Hiztegia
alkáuete. 1. alkáuete, alkáuetia. (b). izena. Isilik gorde beharrekoak behar ez denari kontatzen dizkiona. El/la que cuenta los secretos a quien no debe. Lapurrak dirua lelenguan zela topau ete zeben, da zera: etxian bertan zeuan alkahuetia./ —Nere alabia “intreprete” ero ikasten jabik. —Eta zer dok pa ori? —Etxakixat baiña batek esaten dabena bestiai esatia ero izan bia jok. —A; guk orri Plazentzian alkahuete esaten jotsau. (Plazentziako txistea.)
2. alkáuete, alkáuetia. (c). izena. Inoiz "chivato" zentzuan ere entzun izan da.
álkaze, alkazia, álkazia. (b). izena. . Robinia pseudoacacia. Acacia. Iru alkaze —edo alkazia— botaittut./ Alkazia berez etortzen da errekonduetan./ Alkazia astuna da puxkat, burtetxiak eta eitxeko be, gogorra burdixan armazoia eitxeko, baiña puxkat astun samarra. Berez astuna. Sebas. Errekondoetan, batik bat, hazten den egur oso gogorreko zuhaitza. Adar eztakadunak ditu. Hesolak egiteko primerako egurra. Hesolaren punta berrogei bat zentimetro erre, ondoren sartu, eta bizi guztirako da. Kamioiei beheko euskarria egiteko ere erabili izan da, baina beste gauza gutxitarako balio du. Lanerako txarra, gogorra; ez du batere gozotasunik eta zart egiten du.
alkíler, alkilérra. (c). Bizikletak konpontzen dituzten tailerra. Taller de bicicletas. Guk Osintxura eruaten giñuan bizikletia alkilerrera, “Bizimodu”nera, Bergan baiño merkiaua zalako./ Dimasek Mugertzan zeukan alkilerra. Izen hau ematen zaie, bizikletak garai batean alokatu ere egiten zirelako.
alkilerrísta, alkilerristia. (c). izena. Bizikleta konpontzailea. Alkilerristak diru asko etaratzen zeben sasoi batian.
alkórtu. (d). aditza. Elkortu, hondatu, zuraz jardutean. [Pagoa] bota askara, da beste zortzi-amar urtian be antxe dao. Uretan bertan konserbatzen da. Da kitxo. Bai, orretxeaitxik botatzen da; ba busti-liorrian laatzen bozu, gaur busti eta biar sikatzen bada, alkortzen da. Ta akabo, juaten da aura, arek ez dau balio. —Zer da alkortzia? —Alkortzia, ba, dana sikatu ta eregi eitten da. Sebas.
alkótz, alkótza. (d). izena. Gari-aleen oskola. Cascabillo. Dornuan garixa garbitzen zanian alkotza botatze juan. Alkotzetan piparraundixak sartzen giñuztan, oso ondo eltzen zittuan da. Klem./ Alkotza da gari-aliak gaiñian daukan kaskala. Don.
Elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko.
Artuak artomaluta, garixak alkotza, eta ik, betiko moduan, alkondara motza. (d). esaera. Alkotza elurzuloetan ere erabiltzen zen, elur-geruza desberdinak banatzeko.
allákuidaos!. (b). interjekzioa. Hor konpon. Allá cuidados, ahí te las arregles. Gero lapurretan eitten botsue, allakuidaos, nik abixau dotsut./ Allakuidaos, ori ezta nere arduria. Sin. ór kónpon!.
almáitz, almáitza. (d). izena. Mortero, almirez. Almaitz zarrak estimaziño aundixa dauke. Sin. mórtero.
álmen, alména. (b). izena. Ahalmena, gaitasuna. Capacidad. Ointxe eztaukat aua zabaltzeko almenik pe.
almórrana bédar, almórrana bedárra. (d). izena. . Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Zuztar oso luze eta handiak omen ditu. Zuztarra, xehetu eta almorranaren gainean jartzen da. Zenbait baserritan landatu ere egiten da.