azálatxurra
azálatxurra, azálatxurria. (d). izena. Antzina basoko garo-sailak aitzurtu egin ohi ziren. Aitzurrez zopittari (zohiari) buelta ematen zitzaion azal samarretik, gero garoa indartsuago eta zarratuago erne zedin. Gehienbat garo-sailetan egiten zen, baina ortuan ere bai inoiz. Operación consistente en dar la vuelta superficialmente con la azada al tepe Azalatxurria izaten zuan beste neguko lan bat, etzuan produziño aundi-aundikua baiña. Klem.
azálatxurran. (d). adberbioa. Aipaturiko langintzan. Azalatxurran emute giñuan negu guztia. Ik. zopizártu.