakatsua da eta jangarriak ez diren fruitu gorriak ematen ditu. Bertan mizpira eta madari landareak txerta daitezke.
énplastu bédar, énplastu bedárra. (c). izena. . Gure informanteek ez datoz bat izen honen esanahiarekin. Badirudi, batzuen ustez, enplastutarako erabiltzen diren belar guztiei esan dakiekeela. Beste batzuen iritziz, berbena bedarra da, eta bada berbena ez den beste belar bat dela dioenik ere, haundituak jaisteko, zauri txarrak ixteko eta pasmoa botarazteko erabiltzen den bat. Honela prestatzen omen da enplastua: tazakada bat oliotan frijitu, bi basokada olio beltz bota, eta irakin eragin; gainetik eralgi gabeko irina nahastu, edo honen faltan, ogi irina edo zaia. Azkenik, pattar tanta batzuk bota, eta beroa dagoen bitartean komeni den tokian ezarri. Ik. bérbena.
erbásanta, erbasantia. (d). izena. . "Hinojo? Poleo? Tiene flor muy ancha y redonda; se bendice en San Juan." (Izag Oñ). komentario 1
erraméru, erramerúa. (c). izena. . ERREMERU, ERREMEIU. Rosmarinus officinalis. Romero. Ia urte osoan loran egoten den sastraka. Lur karetsuetan hazten da, batik bat. Berez ere hazten da, baina etxe inguru askotan landatu ohi da. Oso usain ona du. Apaingarri gisa erabili izan da lora -sorta, kurutzegi-sorta, eta horrelakoetan.
erre bédar, erre bedárra. (c). izena. . Subartoa. Izena erreak sendatzeko duen gaitasunetik datorkio. Ik. subárto.
erréuma bédar, erréuma bedárra. (d). izena. . Agave americana. Pita. Izenak adierazten duen bezala, erreuma sendatzeko oso ona ei da landare hau, eta baita kukurruku eztula biguntzeko ere.
Nahi izanez gero, bilatu berriro.