Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
áza
azazkal
áza, azía. (a). izena. . Brassica oleracea. Berza. azak emon. (d). esapidea. Kalabaza eman. Markiko alaba gaztenan atzetik ibilli zuan amorratuta, baiña azak emon jotsan itxuria neskiorrek. Sin. kalábazia emon, kulape emon. ázak jo. (c). esapidea. Ziria sartu, jukutria bat egin. Orrek jo jostak neri azak. azián bárrenengo ostrúa ez ízan. (c). esapidea. Pertsona bat, bere ustez, oso inportantea izan, buruiritzixa izan. Ez pentsau ori bere ustez azian barrenengo ostrua dala. Esapide honetan azaren barrenengo hostoa gauza ezdeustzat hartzen da. Sin. txori-káka ez izan.
azabúru.
© Jaione Isazelaia
1. azaburu, azaburúa. (b). izena. Berza, repollo. Banastatxuan tamaiñoko azaburuak dauzkagu.
2. azaburu, azaburúa. (c). izena. (adierazkorra.) Buru handia.   Cabezón. Azaburu galanta jaukak, baina lepo gaiñian ibiltzeko bakarrik. 3. azaburu, azaburúa. (c). adjektiboa. Txorimaloa, babalorea. Azaburu orrekin abil ba
azaiña, ázaiñia. (b). izena. Hazaña, fechoría. Orrek mutikuok gaur be azaiñan bat egin barik eztittuk geratuko.
azaiñoso, azaiñosúa. (c). adjektiboa. Azainak, azioak egiten zalea. Etxaukan idea zuzen bat. Azaiñoso utsa zuan.
ázal. 1. azal, azála. (a). izena. Piel, pellejo, corteza. Naranja azalik ez bota lurrera./ Arbolei etxakue azalik kendu biar. 2. azal, azála. (c). izena. Gaina. Superficie. Derrepentian korrupziño kaso mordua urten da azalera./ Antxoak udaberrixan urtetzen dabe azalera. Lekuzko kasuetan ia bakarrik. azalían. (c). A la vista, a flor de. Azalian olako kakanaastia egoteko, zer ez ete dago barruan./ Amorraiña ur-azalian zebillen./ Olixua beti azalian geratzen da. Ik. urazal. 3. azal, azála. (c). adjektiboa. Sakontasun gutxiko platerez esan ohi da. Zer etarakoittut bazkaltzeko, sakonak ala azalak?/ Plater azalak gutxi erabiltzen die gurian. Sin. zapal. Ant. sakon. 4. azal. Ik. almuadazal.
azá-lápiko, azá-lápikua. (c). izena. Aza egosizko lapikokada, sasoi baten ohizko jatordua. Gero Gabonetako jatordua be izete zan ba garbanzua txorixuakin, da odolostiakin aza-lapikua. Hil.
azálatxurra, azálatxurria. (d). izena. Antzina basoko garo-sailak aitzurtu egin ohi ziren. Aitzurrez zopittari (zohiari) buelta ematen zitzaion azal samarretik, gero garoa indartsuago eta zarratuago erne zedin. Gehienbat garo-sailetan egiten zen, baina ortuan ere bai inoiz.   Operación consistente en dar la vuelta superficialmente con la azada al tepe Azalatxurria izaten zuan beste neguko lan bat, etzuan produziño aundi-aundikua baiña. Klem. azálatxurran. (d). adberbioa. Aipaturiko langintzan. Azalatxurran emute giñuan negu guztia. Ik. zopizártu.
azalatxúrtu. (d). du aditza. AZALATXURRÁTU. Sail bat azalatxurran egin. Gabera orduko garo-sail guztia azalatxurtu giñuan. Sin. zopizártu.
© Jaione Isazelaia
© Jaione Isazelaia
Azáldeittako kárdu, Azáldeittako kardúa. (d). izena. . AZALDITTAKO KARDU. Carlina acaulis. Eguzki lorea. Azaldeitta (Azaldegieta) Bergara eta Oñati artean dagoen mendigain bat da. Sin. éuzki lóra.
azáldu. Sin. azáldu. Ant. azáldu.
azal-kéndu, azal-kendúa. (c). izena. Azal-urratua. Gorputzaren azala kendutako unea.   Rasponazo. Eskillaran jausi eta kriston azal-kendua ein ddot besuan./ Azal-kendu galanta ein ddost zapata txarri orrek orpuan. Sin. narru-kéndu.
azáltsu, azaltsúa. (c). adjektiboa. Azal asko eta mamin gutxi duena.   Pellejudo. Aurten oso azaltsuak dare babak. Ant. mamíntsu.
ázao, ázaua. (d). izena. Sorta (gari-sorta, linu-sorta, etab).   Haz, gavilla. Garixa ebai ondoren azauak eitten zien, da gero gari-metak.
azaoketa, azaoketia. (d). izena. Azaoak lotzea. Uda guztian azaoketan ibiltzen zan baserrik baserri. (Lar Antz) Donatok AZAOKETARAKO ZIRIXA deitzen dio langintza honetarako ziriari. Garixa berakin lotzen dok, bueltia emun da gero azaoketarako ziri bat izeten dok, okerra, puntan kaku txiki batekin, tak, sartu ta arekin estututa geratzen jakok korapilluoi. Don. Ik. eskutada, garílotze, lástazao.
aza-óstro. 1. aza-ostro, aza-ostrúa. (b). izena. Azaren orria. 2. aza-ostro, aza-ostrúa. (Antzuola) "Belarri handiak. Orrek dauzka aza-ostruak." (Lar Antz).
ázaro, ázarua. (d). izena. Giro ona soroentzat. Au dok azarua au, kanpua irabazten jaok (euri gozatsu bat diharduenean esana, adibidez). Hilabeteari zemendi (oso hiztun adintsu eta onek). Bestela, nobienbre.
azárre, azarría. (c). adjektiboa. Handia, galanta.   Grande, robusto, -a. Aspalditxuan ikusteke neukan, da gizona azarria dago Juakiñ./ Mozkor azarria arrapau giñuan./ Eztok azarre-azarria, baiña artu ein biako juau. Mugatuan beti, adibideko azarre-azarria modukoetan izan ezik. Substantiboa artikuluaz edo gabe: gizona azarria edo gizon azarria.
azátz, azátza. (d). izena. Labratutako soroan egiten diren seinaleak (erpilak, madalak, lastoa...) hazia nondik nora erein behar den jakiteko.   Señales que se hacen en los labradíos, con terrones, ramitas, etc. para guiarse en la siembra. Garixa ereitteko-ta lenengo azatzak ipiñi biar izate zittuan. Klem.