Hiztegia
perpeziñozko, perpeziñozkua. adjektiboa. "Pertsona argia, bizia, ganoraduna, arduraduna, aktiboa... Ori da neskia perpeziñozkua." (Lar Antz)
perraberríttu. (d). aditza. Perra berriak ipini. Perraberrittu ein biako da irixa.
Irudizkuan ere bai; zapata berriekin datorren bati, adibidez: Eu be dotore e, perraberrittuta.
perrá-ots. 1. perra-óts, perra-ótsa. (c). izena. Perrek ateratzen duten zarata. Ruido de herraduras. Zuen irixen perra-otsa da etxeaurrian.
2. perra-ots, perra-ótsa. (c). izena. (adierazkorra.) Presakako ihesia. Huida precipitada. Polizia agertu zanian, aura zuan perra-otsa./ Egundoko perra-otsian joian mutikua dendarixa atzetik zebala.
perrátoki, perrátokixa. (c). izena. Abereak perratzen dituzten lekua. Potro. Zapatarikuan zan aintxiñan perratokixa. Lehen egurrezkoak ziren eta herri gehienetan zeuden. Gaur egun portatilak erabiltzen dira, burdinaz eginikoak.
perratzáille, perratzaillía. (b). izena. PERRATZÉILLE. Perratzeille. Osintxuko perratzailliakin egon naiz.
perréjill, perrejílla. (a). izena. . petroselinum hortense. Perejil. Janariei gustua emateko oso erabilia. Bere haziak, emakumearen hilekoa jaitsiarazteko eta bere onera ekartzeko erabili izan dira.
Ik. basaperréjill.
perretxíku-denpora, perretxíku-dénporia. (b). izena. Epoca de setas. Perretxiku-denporia pasauta dago.
perretxíku-léku, perretxíku-lékua. (b). izena. Perretxiku ugari egiten den lekua. Lugar donde abundan las setas. Gure gaztaiñixa perretxiku-leku ona zan.
perretxikúta, perretxikutía. (c). izena. Perretxiku batzea. La recogida de setas. Emen perretxikutia udazkenian izaten da geixenbat./ Perretxikutiai lagata dao Kosme.
perretxikútan. (b). adberbioa. Perretxiku bila. Perretxikutan izan ga Aralarren. Baita perretxikutátik, perretxikutára...
perretxikutári, perretxikutaríxa. (c). izena. Perretxikuak batzen zalea. Aficionado a recoger setas. Jose-Etxebarri perretxikutari amorratua zan.
perru. 1. perru, perrúa. (d). adjektiboa. Aberekume erro-edale amorratuaz esana. Se dice de la cría de animal que mama apasionadamente la leche de su madre. Perrua, txala be erateillia danian. Batzuk eran eraiñ ezindda ibiltzeittuk, eta beste batzuk perruak izateittuk, ondo eraten dabenak. 2. perru, perrúa. (d). adjektiboa. Pertsona jatunez esan ohi da. Empedernido, -a. Casi exclusivamente como calificativo de "jatun". "Txakurra" ere esan ohi da: jatun txakurra, langille txakurra, etab. Ik. txakur.
persiáno, persianúa. (d). izena. Mena (Burgos) aldeko ganadu mota, txikia eta gogorra. Sin. trézeño.
pertxent, pertxénta. (d). adjektiboa. Neskatila garbosa eta pizpiritengatik esan ohi da. Se dice de las niñas garbosas y de carácter vivo. Pertxenta ta, martxanteria ta. Garbosa samarra ero danian, kontestonia ero; pertxenta. Gutxi erabilia. Mugatuan entzun ohi da ia bakarrik.
pertxeroe, -i, pertxeroia. izena. "Zaldi haundi eta ederra; mutil haundi eta ederrarengatik ere esaten da." (Lar Antz).
pertz, pértza. (d). izena. Esnea egosten zen lapiko handia. Caldero en el que se cocía la leche. Gaur egun ez da hitza apenas erabiltzen. Beheko suak kendu zirenetik ontzi txikiagoak erabiltzen dira: lapikoak edo kazuelak.
Euzkixa ertzian (edo istantzian), esnia pertzian, eta neskatxak etxian. esaera. Antzinako mentalidadea eta bizimodua isladatzen duen esaera. Iluntzean, esnea egosten, eta... neskak etxean, badaezpada ere
Peru eta Maríxa. (d). izen propioa. PERU ETA MARI. Peru eta Marixan ipuiñak.
Amandriak sarri kontatzen zoskun Peru eta Marixan ipuiñak. Besterik ezian, peru atian. esaera. "Gazteleraz: cuando no hay más, contigo Tomás." (Lar Antz). Beti dago zeoze, Peru ero Mari. esaera. "Beti dago zerbait. Zerbait gogorra, txarra pasatzen denean esan ohi da." (Lar Antz)