Hiztegia
trátante. 1. trátante, trátantia. (b). izena. Tratante de ganado. Txutxurra da emen inguruko tratantia.
2. trátante, trátantia. (b). adjektiboa. Tranposo edo ijito samarra. Tratante majua eindda ago i. Ik. merketári.
trátu. 1. tratu, tratúa. (b). izena. Trato. Ze moduzko tratua emon dotsue Frantzia aldian?/ Tratu ona emon nere kotxiai.
trátu txar, trátu txárra(k). Maltrato.
Etxian tratu txarrak emote zotsen./ Basuan trongotan tratu txar asko artutakua da./ Oittuta dago tratu txarretara. Pluralean, batik bat. tratua artu. (c). esapidea. TRATUA EMON. Esaldi adierazkorretan, tratu txarra hartu edo eman (lanean, nekeagatik, esate baterako). Nik artu dot tratua kotxiai bultzaka.
2. tratu, tratúa. (b). izena. Harremana. Trato, relación. Traturako balio dau./ Tratu onekua da./ Nik eztaukat tratuik orrekin./ Tratuan oso andra korrientia da.
3. tratu, tratúa. (b). izena. Baserritarrak plazara salgai eramaten duena. El género que lleva el baserritarra a la plaza. Biarko tratua gertatzera noia./ Oso tratu ona eukitzen dau.
4. tratu, tratúa. (b). izena. Akordioa, salerosketakoa, batik bat. Trato, acuerdo, sobre todo comercial Tratua eindda gero atzeraka ein jostan./ Uste juat neska orrekin eztagola tratuik.
Ant. tratúa itxi. tratúa trátu. (c). esapidea. Behin tratu bat eginez gero bete egin behar dela adierazten duen esapidea. tratúan ibilli. (b). Salerosketa edo akordio tirabiran jardun. Denpora askuan tratuan ibilitta gero etzien konpondu.
tráuskill, trauskílla. (c). adjektiboa. TRAUKILL. Arlotea. Desarrapado, -a, de modales torpes. Zela izan leike ain trauskilla.
tráza, trázia. (b). izena. Antza, itxura. Traza, parecido. Tion traza demasa daukazu.
zerbaitti traza txarra artu. esapidea. Itxura txarra hartu. Traza txarra artzen dotsat asunto oni.
trébera, tréberia. (c). izena. Beheko suan ontziak jartzeko erabiltzen den hiru hankako euskarri burdinazkoa. Gelatzetik zintzilik dagoena edo lurrean jartzekoa izan daiteke. Trébede.
trébola, trébolia. (c). izena. . trifolium. Zelaietan berez datorren sekula belarra. Trebola moltzoka hazten denari esaten zaio, batik bat. Erortzen denean elkarren gainean lehortzen da eta zelaiari kalte egiten dio. Ebakitzeko ere petrala jartzen da. Dendan trebola-hazi mota ezberdinak, sekula belarra baino orri txikiagokoak, erosi ohi dira zelaian botatzeko. Ik. sekula-bédar, irúkotx.
tremendo, tremendue. (b). (Leintz) TREMÉNDAKO (OÑ.). Oso handia. Konpetentzia tremendue eukitten juen eta gure aittek Arrantxeroi ein jutzan hor Kurtzetxikin txabola bat. (AA ArrasEus, 203. o.). / Tremendako zartaria artu xuan.
Oñatin asko erabiltzen da tremendako.
tremés. 1. tremes, tremésa. (d). izena. TREMES-ARTO. Artirina eta ogirina nahastuz, eta azkarriarekin, egiten zen ogia. Tremesa artuai. Artua ta garixa puxkat naastuta, ogiiriña ta zeakin eiñ, da jaikitta, azkarrixakin gaiñea; ari tremes-artua esate jakuan. Don. Ik. arto. 2. tremes, tremésa. (d). izena. Bere jaiotetxean basillorari esaten zitzaiola uste du Klem.k. Ik. basíllora.
tréntza, trentzía. (d). izena. Trenza. Sokak pe trentzak eiñaz eitteittuk. Burukoei kopeta ia beti. Baina inoiz esaten da: Zelako trentzatxo polittak dauzkan gure neskatilliak. Klem.
Ik. kópeta. trentzak eiñ. esapidea. Ik. trentzáu.
trentzáu. (d). du aditza. Trentzak, kopetak egin, ilez, berakatzez, etab. Hacer trenzas de pelo, ristras de ajos, etc. Artu berakatzak eta joan trentzauaz./ Lenengo ondo orrazixa pasau ta gero trentzau. Sin. trentzak eiñ. Ik. kópeta, kordátu.
trepétxu, -o, trepétxuak. (d). izena. Eginkizun baterako behar diren gauzak. Pertrechos. Soldauak ies ein zeben trepetxu guztiak bertan lagata./ Eztakizu triatloia korritzeko zenbat trepetxu bia dan./ Trepetxu danak artuta jun zaizte emendik. Don.
"Pertrecho"-ren metatesia dirudi. Izagirreren definizioa: "Instrumento raro y complicado".
trézeba, trézebia. (d). izena. Ganadu-askaren leiho ateduna. Zenbait baserritan oraindik ere badira. Guk trezebia orri. Zela ola zabaltzekuak zien, bat zabaltzen zanian bestia itxi. Zabaldu etzien itten (korrederak ziren). Don.
trézeño, trézeñua. (d). izena. Mena (Aiaratik hurbil, Burgos partean) aldeko ganadu mota, txikia eta gogorra. Sin. persiáno.
tríbuli, tríbulixa. (d). izena. Zalpurdi txikia. Tilburí, carro pequeño tirado por un caballo, antaño auténtico signo de distinción. Nik emen ezautu dittutenak karro motxak, tribulixak esate jakuan. Pare bat iru bat lagunendako ero. Lujokuak, ferixarako ta. Aixkarko Manuelek pe euki juan ola karro motx bat, tribulixa esate jakuan. Klem./ Karrua zan lanerako, da beste bat, ari tribulixa. Estalpe ta guztiko karruak. Don.
Etim.: gaztelerazko «tilburí». Ik. zálpurdi.