merketári
merketári, merketaríxa. (c). izena. Merkataria, eroslea. Batik bat ganadu eroslea: harakina, tratantea, baserrira erosketa egitera datorrenean. Pinuak, lurra, etab. erosi nahi dituena ere bai. Mercader, comprador. Gaur merketarixa izan dou txalak ikusten. Auraxe merketarixa, erraldia bosteun pezeta bakarrik ainddu dosku ta.
Etimologia herritarra dirudi. Hitz zaharra merkatari izango da, baina hauek beti merke erosi nahi dutenez, ba merketari. Konpradore ere esaten da, oso generikoa bada ere. Ik. erostéille, konpradóre, trátante.