Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
mentáu
mermáu
mentáu. (b). du aditza. Txertatu, eztitu.   Injertar, realizar un injerto en un frutal. Gure aitta-zanak bazekixen fruta arbolak mentatzen. komentario 1 Sin. eztittu. mentatzéke, mentatzekía. (c). adjektiboa. Mentatu gabea. Baso-sagarrak mentatzekiak die. Sin. eztitzéke.
© Ezezaguna
méntu, méntua. (b). izena. Txertagaia, mentatzeko balio duen lakatza.   Ramita de frutal que se injerta en otro. Sagar-mentuak ekarrittut Narbaizatik.
ménusa, ménusia. (d). adjektiboa. Kalitate gutxikoa.   De poca calidad. Sagar asko batu dou aurten, baiña menusa samarra./ Landua (kotxe landoo-a) berriz, bueeno, landua dana tapautakua, atiakin, eta eskillaran bera jatxi biar, eskillara bat pasau ein biar, beintzat bera jeisteko. Aura dotoria zan. Sestia, menustxuaua. Sot. (AA BergEus, 334. o.). Lehen oso erabilia, baina orain ia galdua. Etim.: latineko "minus", agian. Ik. menústu, kótxe.
menústu. (d). da aditza. Eskastu.   Perder la calidad, venir a menos. Menustu dok pa eskastu eitten danian. Edozer gauza, erropia, personia, pareta bat, ero edozer gauza. Eskastu. Klem. Ik. ménusa.
mérenge, mérengia. (d). adjektiboa. Mengela.   Insustancial, apocado, -a. Konde zarran semia, ate-krixketia paiñeluakin eldu iñok kontatoik euki ezteixen-da, olako merenge bat zuan. Don. komentario 1
merézi izan. (a). aditza. MEREZIDU (?). Merecer. Ik merezittuk bizkarrekuak. Lehen aldian, "eztau merezidu" eta horrelakoak ere entzuten dira, nahiz eta ez dakidan bide zuzenekoak diren: Askok preguntetan juztien: umiek ikastolara eruatie merezidu jok? (AA ArrasEus, 194. o.).
merézimentu, merézimentua. (c). izena. Merecimiento. Ze merezimentu ein dozu zuk olako erregaluak jasotzeko.
meríenda, meríendia. (a). izena. Merienda. meríendetan. (c). adberbioa. En la merienda, merendando. Meriendetan dare segalarixak./ Meriendetan bi bokadillo jaittu.
meríñake, meríñakia. (d). izena. Soinekoari bueloa, mardura, emateko antzina barrutik jartzen zitzaion armazoia.   Miriñaque.
mérittu, mérittua. (c). izena. Gaur MERITU entzuten da gehiago. Mérito. Zazpi ume azi baittu, eztauka merittu makala.
merkáliñ, merkalíña. (d). izena. Sagar mota geza, batik bat sagardotarako dena.   Variedad de manzana dulce.
merkátu. (b). da-du aditza. MERKÉTU. Merkeagotu.   Abaratar(se). Asko merkatu da tomatia.
merkáu, merkáua. (b). izena. Mercado; el de abastos, por antonomasia. Eibarren eguastenian itten da merkaua./ Lengo merkauan etxiak ein zittuen.
merke. 1. merke. (a). adberbioa. Barato. 2. merke, merkía. (a). adjektiboa. Barato, -a.
merkeáldi, merkealdíxa. (c). izena. Zerbait merke dagoeneko sasoia. Aspaldixan piñuak merkealdixa dauka./ Tomatiak merkealdixa daukanian aprobetxatzen dau jentiak tomatadia eitteko. Askotan bi hitz bezala sentitzen dira: merke aldi. komentario 1
merketári, merketaríxa. (c). izena. Merkataria, eroslea. Batik bat ganadu eroslea: harakina, tratantea, baserrira erosketa egitera datorrenean. Pinuak, lurra, etab. erosi nahi dituena ere bai.   Mercader, comprador. Gaur merketarixa izan dou txalak ikusten. Auraxe merketarixa, erraldia bosteun pezeta bakarrik ainddu dosku ta. Etimologia herritarra dirudi. Hitz zaharra merkatari izango da, baina hauek beti merke erosi nahi dutenez, ba merketari. Konpradore ere esaten da, oso generikoa bada ere. Ik. erostéille, konpradóre, trátante.
merkezurrían. adberbioa. Merke, pezetari begiratuz.   Mirando a la peseta, racaneando. Txaketa au merkezurrian erosittakua don da alakua urten jon./ Ori beti azkenengo orduan ibiltzen don plazan, beti merkezurrian.
mérma, mermía. (d). izena. Merma. Patatiak merma asko dauka aurten. Aprobetxagarria ez dena, ustela edo matxarra delako.