gári

© Jaione Isazelaia
gári, garíxa. (a). izena. . Trificum aestivum. Trigo. Donatok esplikatzen digu lurren errotazio sistemarik ohizkoena zein zen: Amen egon dana, lengo zea zan: garixa, artua ta arbixa. Garixa eondako tokixan arbixa ereitten zan, arbixa ereinddako tokixan artua, artua egondako tokixan garixa berriz. Bi urtian iru jenerok buelta osua itte zeben. Don. Ik. goiz-gári. Aundixa banintzan, txikixa banitzan, maietzian buru nitzan, andik berrogei egunera oramaixan nitzan. esaera. (Antzuola) Gariaren igarkizuna. (Lar Antz) Gari ona kutxatik/trojatik saltzen da. esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz) garixa jo. (c). aditza. Trillar. Garixa jo, txanketian bazan barruan, estalpen baten, seguramente. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua, larraña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixa joteko lekuan, al bazan beintzat.